TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa ETBn, AEB eta Iranen arteko bake akordioa eta medikuen greba

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Imanol Pradales lehendakaria Ajuria Enean
Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa, gaur gauean, ETBn

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko ekainaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Imanol Pradales lehendakariari elkarrizketa, ETBn: Gaueko Gaur Egun albistegiaren ondotik, Nerea Reparazek Imanol Pradales lehendakaria elkarrizketatuko du, Ajuria Enetik, zuzenean. Orain-en eta ETB On plataforman izango da ikusgai, gainera. Legegintzaldiaren erdialdera iritsi den honetan, egungo erronkak eta bere gobernuaren etorkizuneko proiektuak aztertuko dituzte. 

- AEB eta Iranen arteko bake akordioa: Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, ostiralean, behin-behineko akordioa Genevan sinatzen dutenean ezagutaraziko dituzte xehetasun guztiak. Momentuz, ez dute testu ofiziala plazaratu eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu. Estatu Batuen arabera, akordioak Ormuz erabat irekitzea ekarriko du. Iranek, bere aldetik, Iranen aktiboak desblokeatzea eta Errepublika Islamikoaren aurkako zigor guztiak kentzea adostu dutela azpimarratu du. 

- Medikuen greba: Bosgarren greba astearen bigarren egunean, Hego Euskal Herriko medikuek protestak deitu dituzte Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Tuteran. Osasun sare publikoko medikuek iragarri dute  irailetik aurrera greba mugagabera joko dutela, negoziazioetan urratsik egon ezean. 

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X