Baiona
2024/07/02 - 11:41
Arratsaldean amaituko da Frantziako hauteskundeetarako bigarren itzulira begira hautagaitzak aurkezteko epea
Fronte Popularreko 122 hautagaik beren hautagaitza erretiratu dute ultraeskuina geldiarazteko Macronen alderdian, ordea aginduak ez du aliantuen artean berdin eragin, naiz eta 50 hautagaik uko egin dioten bigarren itzuliari. Hori da Florence Laserre Ipar Euskal Herriko diputatuaren kasua.
2024/07/01 - 21:26
Urtebeteko espetxe zigorra ezarri diote gazte bati sexu erasoak egin zizkion apaizari
Gainera, bost urteko debekua ezarri diote adin txikikoekin lan egiteko, bere ordenadorean eduki pedofiloa aurkitu baitzuten ikertzaileek. Itaia talde feministak elkarretaratzea egin du Baionako epaitegien aurrean.
2024/07/01 - 16:33
Bilkura Baionan, gazte bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotutako apaizaren aurkako epaiketa hasi aurretik
Gaur egingo da Baionan gazte bati eraso egiteagatik atxilotutako apaizaren aurkako epaiketa. 70 urteko apaizak erasoa ukatu zuen, baina bere ordenagailuan eduki pedofiloa aurkitu ostean, Fiskaltzak sinesgarritasuna eman zion salaketari.
2024/07/01 - 00:36
Fronte Popularra koalizio berria izan da lehen indarra Ipar Euskal Herrian, hauteskundeen lehen itzulian
Ezkerreko koalizio berriak hiru hiriburuetan irabazi du, baita hiru hauteskunde-barrutietan ere. Fronte Popularrak 55.206 boto eskuratu ditu, eta RN ultraeskuineko alderdia izan da bigarren indarra, 44.214 boz lortuta.
2024/06/30 - 21:41
Astelehenean hasiko da Baionan gazte bati sexu erasoa egiteagatik atxilotutako apaizaren aurkako epaiketa
20 urteko gazte batek otsailean jarri zuen 70 urteko apaizaren aurkako salaketa, sexu abusuengatik. Apaizak ukatu egin zuen, baina bere ordenagailuan eduki pedofiloak topatu zizkiotenean, fiskaltzak sinesgarritasuna eman zion salaketari. Pederastia ere leporatzen diote.
2024/06/30 - 18:40
Azken hamarkadako parte-hartze daturik altuena izan da Ipar Euskal Herrian goizean
Jende ilara luzeak sortu dira Biarritz, Angelu edota Baionako hatestontzietan. Inkesten arabera, eskuin muturra gailenduko da, baina ezker koalizioak bigarren itzulera igarotzea espero du.
2024/06/25 - 22:50
Baionako Euskal Museoak 100 urte bete ditu, eta mendeurreneko erakusketa berezia antolatu dute
1924an ireki zituen ateak Errobi ibaiaren ertzean, eta ehun urtez, euskal kulturaren sarbide eta leiho ireki izan da Lapurdiko hiriburuan.
2024/06/22 - 13:03
70 urteko apaiz bat epaituko dute Baionan, 20 urteko gazte bati sexu erasoa egitea egotzita
Gainera, haur pornografiarekin lotutako irudiak izatea ere leporatu diote. Apaizak atxilotuta jarraitzen du, noiz epaituko duten zain, eta Baionako gotzainak kargutik kendu du behin-behinean.
2024/06/21 - 15:05
Sasoiko ospatuko du mendeurrena Baionako Euskal Museoak
Gaur irekiko dute, Errobi ertzeko etxean, ehun urteak ospatzeko egingo duten lehen erakusketa: "100 urte jadanik! Museoa bere mendean".
2024/06/15 - 22:18
Milaka pertsona kalera atera dira Frantzian, ultraeskuinaren gorakadaren aurka
Euskal Herriari dagokionez, 1.500 pertsona kalera atera dira Baionan. Inkestek Fronte Nazionalari ematen diote garaipena, baina ezkerreko alderdiek gora egin dute azken egunotan, Fronte Popular Berriaren sorrerari esker.
2024/06/15 - 18:13
1.500 pertsonak Baionako erdiguneko kaleak zeharkatu dituzte eskuin muturraren aurka
Euskal Herria Bai koalizio abertzale eta ezkertiarrak eta ezkerreko beste alderdi batzuek osatzen duten Fronte Popular Berria aliantzako ordezkariek bat egin dute deialdiarekin. Sindikatuetako eta giza eskubideen aldeko elkarteetako ordezkariak ere atera dira kalera.
2024/06/01 - 19:37
Bilkurak egin dituzte Ipar Euskal Herrian euskararen aurkako erasoak salatzeko
"Euskara orain" lelopean batu dira, Frantziako konstituzioko bigarren artikulua alda dezatela exijitzeko. Izan ere, artikulu horren arabera, frantsesa da Frantziako Errepublikako hizkuntza.
2024/05/27 - 19:31
Baionako besta gunera sartzea hiru euro garestiagoa izango da aurten
Horrela, 15 euro ordaindu beharko dute bisitariek. Horrez gain, Parisko olinpiar jokoekin bat ez egitearren uztailaren 10etik 14ra izango dira aurten jaiak Baionan eta, masifikazioa eragozte aldera, 22:00etan ez, 17:00etan izango da hasiera ekitaldia.
2024/05/24 - 21:14
Baionako bestetako txupinazoa 17:00etara aurreratu dute
Olinpiar Jokoak direla eta, jaien hasiera data aurreratu zuten, eta orain txupinazoaren ordutegia 22:00etatik 17:00etara aurreratzea erabaki dute.
2024/05/20 - 14:32
Olinpiar Jokoen zuziak Errobi ibaia zeharkatu du Baionan
Euria gorabehera, jendetza bildu da ibaiaren bi bazterretan su olinpikoari harrera egiteko. 10:50ak aldera iritsi da Lapurdiko hiriburura, eta bere ibilbideak kultura eta kirola uztartu ditu.
2024/05/20 - 11:21
Zuzi olinpikoa Iparraldeko kosta zeharkatzen ari da goizean goizetik
Eguerdira arte, Biarritz, Angelu, Donibane Lohizune eta Baiona igaroko ditu, besteak beste. Pirinio Atlantiko osoak kontuan izanda, 138 pertsonaren eskuetatik pasatuko da sua.
2024/05/20 - 11:18
Zuzi olinpikoa Euskal Herrira heldu da
Eguerdira arte, zuzi olinpikoa Biarritz, Angelu, Donibane Lohizune eta Baionatik igaroko da, besteak beste. 138 pertsonak eskutik eskura pasatuko dute sugarra, segurtasun-neurri handien artean.
2024/05/20 - 10:00
Albiste izango dira: Irango presidentea hil da, bilbotarra zaurituta Afganistanen eta su olinpikoa Iparraldean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/05/19 - 11:00
Su olinpikoa Iparraldera helduko da astelehen honetan: ibilbide hau egingo du
Su olinpikoak Iparraldearen parte bat zeharkatuko du asteleheneko lehen ordutik eguerdira arte. Biarritzetik helduko da, kostaldetik, 08:00ak aldera. 1.600 agentek osatuko duten dispositiboa izango da segurtasuna bermatze aldera.
2024/05/01 - 19:56
CFDT, CGT, FSU, LAB, UNSA eta Solidaires sindikatuek manifestazio bateratua egin dute Baionan
Intersindikalak deituta, ehunka herritarrek hartu dute parte Lapurdiko hiriburuan egin den manifestazioan. Besteak beste, ondasunen banaketa aldarrikatu eta zerbitzu publikoak indartzeko eskatu dute.