Arratsaldean amaituko da Frantziako hauteskundeetarako bigarren itzulira begira hautagaitzak aurkezteko epea
Igandean, Frantziako hauteskundeen lehen itzulian ultraeskuinak garaipen zabala lortu ondotik, astearte arratsaldeko 18:00etan amaituko da hautagaitzak aurkezteko epea, uztailaren 7ko bigarren eta behin betiko itzuliari begira. Fronte Popularra, ezkerreko koalizio berria, eta makronistak (Ensemble) hautagaiak mantentzearen edo erretiratzearen artean eztabaidatzen ari dira, Jordan Bardella hautagai ultraeskuindarrari Eliseora iristea eragozteko.
Jean-Luc Melenchon ezkerreko buruzagiak igandean bertan iragarri zuen ez dela aurkeztuko hirugarren geratu den tokian, eta dagoeneko 122 hautagai erretiratu dira.
Ipar Euskal Herrian, ordea, ez aurkeztea erabaki duena Florence Laserre makronista izan da, beraz bostgarren barrutian soilik bi hautagaitza izango dira aurrez aurre: Ezkerreko Frontea eta Eskuin muturreko Bilgune Nazionala. Ipar Euskal Herria barne hartzen duten beste bi hautes-barrutietan berriz, laugarrenean eta seigarrenean, hiru hautagaitza lehiatuko dira. Ezkerra, eskuin muturra eta zentro-eskuina.
Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ohartarazi duenez, "boto bakar batek ere ez du eskuin muturrera joan behar", baina bere mezua modu ezberdinean interpretatu da bere alderdian bertan. Macronek bere ministroei gogorarazi die eskuin muturra kanporatzea dutela helburu, eta hirugarren geratu diren 50 bat hautagaik uko egin diote aurkezteari.
Parlamenturako hauteskunde sisteman boto gehien atera dituzten hiru alderdiak doaz bigarren itzulira. Hauteskunde barruti bakoitzean diputatu bana aukeratzen da. Hirugarrena erretiratu daiteke lehenagoari edo bigarrenari mesede egiteko. Eta pixkanaka ari dira argitzen zein barrutietan erretiratuko diren hirugarren hautagaiak eta norentzako eskatuko duten botoa.
Fronte Popularrak iragarri du bere hautagaiak erretiratu egingo dituela, eskuin indarrak ez irabazteko, baina Macronen aginduak ez du erabateko eragina izan, antza, bere aliatuen artean, bereziki LR Errepublikarrak alderdiko ordezkarien artean.
Jordan Bardellak, Bilgune Nazionala eskuin-muturreko alderdiaren buruak eskuin eskua luzatu dio Errepublikanoen eskuin kontserbadoreari. Horiek, ordea, uko egin diote gonbidapenari eta alderdi hori gabe "behin-behineko gobernu bat" osatzeko eskatu dute.
Bigarren itzulian argitu beharko den beste zalantzetako bat izango da irabazleak gehiengo nagusia izango ote duen ala ez. Marine Le Penek dei egin die frantsesei bigarren itzulian gehiengo nagusia eman diezaioten. Jordan Bardellak ere hala adierazi zuen duela egun batzuk, hurrengo gobernuan izan daitekeen eskuin muturreko lehen ministroak: ez omen du kargua onartuko gehiengo absolutua ez badu.
Zalantza Ipar Euskal Herrian
Fronte Popular Berriak Ipar Euskal Herriko hiru barrutietan lehen itzulia irabazi ondoren, makronistek atzera egiteko edo ez egiteko zalantza dute eskuin muturraren aurkako botoak batzeko.
Hala, bosgarren hautes-barrutian, Baionakoan edo Angelukoan, orain arte diputatu izan den Florence Laserre makronista (hirugarren izan zen igandean, botoen % 26rekin) bigarren itzulitik erretiratu da, zuzendaritzaren irizpideari jarraituz. Hautesleek Colette Capdevielle, Fronte Popularrean parte hartzen duen sozialistaren, eta Serge Rosso lepenistaren artean aukeratu beharko dute.
Laugarren barrutian, Nafarroa Beherea eta Zuberoa barne, hiru hautagai lehiatuko dira igandeko bigarren itzulian: Iñaki Etxaniz Fronte Popularreko hautagai sozialista ( % 38), Sylviane Lopez ultraeskuindarra ( % 25) eta landa-aliantzako hautagaia ( % 18).
Lehiarik handiena 6. barrutian egon daiteke, Lapurdiko kostaldearen gehiengoa bertan baitago. Peio Dufau Fronte Popularreko EH Baiko kidea izan da bozkatuena igande honetan, % 29rekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek Ormuzko itsasartea itxi du, eta Trumpek ziurtatu du ez dutela bidesaririk ezarriko
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko ituna urratzea egotzi dio AEBri, baita Israelek Libanoko hegoaldean behin eta berriz su-etena urratu izanaren erantzukizuna ere. Abbas Araghtxi Irango Atzerri Gaietarako ministroa Suitzara joan da gaur, AEBri bake memoranduma bete dezala eskatzeko.
Inoizko hauteskunde polarizatuenen bigarren itzulia egingo dute igandean Kolonbian
Hauteskunde aurreko aurreikuspenen arabera, Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak botoen % 50 inguru lor ditzake eta Ivan Cepeda ofizialistak, berriz, botoen % 44. Ikusteko dago iragarpenek asmatzen duten ala ez.
Israelek eta Hezbollah miliziak su-etena adostu dute, Israelgo hainbat hedabideren arabera
Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez 18 pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelgo Armadak Libano hegoaldean egindako bonbardaketen ondorioz.
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.