Le Penen ultraeskuinak lehen aldiz irabazi ditu hauteskundeak Frantzian, botoen % 33,15 lortuta
RN Batasun Nazionala nagusitu da Frantziako Asanblearako hauteskundeen lehen itzulian, botoen % 33,15 lortuta. Bigarren sailkatu da NFP Fronte Popular Berria ezkerreko alderdien aliantza (% 28) izan da, eta Emmanuel Macron Frantziako presidentearen aldekoen Ensemble koalizioa izan da hirugarren (% 20,7), hauteskunde hauetako galtzaile nagusia. Hortaz, Jordan Bardella RNko hautagaia lehen ministro izateko aukera zabalik dago, uztailaren 7ko bigarren itzulian gehiengo osoa lortzen badu.
Parte hartzea % 67,5ekoa izan da, Asanblearako hauteskunde batzuen lehen itzuliko handiena, 1997az geroztik. Ia 20 puntu igoko da, hortaz, 2022ko bozetako datuekin alderatuta. Orduan % 47koa izan zen.
Gehiengo absolutuaren aukera
Jordan Bardella buru duen Le Penen alderdiak lortutako emaitzak ez dira, baina, nahikoa gobernatzeko, eta urrun daude Bardellari bakarrik nazioaren presidente izatea ahalbidetuko liokeen 289 diputatuetatik. Frantziako hauteskunde-sistemak ezartzen du diputatu bat aukeratzen dela, bozkatuena, 577 barrutietako bakoitzean.
Barne Ministerioak argitaratutako emaitzen arabera, RN Batasun Nazionala % 33 lortu ditu, 230 eta 280 eserleku artean. Fronte Popular Berriak, % 28ko babesarekin, 180 eta 200 diputatu artean izango lituzke. Macronen alderdiak, berriz, 60 eta 90 artean lortuko lituzke, botoen % 20ri esker. Eskuin tradizionalak, Errepublikanoek (LR) eta beste taldeek (% 6,6) 30 eta 50 eserleku artean lortuko lituzkete.
Testuinguru horretan alderdi nagusiek maniobra-tartea dute oraindik. Hala, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak "kontzentrazio demokratiko handi" baterako deia egin du, bigarren itzulian eskuin muturreko Bilgune Nazionalaren (RN) garaipena eragozteko.
Macronen ustez, gainera, parte-hartze altuak "agerian uzten du bozketak gure herrikide guztientzat duen garrantzia eta egoera politikoa argitzeko nahia. Demokraziak horretara behartzen gaitu", azpimarratu du.
Jean-Luc Mélenchon Frantzia Intsumisoko (LFI) buruzagiak, berriz, esan du Fronte Popular Berriaren (NFP) ezkerreko batasuna dela ultraeskuinaren alternatiba bakarra, baina, aldi berean, hauteskunde legegileen bigarren itzulian, uztailaren 7an, hirugarren postuan geratu diren lekuetan, hautagaitzak erretiratuko dituztela iragarri du.
Bien bitartean, Marine Le Penek bere alderdiak jasotako botoak eskertu ditu eta bigarren itzulian gehiengo osoa lortzeko deia egin du. "Gehiengo osoa behar dugu", nabarmendu du. "Bardellaren gehiengo absolutu batek — zehaztu du Le Pen-ek — batasuna eta konkordia nazionala berrezartzea" ekarriko du.
Azpimarratu duenez, "frantziar bakar batek ere ez du eskubiderik galduko". "Alderantziz, eskubideak bermatuta egongo dira eta, egoerak ahalbidetzen duenean, berriak sortuko dira", agindu du.
Ipar Euskal Herrian ezkerrak irabazi du
Fronte Popularra, ezkerreko koalizio berria, izan da lehen indarra Ipar Euskal Herrian, hauteskundeen lehen itzulian. Are gehiago, hiru hiriburuetan ere gailendu da, Baionan C. Capdevielle (PS-FHB) 8.942 boz eskuratuz; Donibane Garazin, Iñaki Echaniz (PS-FHB) 340 botorekin eta Maulen, Echanizek berak 762 boz bildu ditu.
Ezkerreko koalizioak 55.206 boto eskuratu ditu Ipar Euskal Herrian. RN ultraeskuineko alderdia bigarren sailkatu da, 44.214 boz lortuta, ondoren ENSk 38.479 boto bereganatu ditu, LRk 18.534, EAJk 6.059 eta Eutsik 4.993.
Protestak, eskuin muturraren garaipenaren aurka
Milaka lagun kalera atera da Frantzian eskuin muturraren garaipenaren aurkako manifestazioetan. Manifestariek, gazteak gehienak, eskuin muturraren aurkako mezuak oihukatu dituzte eta herrialdea haien eskuetan ez uzteko eskatu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek Ormuzko itsasartea itxi du, eta Trumpek ziurtatu du ez dutela bidesaririk ezarriko
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko ituna urratzea egotzi dio AEBri, baita Israelek Libanoko hegoaldean behin eta berriz su-etena urratu izanaren erantzukizuna ere. Abbas Araghtxi Irango Atzerri Gaietarako ministroa Suitzara joan da gaur, AEBri bake memoranduma bete dezala eskatzeko.
Inoizko hauteskunde polarizatuenen bigarren itzulia egingo dute igandean Kolonbian
Hauteskunde aurreko aurreikuspenen arabera, Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak botoen % 50 inguru lor ditzake eta Ivan Cepeda ofizialistak, berriz, botoen % 44. Ikusteko dago iragarpenek asmatzen duten ala ez.
Israelek eta Hezbollah miliziak su-etena adostu dute, Israelgo hainbat hedabideren arabera
Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez 18 pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelgo Armadak Libano hegoaldean egindako bonbardaketen ondorioz.
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.