Bakio
2018/12/17 - 23:34
GAM Txorierri Bizkaibuseko langileek ere greba egingo dute San Tomasen
Bakion, Mungian, Asuan, Getxon eta Plentzian ematen du zerbitzua. Horrela, EMB eta Pesalur Bizkaibuseko beste bi emakidadunen langileekin bat egingo dute GAMeko beharginek.
2018/10/16 - 22:59
Oinezkoentzako pasealeku bat eraikiko dute Gaztelugatxen
Udan honetan 309.233 bisitari izan dira Gaztelugatxen. 4.000 pertsonako gehienezko muga 17 egunetan gainditu da.
2018/09/07 - 21:08
Bizkaiko 15 hondartzak kalitate eta ingurumen ziurtagiriak lortu dituzte berriro
Arena, Ereaga, Arrigunaga, Arriatara-Atxabiribil, Plentzia, Gorliz, Bakio, Areatzatxu, Laida, Laga, Ea, Ogella, Isuntza, Karraspio eta Arrigorrik ziurtagiriak eskuratu dituzte.
2018/06/28 - 16:16
Gaztelugatxerako sarbidea doakoa eta pertsona kopuru mugarik gabekoa izango da udan
Aste Santuan aplikatutako neurriak hartuko dira berriro ere, besteak beste, Bermeo eta Bakio artean Bizkaibusek maiztasun handiagoa izango du, ordu erdiro hartu ahal izanda.
2018/06/21 - 13:12
Hiru gizon atxilotu dituzte, Bakion izandako hilketa batekin lotuta
Horietako bi Sopelan atxilotu dituzte, hirugarrena Madrilen. Martxoan topatu zuten biktimaren gorpua, hainbat labankada zituela.
2018/05/26 - 15:50
Arantzazu eta Bakio UEMAra batu dira
87 udalerrik osatzen dute gaurtik UEMA. Josu Labaka elkarte horretako lehendakariak esan duenez, 'udalerri euskaldunen babesetik, garapen sozioekonomikora eta soziokultaralera salto egin nahi dute'.
2018/05/05 - 15:04
Gorenak Txomin Renteria, Bakioko alkate ohia, kargugabetu du prebarikazioagatik
Alkate ohiak aurkeztutako kasazio errekurtsoa aintzat hartu du eta Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren epaia baliogabetu du. Ondorioz, bi urte eta erdiko kartzela zigorra bertan behera geratu da.
2018/05/02 - 13:37
Harriak bota dituzte Bakioko Txakolingunearen aurka
Goizaldean ezezagunek harriak bota dituzte eraikinaren aurka eta kalteak egin dituzte zenbait kristaletan. Ez dira erabat hautsi, baina pitzatu egin dituzte.
2018/05/02 - 13:11
Harriak jaurti dituzte Bakioko Txakolinaren Museoaren aurka
Txakolingunearen aurrealdeko kristalak ez dira erabat hautsi, baina pitzatu egin dituzte.
2018/03/28 - 20:03
Gaztelugatxeko errepidetik autoen zirkulazioa debekatuko du Bakiok
Zonaldeko bizilagunek eta lursailen jabeek bakarrik erabili ahal izango dituzte motordun ibilgailuak errepide horretan, Kareagatik Urizarretako zelaietaraino.
2018/03/26 - 22:50
Bakiotik eta Bermeotik Gaztelugatxera joateko autobus bat jarri dute Aste Santuan
Zerbitzu berezi hau apirilaren 8ra egongo da indarrean.
2018/03/20 - 20:44
Gaztelugatxen sarrera kobratzea planteatu du Bizkaiko Foru Aldundiak
Epe laburreko, ertaineko eta luzeko 85 neurri planteatu ditu Aldundiak, Gaztelugatxeren “fama” aprobetxatu eta turismoa erakartzeko orduan Bizkaiko kostaldearen “epizentroa” bilakatzeko.
2018/03/02 - 14:46
Bakion hilda topatutako gizona irailaren 2an desagertu zen
Bikotekideak egun horretan jarri zuen salaketa. Gorpua arin identifikatu zuten, desagertutako pertsonen zerrendan agertzen zelako.
2018/03/01 - 22:29
Gizon baten gorpua aurkitu dute Bakioko itsaslabarrean, indarkeria zantzuekin
ETBk jakin duenez, gorpuak gutxienez sastada bat du. Biktima Katalunian desagertu zen gizon bat da, droga-trafiko aurrekariak zituena.
2018/02/21 - 14:34
Geologoen arabera, euriteek lurra urez bete eta luiziak eragiten dituzte
Bakion, gaur goizean beste lur jausi bat izan da. Aste honetan, hainbat izan dira gurean eta joan den astean, Larrabetzu beste luizi larria. Geologoen arabera, euriteen ondorio dira luizi guzti hauek
2018/02/21 - 11:20
Auto bat azpian harrapatu du luizi batek, Bakion
Luizia Zarraoa kaleko mendi hegal batean gertatu da. Zorionez, autoa hutsik zegoen eta ez da inor zauritu. Garbiketa lanak hasi dituzte.
2017/09/02 - 20:25
Sexu erasoa salatu du emakume batek Bakion
Jende ugari batu da erasoa gaitzesteko xedearekin Bakioko Udalak larunbat iluntzean antolatu duen elkarretaratzean.
2017/06/20 - 10:48
Armatutako gizon batek lapurreta egin du Kutxabanken bulego batean, Bakion
Gertakariak astelehen goizean jazo ziren bankuak San Pelaio Bide Nagusian duen bulegoan.
2017/06/16 - 02:00
Legez kanpoko lindano zabortegi bat aurkitu dute Lemoiz inguruan
Barrika eta Bakio arteko mendi inguru batean aurkitu dute, Jata mendiko zabortegiaren ondoan.
2017/06/01 - 12:18
Hondartzen denboraldia hasi da Bizkaian
Bakio, Plentzia eta Arriatara-Atxabiribil hondartzek EMAS ziurtagiria lortu dute, EBk ematen duen ingurumen arloko aitorpen nagusia, eta Gorlizek kalitatearen Q-a.