AUZITEGIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorenak Txomin Renteria, Bakioko alkate ohia, kargugabetu du prebarikazioagatik

Alkate ohiak aurkeztutako kasazio errekurtsoa aintzat hartu du eta Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren epaia baliogabetu du. Ondorioz, bi urte eta erdiko kartzela zigorra bertan behera geratu da.
Bakioko alkate ohia, Txomin Renteria, epaiketa bateko irudia. Argazkia: EiTB
Bakioko alkate ohia, Txomin Renteria, epaiketa bateko irudia. Argazkia: EiTB

Auzitegi Gorenak zortzi urteko kargugabetzearekin zigortu du Bakioko alkate ohia, Txomin Renteria (EAJ), administrazioari iruzur egiteagatik.

Talasoterapia zentro bat eraikitzeko kontratu baten edukia arbitrarioki aldatu zuelako ezarri diote kondena hori.

Alkate, zinegotzi eta antzeko karguetan lan egitea debekatu, eta kargu publiko eta kontratazio publikoko edozein ekitalditan parte hartzea eragozten dio sententziak.

2 urte eta erdiko kartzela zigorra bertan behera

Auzitegi Gorenak alkate ohiak aurkeztutako kasazio errekurtsoa aintzat hartu du eta Bizkaiko Probintzia Auzitegiaren epaia baliogabetu du. Azken horrek bi urte eta erdiko kartzela zigorra eta 1800 euroko isuna ezarri zion, alkatea zenean agiri publikoak faltsutzeagatik eta administrazioari iruzur egiteagatik. Bakioko Udalari 140.000 euroko indemnizazioa ordaintzera zigortu zuten, baita ere.

Prebarikazio zantzuak daudela esan du Auzitegiak. Idazkariak ez zela legezkoa ohartarazi zion arren, "kontratua sinatu zuen, hala ere".

Horregatik, sententziaren esanetan, "argi dago ez dela legala eta agerikoa da, kontratua bere erabakiz aldatzen baita, esleipen baldintzak aldatzen direla jakinda".

Beraz, "bidegabe" jokatu zuen "modu unilateral batean, ilegala zela jakinda eta baldintzak aldatzen zirela jakinez".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X