Balearrak
2021/11/09 - 00:09
Behin-behineko espetxealdia ezarri diete Palman hegazkin baten lurreratzea behartu zuten 12 gazteri
Hegazkina Marokon aireratu zen eta Turkiara zihoan. Osasun larrialdi baten itxurak eginda, abioiak ezustean lur-hartzera behartu zuten eta une hori baliatu zuten ihes egiteko. Oraindik beste 12 gazteren bila dabiltza.
2021/11/08 - 12:38
Palman lur hartu zuen hegazkinetik ihes egindako 12 atxilotuek epailearen aurrean deklaratuko dute gaur
Magistratuak erabakiko du jatorrizko herrialdeetara itzuli edo kautelazko beste neurriren bat hartuko den. Bien bitartean, Polizia ihes egindako gainerako bidaiarien bila dabil, eta ihesa Facebooken antolatu ote zen ikertzen.
2021/08/11 - 16:33
Eivissako gau giroa itxita, bestelako uhartea deskubritzeko uda perfektua da
Diskotekak itxita daude, eta ostalaritzak 01:00etan ixten du Eivissan. Pandemia garaian, turismo familiarra areagotu da, baina jaia nahi duenak aurkituko du. Gauero egoten dira festa pribatuak txalet eta itsasontzietan, eta 50 eurotik gora ordaintzen da sarrera.
2021/08/05 - 22:41
Turistei ordainduko diete Eivissan, jai ilegaletara joan eta poliziari datu guztiak ematearen truke
Aurten inoiz baino jai ilegal gehiago ari dira egiten Eivissan eta irlako poliziak dio ez duela baliabide nahikorik jai ilegal guztiok ekiditeko. Horregatik, turistei ordainduko diete Eivissan, jai ilegaletara joan eta poliziari datu guztiak ematearen truke.
2021/07/23 - 23:30
Hauek dira autonomia erkidego bakoitzak ezarri dituen murrizketak
Pandemiaren bosgarren olatu betean, erkidego bakoitzak bere neurriak ezartzearen alde egin du. Honakoa da asteburu honetan bidaiatzea pentsatzen ari bazara jakin beharrekoa.
2021/07/19 - 16:21
Kanpoaldean musukoen erabilera eztabaidagai bilakatu da berriz ere
Kalean maskararik ez erabiltzeko erabakiak Madrilgo Kongresuaren argi berdea beharko du asteazkenean. Iñigo Urkullu lehendakariak iadanik eskatu dio Sanchezi erabakian atzera egin dezan eta badirudi Balear Uharteek musukoaren derrigortzea berrezarriko dutela.
2021/07/02 - 16:03
Dagoeneko 276 dira Mallorcako agerraldiari lotutako positiboak EAEn
Litekeena da agerraldi honetako 99 pertsona (% 37) delta aldaerarekin kutsatu izana.
2021/07/01 - 20:17
Zabalik dago 2021/2022 denboraldian Imsersoko bidaietarako eskaerak egiteko epea
Bidaiak, 2021eko urritik 2022ko ekainera bitartean egingo dira. Testuinguru horretan, covid-19ari aurre egiteko segurtasun neurriak eta protokoloak ezarriko dira.
2021/07/01 - 11:43
Negatibo eman duten ikasleek, tartean hiru euskaldunek, Palmako hotela utzi dute
Larunbatetik konfinatuta zeuden 170 ikasle inguru gaur goizean irten dira Bellver hoteletik. Itsasontziz eta hegazkinez irtengo dira uhartetik.
2021/06/30 - 22:51
Getxoko bederatzi gazteak Mallorcako hoteletik irten eta Euskadira itzuli dira
Hegaldia hartzeko ordubete falta zenean utzi diete ateratzen Getxoko 9 ikasleei. Positiboak soilik egon beharko dira hotelean itxita. Guztira 67.
2021/06/30 - 19:30
Positibo eman dutenak soilik konfinatu behar direla ebatzi du Palmako epaitegiak
Balearretako Gobernuak Mallorcara bidaian joan ziren gazte guztiak hotel batean isolatzea agindu zuen, brote handi bat detektatu eta gero.
2021/06/29 - 21:26
Mallorcako agerraldiagatik ikasleak konfinatzearen kontra agertu da Fiskaltza
200 ikasle baino gehiago hotel batean isolatuta daude, Poliziaren zaintzapean. Fiskaltzak esan du neurri horrek oinarririk ez duela eta gehiegizkoa dela.
2021/06/29 - 17:47
189 dira dagoeneko Mallorcako agerraldiarekin lotutako positiboak Euskadin
Artean Mallorcatik itzultzeko daudenei, Euskadira iritsi bezain pronto proba egiteko txanda eska dezaten galdegin die Osakidetzak, baheketak martxan jarraitzen baitu.
2021/06/28 - 16:24
Palman isolaturik dauden Getxoko bederatzi gazteak ongi daude
Balearretako Gobernuak irletara sartzeko neurriak zorroztea erabaki du, kasu positiboak milara gerturatzen ari direla ikusita.
2021/06/28 - 12:57
172 dira Mallorcako agerraldiaren harira EAEn zenbatutako positiboak
306 pertsona daude koarentenan, eta asteburuan 500 lagunek hartu dute parte Osakidetzak antolatutako baheketan.
2021/06/27 - 16:18
Gero eta positibo gehiago Mallorcako ikasle bidaien ondotik
126 positibo atzeman zituzten ostirala bitartean, baina oraindik PCR eta antigeno probak egiten ari zaizkie gazteei. Gauzak ez zirela ondo egin aitortu dute proba egitera hurbildu diren gazteek.
2021/06/25 - 22:13
Reggaetoi kontzertu bat eta hoteletako festak, Mallorcako agerraldiaren foku nagusiak
Ikasturte amaierako paketeak agentziek kudeatzen dituzte, eta Ferryra joateko bidaiak eskaintzen dituzte, makrokontzertu batekin, jaiak itsasontzietan eta makrobotelloiak antolatuta.
2021/05/19 - 22:31
Igandetik aurrera, Balear uharteetara sartzeko covid neurriak arindu egingo dira
15 egun lehenago txertoaren lehen dosia jarrita duten Estatuko herritarrek ez dute PCR frogarik aurkeztu beharko sartzeko. Gainerakoek antigeno testa negatiboa aurkeztu beharko dute.
2021/05/18 - 10:34
Gizon batek bikotekide ohia eta zazpi urteko semea hil ditu Mallorcan
26 urteko emakumea haurdun zegoen eta salaketa jarrita zeukan tratu txarrengatik. 36 urteko gizonak hilketa aitortu du eta atxilotu egin dute.
2021/05/11 - 10:53
Hauek dira erkidego bakoitzean indarrean dauden neurriak
Maiatzaren 9an alarma-egoera bertan behera gelditu ostean autonomia erkidego gehienek etxeratzeko agindua eta itxiera perimetrala kendu dituzte.