Balmaseda
2019/06/27 - 09:42
Bizkaiko kirol zentroak, greban lan baldintza 'duinen' alde
Beroaldiaren erdian, Bizkaiko igerilekuak itxita egon dira ostegunean, lurraldeko kirol instalazioetako langileen grebaren ondorioz. ELAk, LABek eta CCOOk manifestazioa egin dute Bilbon.
2019/05/30 - 14:17
Bizkaiko artista gazteen lana, zazpi udalerritan ikusgai
Ertibil Bizkaia erakusketaren hogeita hamazazpigarren edizioak hamazortzi artistaren beste horrenbeste lan erakutsiko ditu.
2019/05/29 - 15:13
La Encartadak euskal moda profesionalen lana erakutsiko du
Maiatzaren 31tik ekainaren 2ra, La Encartada Balmasedako lantegi-museoak moda erakustaldiak, ikastaroak, musika, showrooma, perfomanceak eta musika eskainiko ditu.
2019/05/14 - 11:52
Doako sarrerak Bizkaiko 38 museoetan, Museoen Nazioarteko Egunaren harian
Guztira, 65 bat jarduera antolatu dituzte Bizkaiko 24 udalerritako museoetan. Ekitaldietako batzuk larunbatez egingo dira, baina gehienak asteburua osoan gozatu ahal izango dira.
2019/05/02 - 10:51
Hasi da 2018ko errentaren kanpaina Bizkaian 180 milioi euroren itzulerarekin
Ekainaren 28ra arte —orduan amaituko da kanpaina—, Foru Ogasunak 576.800 aitorpen izapidetzea aurreikusten du. Horietatik 401.000 itzultzekoak izango dira.
2019/04/19 - 17:46
Beste urte batez, Jesusen azken orduak antzeztu dituzte Balmasedan
Aurten ere 500 bat herritarrek hartu dute parte Balmasedako Pasio Bizian. XVI. mendetik hona hutsik egin gabe egin dute herrian ekitaldia.
2019/04/11 - 23:47
Festa giroan egin dute bilbotarrek Korrika
Euriak ez du Korrika gelditu Bizkaiko hiriburuan. Poza eta alaitasuna izan dira nagusi Bilboko kaleetan.
2019/04/11 - 11:25
Balmasedan ere jende andana batu da, euskararen alde korrika egiteko
21. Korrikak ez du etenik, eta ostegun goiz honetan Balmasedara iritsi da. Beste behin ere, herriko kaleak jendez bete dira, euskararen aldeko lasterketan parte hartzeko.
2019/01/24 - 15:28
Kadagua ibaiak arazoak sortu ditu Sodupen eta Balmasedan
Euriteek Bizkaiko errepideetan ere sortu dituzte arazoak. Putzuak sortu dira, bigarren mailako bideetan batik bat.
2018/12/21 - 13:13
Renfek Bizkaiko aldiriko trenen ordutegia moldatu du Gabonetarako
Gabon gauean eta Gabon zaharrean, 20:48 eta 21:05 artean aterako dira azken trenak Bilbo-Muskiz eta Bilbo-Urduña lineatan; Enkarterrin, 20:15 inguruan.
2018/12/08 - 17:49
Balmasedako La Encartada museoak 12.000 bisitari jaso ditu aurten
Europako turismo industrialaren sarean sartuta. entzute handiagoa lortzea du helburu orain museoak.
2018/11/20 - 11:33
Droga ekoitzi eta Balmasedan laborategi bat jarri nahi zuen talde bat desegin dute
'Speed'a egiteko erabiltzen zuten olioa aurkitu du Poliziak, lore kargamentu batean ezkutatuta. Olio horrek tratamendua jasoz gero, 200 kilo speed lortuko lituzkete atxilotuek.
2018/11/19 - 11:23
Angel Oiarbide: 'Galdeketok beharrezkoak dira erreferendum loteslea lortzeko'
Igandean egindako galdeketen ostean, Gure Esku Dagoren bozeramailea "pozik" agertu da lortutako emaitzekin. "Euskal gizartea ezin da zain egon, aurrera egin behar dugu", esan du.
2018/11/19 - 08:06
Gure Esku Dagok 5 udalerritan egindako galdeketen emaitzak, herriz herri
Parte-hartzea % 12,46koa izan da eta, beraz, 28.684 pertsonak eman dute botoa Donostian, Irunen, Balmasedan, Zallan eta Alonsotegin.
2018/11/18 - 23:19
Erabakitzeko bidean, galdeketak 'ezinbesteko pausoak' dira Gure Esku Dagorentzat
Angel Oiarbide bozeramaileak dinamikaren helburua Euskal Herriko lurraldeetan "erreferendum bidez nolako herria nahi dugun erabakitzea da", azpimarratu du.
2018/11/18 - 22:09
28.684 pertsonak eman dute botoa Donostiako eta beste lau herritako galdeketetan
Parte-hartzea % 12,46koa izan da Irun, Balmaseda, Zalla, Alonsotegi eta Gipuzkoako hiriburuko herri-galdeketetan.
2018/11/18 - 21:32
GEDren gaurko bozketek sistema informatiko berria estreinatu dute
Berme guztiarekin, herritarrek boto bakarra eman dutela ziurtatu du sistema berriak. Galdeketak egin dituzte Donostian, Balmasedan, Zallan, Alonsotegin eta Irunen.
2018/11/18 - 20:19
GED
Erabakitzeko eskubidearen inguruko herri-galdeketak egin ditu igande honetan Gure Esku Dago plataformak honako udalerri hauetan: Donostia, Balmaseda, Zalla, Alonsotegi eta Irun.
2018/11/16 - 21:50
Igandeko galdeketan parte hartzera deitu dute EAJk eta EH Bilduk
Koalizioaren eta alderdiaren hitzetan, “kontsulta prozesuak elkarbizitzan sakontzeko aukera ematen du”.
2018/11/12 - 17:21
Katalunia, Eskozia eta Argentinako begiraleak izango dituzte igandeko galdeketek
Besteak beste, Elisenda Paluzie ANCko presidentea, Marcel Mauri Omniumeko presidenteordea eta Shona McAlpine Independence Conventioneko idazkaria izango dira galdeketetan.