Gure Esku Dagok 5 udalerritan egindako galdeketen emaitzak, herriz herri
Gure Esku Dagok igande honetan bost udalerritan egin dituen herri-galdeketetan 230.210 pertsona zeuden deituta botoa ematera, eta 28.684k eman dute botoa. Beraz, deituta zeuden guztien % 12,46k bozkatu dute.
Galderari dagokionez, herritarrek itaun desberdinei erantzun behar izan diete, galdeketaren arabera. Galderek ñabardura txikiak izan dituzte euren artean, baina funtsean erabakitzeko eskubidea zegoen guztien atzean.
Hona hemen emaitzak, udalerriz udalerri:
DONOSTIA
Galdera: "Nahi al duzu euskal herritarrok gure etorkizun politikoa geure kabuz eta aske erabakitzea?"
Botoa ematera deitutakoak: 160.457
Bozkatu dutenak: 21.021
Parte-hartzea: % 13,10
Bai: % 98,17
Ez: % 1,26
Zuriak: % 0,29
Baliogabeak: % 0,29
IRUN
Galdera: "Irundar gisa nolako etorkizun politikoa nahi duzu gure herriarentzat? Euskal estatu burujabe eta independentea. Estatus politiko berri bat, estatu espainiarraren barruan. Gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa"
Botoa ematera deitutakoak: 53.435
Bozkatu dutenak: 4.891
Parte-hartzea: % 9,15
1. aukera: % 72,19
2. aukera: % 18,03
3. aukera: % 8,48
Zuriak: % 0,49
Baliogabeak: % 0,80
ZALLA
Galdera: "Nahi duzu euskal herritarrok burujabe izatea bere etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala erabakitzeko?"
Botoa ematera deitutakoak: 7.229
Bozkatu dutenak: 1.241
Parte-hartzea: % 16,99
Bai: % 96,45
Ez: % 2,42
Zuriak: % 1,13
Baliogabeak: % 0,00
BALMASEDA
Galdera: "Nahi duzu euskal herritarrok burujabe izatea bere etorkizun politiko, ekonomiko, sozial eta kulturala erabakitzeko?"
Botoa ematera deitutakoak: 6.596
Bozkatu dutenak: 1.081
Parte-hartzea: % 16,39
Bai: % 97,59
Ez: % 1,48
Zuriak: % 0,74
Baliogabeak: % 0,19
ALONSOTEGI
Galdera: "Nahi al duzu izan Euskal Herri independente bateko herritar?"
Botoa ematera deitutakoak: 2.493
Bozkatu dutenak: 470
Parte-hartzea: % 18,85
Bai: % 93,19
Ez: % 5,74
Zuriak: % 0,85
Baliogabeak: % 0,21
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.