Banco Santander
2015/09/16 - 13:42
Kutxazainetan dirua ateratzeagatik, komisio bikoitzik ez, 8 bankutan
Kutxabank edo Sabadell-Guipuzcoano banketxeek ez diete bezeroei BBVAk edo Santander bankuak iragarri duten bi euroko komisioa ordainaraziko.
2015/07/28 - 14:02
Ana Botin, Cameronen enpresari aholkularien kontseiluko kide berria
Erresuma Batuko lehen ministroaren 'Business Advisory Group' taldea osatuko duten 19 kideetako bat izango da.
2015/06/19 - 12:18
Carmena BBVA eta Santanderrekin elkartuko da kaleratzeez hitz egiteko
Alkate izendatu aurretik, Bankiako ordezkariekin izan zen, eta etxebizitza hutsak alokairu sozialera bideratzeko akordioa negoziatzen ari da Goirigolzarriren erakundearekin.
2015/05/08 - 11:54
Kutxabanken eta Santanderren bi kutxazain erre dituzte Gasteizen
Suak kalteak eragin ditu kutxazainetan, baina garrak gehiago zabaldu aurretik, suhiltzaileek sua itzaltzea lortu dute.
2015/02/23 - 13:44
Santanderrek 70.000 euro ordaindu beharko ditu Fagorren ekarpenengatik
Bankuak senar-emazte batzuen sinadurak faltsutu zituen Fagor Etxetresnaken finantza-ekarpen subordinatuak kontratatzeko.
2015/02/03 - 11:41
Santanderren mozkinak % 141 hazi ziren iaz Espainian
Hain zuzen ere, 1.121 milioi euro irabazi zituen. Talde osoaren mozkinak 5.816 milioikoak izan ziren, % 39,3 gehiago.
2015/01/08 - 21:15
Santander bankuak kapitala 7.500 milioi eurotan handituko du
Operazio horretan 1.258,4 milioi akzio jaulkitzea espero dute, bankuaren kapital sozialaren % 9,9. Bestalde, entitateak 5.800 milioi euroko mozkinak lortu zituen 2014an.
2015/01/08 - 14:29
Gizon armatu batek Laudioko banketxe batean lapurreta egin du
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, dirua hartu eta ihes egin du lapurrak. 09:30 inguruan izan da lapurreta, Santander Bankuak Laudioko Zumalakarregi etorbidean duen bulegoan.
2014/11/25 - 14:17
Jose Antonio Alvarez kontseilari delegatu izendatu du Santanderrek
Javier Marin ordezkatuko du orain arte Finantza zuzendaria izan denak. Izendapen hau egiteaz gain, Zuzendaritzako talde guztia berritu du Ana Botinek.
2014/11/18 - 13:18
Santander ikertzen ari dira New Yorken, arrisku handiko maileguengatik
"Kostu handiko maileguak hartzera bideratzen zituzten kontsumitzaileak, saltzaileari soilik mesede egiten ziotenak eta, kontsumitzailea zen kaltetua", Kontsumitzaileen Departamentuaren arabera.
2014/11/14 - 23:31
Santander bankuak Rodrigo Rato baztertu du
Era berean, nazioarteko aholku kontseilua desegin du bankuak. Rato kontseilu horretako kidea zen. Horrela, aholkularitza harremanak berregituratzea erabaki du bankuak, “egoera aldatu egin delako”.
2014/10/25 - 22:30
Bankuek inoiz baino hobeto prestatuta egin dute azterketa
Igande honetan ezagutuko dira Europako 128 finantza erakunderi egindako estres testen emaitzak.
2014/10/22 - 17:33
Botinek arduragabekeriaz jokatu duten bankarien jarrera salatu du
Bestalde, Santander Bankuaren presidenteak azpimarratu du Espainiako Estatua "adibide ona" dela egiturazko erreformek etekinak ematen dituztela erakusteko.
2014/09/15 - 12:16
Ana Botin: 'Santander taldearen ibilbideari eusten ahaleginduko naiz'
Akziodunen Batzarrean egindako lehen hitzaldian, Botinek nabarmendu du bere aitak bankua euroguneko lehenengo entitate bihurtu eta burtsa-kapitalizazioan munduko hamar handienen artean kokatu zuela.
2014/09/10 - 19:54
Ana Patricia Botin, Santander bankuko presidente berria
Gaur arte Santander UK-ko kontseilari ordezkaria izan den emakumea “aho batez” Santander Taldeko presidentea izateko aukeratu dute, Emilio Botin haren aitaren ordez.
2014/09/10 - 17:32
Emilio Botin, benetako boterearen bilatzailea
1986. urtean, 24 urterekin, Santander bankuan sartu zen Emilio Botin, eta, 52 urterekin, aitaren ordez jarri zen bera buruzagitzan.
2014/09/10 - 14:00
Emilio Botin, bankari ukiezina
Banku txiki bat mundu mailako finantza-erakunde bihurtu zuen gizona. Krisiari aurre egiteko gaitasun bera erakutsi zuen justizia parez pare izan zuenean ere.
2014/09/10 - 11:48
Emilio Botin hil da
Emilio Botin Santander bankuaren presidentea hil da, 79 urte zituela, bihotzekoak jota.
2013/03/01 - 12:59
EAEtik kanpo jasotako isunak ezingo dira eskudirutan ordaindu
Hain zuzen ere, DGTren webgunean, kreditu txartelaz, Correos posta zerbitzuaren bulegoetan edo Santander bankuan ordaindu beharko dira.