Barakaldo
2022/11/07 - 17:15
Basurtuko Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua Gurutzetara eramateko erabakia geldiarazi du epaitegi batek
Ebazpenaren aurka helegitea aurkezteko aukerarik ez dago. Basurtu Birizik plataforma pozik agertu da epailearen erabakiarekin, baina "zuhurrak dira, eta ez dute oraingoz ospatuko". Bestalde, Osasun Sailak eta Osakidetzako Zuzendaritzak "harriduraz" hartu dute ebazpena.
2022/10/31 - 11:36
Amaitu dira auto pilaketak A-8 autobidean, Barakaldo parean
Bi errei itxita egon dira Kantabriako noranzkoan, 124. kilometrotik aurrera, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Pertsona bat zauritu da.
2022/10/27 - 14:39
Iron Maidenek BECen joko du uztailaren 22an
Ingeles talde mitikoa Bilbao Exhibition Centren arituko da "The Future Past Tour" biran. Sarrerak azaroaren 3an jarriko dituzte salgai.
2022/10/26 - 10:29
Auto ilara luzeak sortu dira Arrontegin Erletxetara bidean izandako bi istripurengatik
Ibilgailuak erretiratu badituzte ere, trafiko dentsitatea tarteko, auto ilarak mantentzen dira.
2022/10/05 - 14:34
Hertzainakek abenduaren 17an ere joko du BECen
Abenduaren 16rako iragarrita zegoen agur kontzerturako sarrera guztiak agortuta, biharamunean ere joko du gasteiztar taldeak Barakaldon. Sarrerak salgai daude.

2022/10/01 - 14:47
Urrezko galtzada-harriak, nazien kontzentrazio esparruak pairatu zituzten Barakaldoko 12 bizilagunen omenez
Udalak baldosak edo 'Stolperstein' direlakoak (euskaraz, "estropezu harri") jarri ditu omendutako pertsonen azken bizilekutik gertu dauden espaloietan.

2022/09/29 - 16:50
Hertzainak taldearen azken kontzertuak, abenduaren 16an BECen eta urtarrilean Gasteizen
Hertzainak musika taldeak agurreko azken bi kontzertuak aurkeztu ditu gaur. 2019an egitekoak ziren agur bira baina pandemiaren ondorioz bi emanaldi baino ez zituzten eskaini.
2022/09/29 - 13:09
Hertzainak taldeak BECen eta Gasteizen agurtuko du publikoa
Gasteiztar taldeak bi kontzertu emango ditu: lehena BECen, abenduaren 16an, eta bestea, Gasteizen, urtarril hasieran, oraindik zehaztu ez duten areto batean.
2022/09/27 - 12:51
Barakaldon igandean gertatutako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Emakumeak salatu duenez, erasoa igande gauean izan zen. Dena dela, Segurtasun Sailak ez du gertatutakoaren inguruko xehetasun gehiagorik eman: ez ordua, ez lekua, ezta kasuarekin lotutako beste zehaztasunik ere.

2022/09/26 - 20:54
Beste eskumen baten transferentzia proposamena luzatu dio Jaurlaritzak Ministerioari
Barakaldoko Makineria Egiaztatzeko Zentroaren (CNVM) eskumena planteatu dio EAEko Exekutiboak Espainiako Gobernuari. Jaurlaritzak ohartarazi duenez, une honetan, "tren garraioaren negoziazioa soilik dago zabalik".
2022/09/26 - 20:23
LEPeko bigarren faseko azterketen datak plazaratu ditu Osakidetzak
2022ko azaroaren 26a eta 2023ko urtarrilaren 29a bitarte izango dira azterketak. Gehienak Gasteizen egingo dituzte, eta gainerakoak Barakaldoko BECen.

2022/09/13 - 22:03
Arrontegiko zubiko errei guztiak ireki dituzte, Tun-Tun mendiko suteagatik batzuk itxi ondoren
19:00ak jota zabaldu dituzte errei guztiak. Bereziki, Getxorako noranzko zirkulazioari eragin die suak.

2022/09/13 - 19:22
Sutea Barakaldoko Tun-Tun mendian
A-8ko errei bat itxi behar izan dute 16:00ak, haizeak Tun-Tun mendiko (Barakaldo, Bizkaia) sutea berpiztu baitu. Sua 13:00ak aldera hasi da.

2022/09/07 - 09:23
Barakaldo eta Santurtzi arteko tren zerbitzua martxan da, matxura baten ondorioz etenda egon ondoren
C1 eta C2 lineak bere tren maiztasuna normaltasunez berreskuratzen ari dira. Asteazken goizean Renfe Aldiriko C1 Bilbo-Santurtzi tren-linea eten dute Barakaldo eta Santurtzi artean izandako matxura baten ondorioz.
2022/09/06 - 12:58
Igandean Barakaldon gertatutako sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Emakume gazte batek jarri du salaketa. Ertzaintzak ez du gertatutakoaren inguruko xehetasun gehiagorik eman.
2022/08/25 - 02:19
Liskarrak izan dira Sestaoko eta Barakaldoko jarraitzaileen artean, lagunarteko partida baten atarian
Istiluak 19:00ak aldera gertatu dira Sestaoko kaleetan. Pertsona bat ospitalera eraman dute zaurituta, eta beste hainbat identifikatu dituzte.
2022/08/07 - 19:05
Barakaldoko 20 urteko bi gazte hil dira Burgosen izandako auto istripu batean
Atzoko 23:00ak aldera izan zen istripua. Gazteak zihoazen ibilgailua errepidetik irten zen beste auto bat aurreratzen ari zirela.