Balenciaga ontziolako langileek eta Abu Dhabi Ports talde arabiarrak konpainiaren geroa bermatu dute, soldataren inguruko akordioa erdietsita
Langileekin akordioa lortzea ezinbesteko baldintza zen ontziola erosteko. Adostutakoaren arabera, soldatak % 5 jaitsiko dizkiete beharginei, baina hori onartuta, talde arabiarrak Zumaiako ontziola erosi ahalko du, 11,2 milioi euroren truke.
Zumaiako ontziola, artxiboko argazki batean. Irudia: EFE
Badago akordioa. Abu Dhabi Ports talde arabiarrak eta Balenciaga ontziolako langileek soldaten inguruan ados jartzea lortu dute, eta, horrenbestez, azaroan salmenta egiteko hitzartutako protokoloa gauzatu egingo da. Hala, Zumaiako ontziolak bermatuta du geroa.
Salmenta gauzatzeko, ezinbestekoa zen talde arabiarrak eta langileek akordioa adostea.
Enpresa batzordearen iturriek jakinari dutenez, talde arabiarraren azken proposamena (duela bi egun atzera bota zuten berbera) da onartu dutena: soldatak % 5 jaistea eta hurrengo hiru urteotan lansariak izoztuta gelditzea. 2028tik aurrera, bonus sistema bat negoziatuko dute bi aldeek. "Oraindik ez dugu zehaztu nolakoa izango den", aitortu du David Tejera enpresa batzordeko presidenteak (CCOO). Langileek batzarrean onartu dute ituna, eta talde arabiarrak gauza bera egingo duelakoan daude.
Tejeraren ustez, akordioak "mesede" egingo dio Zumaiako herriari eta Gipuzkoako ekonomiari. "Konpainia martxan jarriko dugu berriro, hori zen gure helburua. Langileak zoriondu nahi ditut egindako esfortzuagatik", azpimarratu du.
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak "oso positibotzat" jo du akordioa. Ohar bidez azaldu duenez, negoziazioen "soka asko tenkatu da azken asteetan, baina ez da inoiz hautsi". Hori dela eta, eskerrak eman dizkie bi aldeei, euren "konpromisoagatik".
Iñaki Ostolaza Zumaiako alkatea (EH Bildu) ere pozik agertu da ituna lortu delako, eta negoziazioan parte hartu duten guztiak, bereziki langileak, zoriondu ditu egindako lanagatik.
Azkenik, Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ituna txalotu du. Horren esanetan, negoziazioa "prozesu luzea" izan da, eta Espainiako Gobernuak oso aktiboki hartu du parte.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko ikuskizunetako teknikariek grebari eutsi diote, lehen hitzarmen kolektiboaren negoziazioa blokeatuta dagoela salatuta
Lanuzteek abuztuaren 14an eta 26an jarraituko dute, Donostiako eta Bilboko jaiekin bat eginez.
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.