Balenciaga ontziolak salerosketa akordioa sinatu du Abu Dhabi Ports enpresa arabiarrarekin 11,2 milioi euroren truke
Enpresa batzordearen onespena falta zaio orain salerosketari, eta urtea amaitu orduko eman beharko du. Enpresa-batzordeak adierazi du "zuhurtziaz" hartzen duela iragarpena baina enpleguari eta lan baldintzei eusten bazaie, batzordeak ez duela "eragozpenik" jarriko.
Hilabete luzez lanean eta negoziatzen gogor aritu ostean, Astilleros Balenciaga ontziolaren eta bertako langileen jardueraren etorkizuna bermatuko duen salerosketa akordioa sinatu du Abu Dhabi Ports inbertsio taldeak.
Salerosketa ixteko, baina, enpresa batzordearekin oniritzia behar dute orain. Enpresa-batzordeak adierazi du "zuhurtziaz" hartzen duela iragarpena, ontziolaren salmenta-eragiketa ez duelako itxitzat ematen, igande honetan sinatutakoa "erosketa-protokoloa" delako, baina ez behin betiko itxiera. Dena dela, enpleguari eta lan baldintzei eusten bazaie, batzordeak ez duela "eragozpenik" jarriko ere adierazi du.
Bestalde, Eusko Jaurlaritza lanean ari da egungo kontzesioak kontzesio bakarrera sinplifikatzeko, eta datozen egunetan bukatuko omen dute horrekin ere.
Mikel Jauregi, Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburua pozik agertu da akordioarekin. "Oso modu positiboan baloratzen dugu. Berri bikaina da, eta denok poztu behar gara. Gaurkoa egun handia da Euskadirentzat, gure industriarentzat, euskal ontzigintzarentzat, Zumaiarentzat, eta Balenciagako langileentzat, bai eta haien familientzat ere, azken hilabeteetan ziurgabetasunean bizi izan direlako".
Jauregik nabarmendu du krisi egoeran dauden enpresei irtenbidea bilatzeko Jaurlaritzak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituela Abu Dhabi Portsen proposamenak. "Hauek dira baldintzak: enpresaren etorkizuna bermatzea, inbertsore industrial sendo bat izatea, kudeaketa gaitasun egiaztatua egotea, eta etorkizuneko plan bat aurkeztea, enpresaren jarduera bermatzeko eta kalitatezko enpleguari eusteko. Inbertsore berriak baldintza horiek betetzen ditu".
Sailburuak eskerrak eman nahi izan dizkie operazioan parte hartu duten guztiei, egindako lanagatik, eta aipamen berezia egin dio "Industria Sustatzeko Sailburuordetzako taldeari, lan handia egin duelako".
Azkenik, Jauregik azpimarratu duenez, akordio hau ez da prozesu erraza izan. "Bidean aurkitu ditugun zailtasunak zailtasun, ez gara inoiz ezkortasunean erori. Gogor lan egitea, zuhurtziaz eta diskrezioz, oso garrantzitsua da horrelako operazioak burutzeko. Akordio hau konpromiso honen emaitza da”, bukatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Mingain urdinaren beste foku bat atzeman dute Irungo ardi-ustiategi batean
Gaixotasun birikoa da, Reoviridae familiakoa, etxeko zein modu basatian bizi diren hausnarkariei eragiten diena.
Indarrean da erretiro malgua arautzen duen erreforma Hego Euskal Herrian: pentsioa eta soldata, biak, jaso ahalko dira
Berritasun gisa, langile autonomoek ere erretiro malgua eskatzeko aukera izango dute. Izan ere, orain arte soldatapeko langileek soilik eskatu ahal zuten.
Erregaiek % 4,3ra igo dute inflazioa abuztuan, tasarik altuena 2023tik
Uztailean baino zazpi hamarren gorago igo da inflazioa (% 3,6), eta 2023ko otsailetik izan duen mailarik altuenean dago. Horretan eragina izan dute, neurri txikiagoan bada ere, elikagaiek eta alkoholik gabeko edariek ere, horien prezioak gutxiago jaitsi baitira abuztuan.
Arabako eta Trebiñuko nekazariak traktoreekin atera dira lehorte-eremua izendatzeko eskatzera
Landa-eremuko dozenaka profesional bildu dira Gasteizen, Ataca elkartearen deialdiari erantzunez (Trebiñu eta Arabako nekazari eta abeltzain elkartea). Eusko Jaurlaritzari eskatu diote idorte-eremua izendatzeko, laguntza espezifikoak jaso ahal izateko eta, horrela, lehortearen eta bero-boladen ondorioei aurre egin ahal izateko. Dioetenez, ur-falta lehenagoko "egiturazko" arazoei gehitu zaie.
Greban dauden teknikariek "ekintzak" egingo dituzte patronalak haien eskaerei erantzuten ez badie
Ikuskizun eta ekitaldien sektoreko ehunka langilek lanuzteen jarraipen handia egin dute asteazken honetan Bilboko Aste Nagusian, eta ohartarazi dute ekintza gehiago egingo dituztela patronalak euren aldarrikapenei ez badie jaramonik egiten. Elkarretaratzea egin dute Arriaga Antzokiko plazan, Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT sindikatuek deituta. Bi urte eta erdi baino gehiago daramate lehen hitzarmena negoziatu nahian.
Mahatsa biltzen hasi dira, aspaldiko goizen, beroak bultzatuta
Abuztuaren 17an hasi ziren mahatsa biltzen Bizkaiko mahastietan. Aurtengoan, aurreko urteetan ez bezala, mildiu onddoak ez du kalterik eragin mahatsondoetan. Gauzak horrela, mahats-bilketa oparoa espero dute Bizkaiko Txakolina jatorri-deiturako upategietan, mordoak zein aleak handiak baitira.
CAFi esleitu diote Parisko eskualdean 15 tren-tranbia unitateren hornikuntza, 150 milioren truke
Hiriko kale eta plataformetan zein ohiko trenbidean zirkulatzeko diseinatutako 15 tren-tranbia hibridoak T13 linea handitzeko dira, eta Acheres herriraino luzatuko da linea.
Hipoteken kopuruak % 9,7 egin du gora EAEn, eta % 12,5, Nafarroan
EAEn etxebizitza erosteko 2.225 hipoteka erregistratu ziren ekainean, eta 514 Nafarroan. Nafarroa igoera handiena izan zuen seigarren erkidegoa izan zen, Estatuko batezbestekoaren (% 10,8) gainetik, eta EAE zazpigarren dago.
Greba eguna dute gaur ekitaldi eta ikuskizunetako teknikariek Bizkaian, lan-hitzarmen duina eskatzeko
Mobilizazio nagusia Arriaga plazan izango da; izan ere, elkarretaratzea egingo dute bertan, 17:00etan. Egunean zehar, Bilboko hainbat gunetan piketeak izango dira. "Hitzarmen duina" lortzeko egingo dute lanuztea, "prekarietatearekin amaitzeko".
Volkswagenek asteburuko txanda gehigarria jarriko du abian Nafarroako lantegian
Izen-emateak ireki dituzte berriro, baita lan-poltsa ere, asteartetik aurrera.