Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak espetxera bidali du Barakaldon seme-alabak hiltzen saiatzeagatik atxilotutako emakumea

Adingabeak Gurutzetako ospitalean daude, egonkor. Haien bizitzak ez daude arriskuan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Igande honetan, Urteberri egunean, izan zen hilketa saiakera, Barakaldon. Argazkia: EITB Media
Igande honetan, Urteberri egunean, izan zen hilketa saiakera, Barakaldon. Argazkia: EITB Media

Igande arratsaldean Barakaldon seme-alabak hiltzen saiatu zelakoan atxilotutako emakumea epailearen esku utzi dute arratsaldean, eta epaileak espetxera bidali du.

Ordu batzuk lehenago, ertzain etxera eraman dute, alta eman ondoren. Gurutzetako Ospitalen zegoen, eta bertan diraute adingabeek, baina arriskutik kanpo daude, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera.

Emakumeak eta haren bikotekide ohiak, adingabeen aitak, espedientea irekita zuten Barakaldoko oinarrizko gizarte-zerbitzuetan, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzearekin. Espediente hori ez zen Bizkaiko Foru Aldundira bidali.

Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez, haurrak hiltzen saiatu ostean, Foru Aldundia bera jarri da harremanetan Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin aurrekariak ezagutzeko, baita Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko gizarte-langilearekin ere. Aldundia informazio guztia aztertzen ari da.

Gertakariak

10:00etan gertatu zen hilketa saiakera Maiatzaren Lehena etxebizitza blokean, Zuazo auzoan.

Semeak zauritu ostean, bere buruaz beste egiten saiatu zen andrea.

Konortea galdu aurretik, baina, bikotekide ohiari (semeen aita) deitu zion telefonoz, jazotakoaren berri emateko, iturri horiek zehaztu dutenez.

Abisua jaso eta berehala, Ertzaintza eta Barakaldoko Udaltzaingoa bertaratu ziren, etxean sartu eta hiru zaurituak ospitalera eraman zituzten.

Geroago, emakumea atxilotu zuen Ertzaintzak. Ikerketa zabalik dago.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X