"Egoera larrian", baina "egonkor" daude Barakaldon amak zauritutako bi adingabeak
Barakaldon iragan igandean seme-alabak hiltzen saiatu zelakoan atxilotutako emakumea eta haren seme biak Gurutzetako ospitalean daude oraindik ere, baina arriskutik kanpo daude denak, Segurtasun Sailaren arabera.
10:00etan gertatu zen hilketa saiakera Maiatzaren Lehena etxebizitza blokean, Zuazo auzoan.
Semeak zauritu ostean, bere buruaz beste egiten saiatu zen andrea.
Konortea galdu aurretik, baina, bikotekide ohiari (semeen aita) deitu zion telefonoz, jazotakoaren berri emateko, iturri horiek zehaztu dutenez.
Abisua jaso eta berehala, Ertzaintza eta Barakaldoko Udaltzaingoa bertaratu ziren, etxean sartu eta hiru zaurituak ospitalera eraman zituzten.
Geroago, emakumea atxilotu zuen Ertzaintzak. Ikerketa zabalik dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak