Trumpen gobernuak Epstein auziko artxiboen zati bat kaleratu du
Pederastaren biktimek pozez hartu dute argitalpena, baina informazioa eta artxiboak falta direla salatu. Kaleratutako irudiotan, Bill Clinton presidente ohia ageri da jacuzzi batean.
Bill Clinton AEBko presidente ohia, jacuzzi batean. Irudia: EFE
Donald Trump AEBko presidentearen gobernua Jeffrey Epstein sexu-predatzailearen auziko artxiboak kaleratzen hasi da, horretara behartzen zuen Gardentasun Legeari men eginda. Urteak zeramatzaten biktimek artxibook argitaratzeko eskatzen, eta Alderdi Demokratak bultzatuta, duela 30 egun araudia sinatu zuen presidente errepublikanoak. Artxiboen zati bat bakarrik kaleratu dute, Kongresuak horretarako emandako epemuga bete baino arinago.
Argitaratutako irudien artean Bill Clinton presidente ohia ageri da. Horietako batean, jacuzzi batean azaltzen da, lasai asko, aurpegia estali dioten emakume bat ondoan duela. Beste batzuetan (bost dira, guztira), Epsteinekin berarekin ageri da, Mick Jagger musikariarekin batera. Michael Jackson musikaria ere azaltzen da artxiboetan.
Presidente demokrata ohia argazkietan ageri dela eta, horren bozeramaileak zuritu egin du egoera. Horren esanetan, auzian "bi motatako pertsonak" izan dira: ezer ere ez zekitenak eta eskandalua lehertu zenean harreman oro eten zutenak eta "harekin jarraitu zutenak". Clinton lehen taldean dagoela zehaztu du.
AEBko agintariek azaldu dutenez, auzia delikatua da oso, eta biktimak babesteko, informazioa zentsuratu egin dute.
"Epstein artxibategia" izenpean, artxiboak jasotzeko webgunea sortu du AEBko Justizia Departamentuak. 3.965 artxibo dira, hiru bat gigabyte guztira, lau ataletan banatutakoak.
Clinton eta Jagger, irribarretsu, Epsteinekin egindako afari batean. Argazkia: EFE
Argitalpena txalotu dute biktimek, datuak falta direla kritikatu duten arren
Pedofiloaren biktimek pozik hartu dute artxiboak kaleratu izana, informazioa eta datu garrantzitsuak falta direla salatu badute ere. "Informazio asko dago, baina gehiago nahi genuen", adierazi du Dani Bensky Epsteinek jazarri zuen emakumeetako batek NBC Newsen egin dioten elkarrizketa batean.
Maria Farmerrek, beste biktima batek, berak egindako salaketa argitaratu izana goraipatu du. Adierazi duenez, "erreparazioa" jaso du bere kasua egiazkotzat jo dutelako.
Epstein eta Jackson, beste argazki batean. EFE
Alderdi Demokrata: "Legeak erabateko gardentasun eskatzen zuen"
Demokratak kritiko azaldu dira Epstein auziaren artxiboak kaleratzeko moduarekin. Cuck Schumer Alderdi Demokratak Senatuan duen buruzagiak legea ez betetzea egotzi die errepublikanoei, eta salatu du dokumentu asko falta direla, informazioa zentsuratu dutela eta argazki ugaritan pertsonen aurpegiak estali dituztela. Horiek denak beharrezkoak dira auzian nahasitakoak identifikatzeko, eta beraz, zigortzeko.
"Kongresuan onartutako legeak Epstein auziaren artxibo guzti-guztiak kaleratzea eskatzen zuen, erabateko gardentasuna behar zen. Dokumentu ugari kaleratu dituzte, baina zentsura nonahi dago eta Justizia Departamentuak proben zati bat bakarrik argitaratu du", adierazi du Schumer X sare sozialean duen profilean.
Errepublikano batzuk ere haserre mintzatu dira AEBko gobernuarekin. Thomas Massie Kentuckyko politikariak (bera izan da legearen sustatzaileetako bat, Ro Khanna kongresista demokratarekin batera) adierazi duenez, "zoritxarrez, Pam Bondi fiskalburuak eta Todd Blanche fiskal ondokoak gaur kaleratutako dituzten dokumentuek ez dute Trumpek duela 30 egun sinatutako legea betetzen. Ro Khannak arrazoi du", idatzi du Massiek X sarean.
Zure interesekoa izan daiteke
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kideren babesarekin, Ceutan erregistratutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun komuna emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.
Haize bolada bortitzek hainbat sute elikatzen jarraitzen dute Atenaseko eskualdean
Hiriburutik 60 kilometro ipar-mendebaldera dagoen Porto Germenon sugarren kontra ari dira suhiltzaileak. Haizea da etsairik handiena une honetan; izan ere, bolada bortitzek sugarrak elikatu dituzte, eta egoera kritikoa da herrialde osoan.
Europar Batasunak premiazko bilera egingo du asteartean Ceutako migrazio krisia aztertzeko, barne ministroak bilduta
EBko Kontseiluaren buru den Irlandak ezohiko bideokonferentzia deitu du, Pedro Sanchezek eta Europako beste 22 liderrek idatziz eskatu ostean.
EBko 22 estatuk Ceutako migrazio krisiaren aurrean erantzun bateratua eskatu dute
Italiak eta Danimarkak bultzatutako gutunean, EBko Barne ministroen ezohiko bilera eskatu dute kanpo-mugen kontrola indartzeko, eta ohartarazi dute erregularizazio masiboek "erakarpen-efektua" izan dezaketela.
Von der Leyenen ustez, Europako mugen kontrola "are gehiago indartu behar da"
Europako Batzordeko presidenteak ohartarazi duenez, "adi egon behar dugu sarbide kritiko guztietan, eta agintari guztien arteko koordinazio estua izan". Era berean, “ikasgaien azterketa-prozesu bat" abiatzeko eskatu du, "Europaren erresilientzia hobetzeko".
Hamasek armagabetzeko akordioa berretsi du, baina Israel Gazatik erretiratzea jarri du baldintza gisa
Testuinguru horretan, talde palestinarrak berretsi du ez duela bere esku dagoen armamentua entregatuko Israel Gazako Zerrendatik erretiratu baino lehen.