Bartzelona
2022/09/10 - 22:44
Kataluniako independentismoa zatituta iritsiko da aurtengo Diadara
Bost urte igaro dira 2017ko urriko gertakarietatik, eta independentismoaren bi alderdi nagusien estrategiak zeharo aldenduta daude. Ez Generalitateko presidentea ezta ERCko zuzendaritza ere ez dira ANCk deitutako manifestazioan izango.
2022/09/09 - 20:31
'The Crown' telesailaren filmazioa bertan behera utzi dute Bartzelonan, Elizabeth II.aren heriotzagatik
Telesaila Bartzelonan filmatzen ari zen gaur, baina, erreginaren heriotzaren ondorioz, grabazioa bertan behera uztea erabaki dute.
2022/08/22 - 16:26
Atzo Bartzelonan izandako harrapaketak Euskal Herriko txirrindulariak ere astindu ditu
Txirrindulari elkareek salatzen dutenez, azken aldian areagotu egin dira errepidean bizi dituzten arrisku uneak. Gauzak horrela, elkarte hauek prebentzio neurriak areagotu dituzte: taldeen tamaina txikitu, arropa koloretsua, argiak, kamerak...
2022/08/17 - 16:26
Laguntza psikologikorik eta ekonomikorik jaso gabe jarraitzen dutela salatzen dute A-17ko atentatuen biktimek
Bost urteren ondoren 355 pertsonari aitortu diete 2017ko abuztuaren 17ko atentatuen biktimak direla eta horietatik 130ek bakarrik jaso dute kalte ordainen bat.
2022/08/17 - 15:10
17-A Plataformak protesta egin du Europako Batzordearen egoitzaren aurrean
17A plataformako kideek protesta egin dute Europako Batzordeak Bartzelonan duen egoitzaren aurrean, Estatu espainiarraren eta Generalitatearen aurkako oihuekin.
2022/08/17 - 13:26
Emozioa eta tentsio uneak bizi izan dira Bartzelonan, A-17ko atentatuetako biktimen omenezko ekitaldian
Dozenaka lagunek isiltasuna hautsi dute "egia nahi dugu" oihukatuz. Ekitaldian biktimen senideek eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute.
2022/08/17 - 12:32
Bartzelonak A-17ko atentatuen biktimak omendu ditu, bosgarren urteurrenean
Biktimen omenezko ekitaldia Ramblan jarri zen memorialean egin da. Biktimek, senideek eta erakundeetako ordezkariek parte hartu dute lore-eskaintzan. Pertsona talde batek isiltasuna hautsi du "egia nahi dugu" oihukatuz eta politikariei txistu egin diete.
2022/07/29 - 21:00
Hiesaren aurkako Gipuzkoako elkarteak "itxaropenerako atetzat" jo du Bartzelonako kasua
Kataluniako hiriburuko emakume batek 15 urte daramatza hiesa inolako sendagairik gabe kontrolatzen, Joseba Errekalde Harri Beltza elkarteko presidenteak gogoratu duenez.
2022/07/27 - 21:01
Bartzelonako paziente batek 15 urte daramatza GIBa kontrolatzen sendagairik hartu gabe
Ezohiko kasua da. Emakumea ez dago erabat sendatuta birusak bere barruan jarraitzen duelako, baina bere sistema immunitarioa gai da sendagairik hartu gabe hiesaren erreplikazioa gelditzeko.
2022/07/23 - 16:40
Katalunia da Estatu osoan etxegabe gehien dituen autonomia erkidegoa
Katalunian 5.000 etxegabe baino gehiago daude. Horietatik 1.200 inguru Bartzelonako kaleetan bizi dira, eta askok udan hiri erdigunea aukeratzen dute gaua pasatzeko.
2022/07/17 - 16:06
Independentzia "burutzeko" ibilbide-orri berri bat adosteko deia egin du Junts-ek
Josep Rull Junts-eko Kontseilu Nazionaleko presidente izendatu dute, % 96,25eko babesarekin. Kontseilari ohia izan zen ardura hori betetzeko aurkeztu zen hautagai bakarra, eta Anna Erra Viceko (Bartzelona) egungo alkatea ordezkatuko du karguan.
2022/07/09 - 20:30
Sei gizon atxilotu dituzte Bartzelonan, emakume bati taldean sexu erasoa egiteagatik
Emakumeak salaketa aurkeztu du Mossoen aurrean, eta horiek ikerketa ireki dute, atxilotuetako bakoitzak sexu erasoan jokatutako rola zehazteko.
2022/07/02 - 17:56
Lolita Laporta, Balenciagaren modelo izan zena ezagutu dugu, 103 urterekin
Luxua, dotorezia, glamurra… garai haiek nola bizi zituen kontatu dio ETBri modelo kataluniarrak. Hiru urtez aritu zen Balenciagarentzat lanean, Donostiako. Bartzelonako eta Madrilgo estudioetan. Orokorrean, 25 urtez lan egin zuen modelo gisa.
2022/06/17 - 21:26
50 gazte matxuratutako autobus batetik atera behar izan dituzte Villabonan, beroaren ondorioz
Gertakariak 11:45 aldera jazo dira, A-15 autobian. Hiru gazte lekuan bertan artatu dituzte osasun langileek, eta bi ertzain Tolosako Asuncion ospitalera eraman behar izan dituzte, bero-kolpeak jota.
2022/06/09 - 00:55
Open Armsek bere erreskate-ontzi berria aurkeztu du, mila bat lekurekin
Bartzelonako Portuan ontzia ofizialki aurkezteko ekitaldian, Oscar Campsek deitoratu egin du Europako erakundeen eta Mediterraneoko herrialdeetako zenbait administrazioren "nahita egindako geldotasuna".
2022/06/05 - 17:25
Bidaiari ontziei mugak jarri nahi dizkiete Bartzelonan
Munduan 400 bidaiontzi handitik gora daude, eta kalkulatzen da ontzi horiek mundu osoan igortzen diren berotegi gasen % 3 isurtzen dituztela. Bartzelonan, azken asteotan polemika piztu da turismo eredu horrek dakarren masifikazio eta kutsadura handiagatik.
2022/05/31 - 19:02
Auzitegi Gorenak berretsi egin du etxerik gabeko pertsona bat umiliatu zuen youtuberraren kondena
Gazteak hortzetako pasta zuten galletak eskaini zizkion eskaleari, eta egindakoa grabatu zuen, gero bideoa Youtubera igotzeko.
2022/05/31 - 17:29
Diskotekatik irtetean Bartzelonan bortxatutako adingabeak ez du ezer gogoratzen, buruan jasotako kolpeagatik
Biktimak "gertakariak ia erabat ezabatu ditu", abokatuaren arabera, buruan jasotako kolpearen eta jasandako ondorioen eraginez. Epaileak aurretiazko froga gisa onartu du deklarazioa, neska "berriz biktimizatua" izan ez dadin.
2022/05/29 - 17:26
Bartzelonara iritsi dira, babestuta, Pakistanen eraildako bi nesken ama eta 9 urteko anaia
Poliziak eta agintariek emandako laguntza eskertu du amak. Behartutako ezkontzen kontrako protokoloa lantzen hasi da Kataluniako Gobernua, prebentzio-lana indartzeko helburuz.
2022/05/26 - 22:26
Kataluniako diskotekek edalontzientzako tapak banatuko dituzte, drogen bidezko sexu-erasoak saihesteko
Horrez gain, “Ask for Angela” metodoa ere jarriko dute martxan. Horren bidez, establezimenduko langileek jakin dezakete norbait arriskuan dagoela Angelaz galdetzen duenean.