Bartzelona
2022/05/25 - 11:29
Pakistanen eraildako bi ahizpak behartuta joan ote ziren ikertzen ari dira Mossoak
Agenteek aita eta beste senitarteko batzuk galdekatu dituzte Terrassan. Bien bitartean, emakumeen neba batek eta osaba batek hilketa matxista aitortu dute Pakistanen.
2022/05/24 - 12:10
Terrasan bizi ziren bi ahizpa pakistandar torturatu eta hil dituzte, adostutako ezkontza bati uko egiteagatik
20 eta 24 urte zituzten. Joan den astean joan ziren Kataluniatik Pakistanera, bien gurasoek eta osaba-izeba batzuek adostutako ezkontza bat bertan behera uzteko asmoarekin. Orain arte, sei gizon atxilotu dituzte, hilketekin zerikusia dutelakoan.
2022/05/19 - 13:32
Hirugarrenez Bartzelonako alkate izateko hautagaitza aurkeztuko duela iragarri du Ada Colauk
Barcelona en Comuko oinarriek joan den larunbatean egindako bilkuran, Ada Colau 2023ko udal hauteskundeetan Bartzelonako Alkatetzarako hautagaia izatea babestu zuten, aldeko 211 botorekin eta kontrako botorik gabe.
2022/05/16 - 22:11
Pertsona bat hil da eta 85 zauritu dira Sant Boi de Llobregaten bi trenek talka eginda
Ezbeharra arratsaldean gertatu da. Merkantzia-tren errailetik atera da geltokian sartzerakoan eta bidaiariz betetako tren bat jo du.
2022/05/02 - 20:59
Indultuen eta Marokorekin izandako krisiaren testuinguruan zelatatu zuten Sanchezen mugikorra
Bartzelonan, ekainaren 21ean, iragarri zuen Sanchezek biharamunean Ministroen Kontseiluak indultuak onartu behar zituela. Maiatzaren 17an eta 18an, 6.000 pertsona iritsi ziren Ceutako kostaldera, Marokoko segurtasun indarrek oztoporik jarri gabe.
2022/04/12 - 16:44
Lau zauritu, goizaldean Bartzelonako hiri erdian izandako sute batean
Bizilagunen ustez sutea nahita piztu da, eta susmagarri nagusia, eraikinean dagoen tabernari bat.
2022/04/03 - 11:20
New Yorken, Berlinen, Madrilen eta Bartzelonan ere, euskararen alde
Berriro ere, euskarak muga guztiak gainditu ditu eta Korrikaren aldeko aldarria izan da Europako eta AEBko hainbat puntutan, EITBko berriemaileek jaso dutenez.
2022/03/26 - 18:35
Bartzelonan dago erlojugintza titulu ofiziala ematen duen Estatuko eskola bakarra
Garai batean, ordu aldaketa eskuz egin behar izaten zen beti. Horren harira, erlojugile ofiziora hurbildu da ETB. Gaur egun, erlojugintza eskola bakarra dago Espainiako Estatu osoan: erlojuak konpontzen ikasteko, Bartzelonara joan beharra dago.
2022/03/22 - 07:30
Gizon batek emazte ohia hil du Bartzelonan
Gizonak bere burua entregatu eta hilketa aitortu du.
2022/03/17 - 11:22
Torra ez da agertu gaur desobedientziagatik bere aurka egitekoak ziren bigarren epaiketara
Hala ere, auzi-saioarekin aurrera jarraitzea erabaki dute. Fiskaltzak 8 hilabeteko inabilitazioa eta 30.000 euroko isuna eskatu du Torrarentzat. Generalitateko presidente ohiak, bere aldetik, babesa eskatu die nazioarteko auzitegiei.
2022/03/01 - 15:19
Hazten ari diren komunitate teknologikoei laguntzeko plataforma aurkeztu du Jaurlaritzak Mobile Congress-en
"Startup"ek, inbertitzaileek edo ekosistemako agenteek euren antolakundeari buruzko xehetasunak gehitu ditzakete eta euren profila hobetu, datuetarako sarbide irekia eskainiz komunitate osoari.
2022/02/28 - 15:43
Abian da berriro Bartzelonako Mobile World Congress, punta-puntako teknologiaren topagunea
17. edizioaren leloa "mugarik gabeko konektibitatea" da eta pandemia hasi zenetik, bisitariek aurrez aurrez egoteko aukera eduki dute berriro ere. Kongresu honetatik 60.000 bisitari pasako direla aurreikusten da eta 240 milioi euroko hobaria ekartzea Batzelonari.
2022/02/19 - 21:06
Gizon bat atxilotu dute Martorellen, ustez bikotekidea hiltzeagatik
Mossos d'Esquadrako agenteek 52 urteko gizon bat atxilotu dute larunbat honetan, bikotekidea kolpez hiltzea egotzita.
2022/02/12 - 21:48
Bi pertsona larri daude Bartzelonan, sute batetik ihesi leihotik jauzi egin ostean
Bi lagunek hotel bateko hirugarren solairutik egin dute jauzi, ke eta sugarretatik ihesi. Kalean, koltxoiak jarri dizkiete erorketa leuntzen saiatzeko. Hala ere, larri zaurituta eraman dituzte biak ospitalera. Larrialdi zerbitzuek beste pertsona bat egoera kritikoan artatu dute hotel barruan.
2022/01/30 - 18:20
Madrildik eta Bartzelonatik Hondarribira zihoazen bi hegaldi desbideratu dituzte behe-lainoagatik
Loiuko aireportura bideratu behar izan dituzte, bertako baldintzak lur hartzeko egokiak baitziren.
2022/01/22 - 21:54
38 txakur sakrifikatzeko hitzarmena hausteko eskatu dute Bartzelonan
Azken egunotan zalaparta sortu da Bartzelonako Unibertsitateak eta Vivotecnia laborategiak egin nahi duten esperimentuaren aurrean: Beagle arrazako 38 txakur sakrifikatu nahi dituzte, txakurrentzako botika bat ikertzeko. Change.org plataforman 300.000 sinadura batu dituzte dagoeneko, geldiarazteko.
2022/01/12 - 16:35
CNI Kataluniako 2017ko atentatuen atzean egon zen, Villarejoren esanetan
Villarejo komisarioak Espainiako inteligentzia zentroa Rambletako atentatuekin lotu izanak hautsak harrotu ditu Kataluniako alderdien artean. Erreakzio kate luzea eragin dute komisario ohiaren baieztapenek.
2021/12/27 - 00:05
Aragonesek ohartarazi du "alternatibak" bilatuko dituela elkarrizketa mahaiak huts eginez gero
"Gatazka politikoari irtenbide demokratikoa emateari uko egingo ez diogun bezalaxe, ez diogu uko egingo Kataluniaren independentziari", adierazi du presidentak.
2021/12/24 - 10:33
Etxeratze agindua Kataluniara itzuli da
Gauerditik Katalunian indarrean dago etxeratze-agindua 100.000 biztanleko 250 kasutik gorako intzidentzia metatua duten udalerrietan. Horien artean dago Bartzelona.
2021/12/23 - 19:53
Epaileek baimena eman dute Katalunian etxeratze-agindua ezartzeko, edukierak murrizteko eta bilerak mugatzeko
Murrizketa berriak 14 egunez egongo dira indarrean, gauerdi honetatik hasita. Halaber, covid ziurtagiria erabiltzen jarraitzeari oniritzia eman diote epaileek.