Bartzelona
2021/12/18 - 20:49
Murgiltze linguistikoa blindatzeko eskatu dute milaka pertsonak Bartzelonan
Somescola hezkuntza plataformak deitutako manifestazioan, Kataluniako eskola eredua defendatu dute azken epaien ostean. Izan ere, epai horiek ikasgaien % 25 gazteleraz eskaintzera derrigortzen zituzten zenbait ikastetxe.
2021/11/30 - 10:08
Lau hildako Bartzelonan, horietako bi haurrak, bizileku zuten lokalak su hartu ondoren
Lokalean zeuden beste lau pertsona kea arnastu dute eta ospitalera eraman dituzte. Sua 06:00etan piztu da Bartzelonako Tetuan plazan. Gertatutakoa argitzeko ikerketa martxan jarri dute.
2021/11/29 - 19:52
Kristalezko izar argitsu bat jarri dute Bartzelonako Familia Santuaren dorre batean
Bartzelonako Familia Santuaren dorre batean izar argitsu bat jarri dute astelehen honetan, tenpluko bigarren altuena, 138 metroko altuerarekin.
2021/10/25 - 23:13
Eñaut Barruetabeñaren eta Miren Villacortaren disenuak ikusi dira Bartzelonako modaren astean
Bartzelonan, 080 modaren astea hasi da gaur, eta estatuko eta nazioarteko diseinatzaileen artean, bi euskal herritarren diseinuak ikusi dira irekiera desfilean. Eñautek bere bosgarren bilduma aurkeztu du Bartzelonan; Mirenek osagarriak diseinatu ditu.
2021/10/24 - 18:33
Eskolara bizikletaz joan nahi dutela aldarrikatu dute 100 familiak Bartzelona erdigunean
Bartzelonako guraso talde batek euren seme-alabak eskolara modu jasangarrian, osasuntsuan eta seguruan joatea nahi dute. Bicibus ekimena sortu dute eta ostiralean 100 familia baino gehiago bildu ziren ikastetxera bizikletaz joateko. Ostiralero egiten dute bidea, Udaltzaingoak babestuta.
2021/09/25 - 23:00
Puigdemontek Aragonesen eta ERC eta Junts alderdien babesa jaso du L 'Alguerren
Prentsaurrekoan, Puigdemontek Kataluniako independentziaren aldeko konpromisoa berretsi du. Bestalde, Puigdemonten zein erbesteratu guztien kontrako auzi judizialak eta atxilotze aginduak bertan behera uzteko eskatu du Pere Aragonesek.
2021/09/25 - 15:28
Puigdemont Sardiniako agintariekin bildu da, Aragones hartu aurretik
Sassariko (Sardinia, Italia) Apelazio Auzitegiak atzo aske utzi ostean, Generalitateko presidente ohiak esan du "Espainiaren jazarpenera ohituta" dagoela.
2021/09/24 - 18:08
"Justiziari men" egiteko eskatu dio Sanchezek Puigdemonti, eta elkarrizketarako konpromisoa aldarrikatu du
"Elkarrizketa, inoiz baino beharrezkoagoa da gaur", azpimarratu du Espainiako Gobernuko presidenteak. Hala, "elkarrizketarako konpromisoa" aldarrikatu du, 2017ko gertakarien "trauma" gainditzeko helburuarekin.
2021/09/24 - 11:41
Carles Puigdemonten atxiloketaren aurkako lehen protestak
Dozenaka pertsona bilduta daude gaur goizean Italiak Bartzelonan duen kontsuletxearen inguruan Carles Puigdemonten atxiloketa gaitzesteko.
2021/09/16 - 10:46
Bere semea ustez hil zuen gizonaren gorpua aurkitu dute Bartzelonan
Abuztuan Bartzelonako Paralelo etorbideko hotel bateko logelan bere bi urteko semearen hilotza aurkitu zutenetik desagertuta zegoen gizona, eta ustez amaz mendekatzeko hil zuen.
2021/09/12 - 01:03
Independentziaren aldeko manifestazio jendetsua egin dute Bartzelonako kaleetan
Antolatzaileen arabera, 400.000 pertsonak parte hartu dute manifestazioan, eta Poliziaren arabera, berriz, 108.000 pertsona inguru bildu dira.
2021/09/12 - 00:57
Manifestazio jendetsua egin dute Bartzelonan, independentziaren alde
Antolatzaileen arabera, 400.000 pertsonak parte hartu dute manifestazioan, eta Poliziaren arabera, berriz, 108.000 pertsona inguru bildu dira.
2021/09/11 - 16:41
Diada eguna Katalunian, Espainiako Gobernuarekin elkarrizketa mahaia hasteko atarian
2017tik goizeko lore-eskaintzan parte hartu ezin izan ostean, preso egon diren buruzagi independentistak lehen lerroan jarri dira. Arratsaldean, gobernuko kideak bertan direla izango da manifestazio jendetsu nagusia.
2021/09/10 - 22:42
Diada, datorren asteko elkarrizketa mahaiari begira
ANCk Bartzelonan deitutako manifestazioak bereganatuko du arreta. Mobilizazioa arrakastatzat jotzeko kopururik ez du zehaztu izan nahi mugimenduak.
2021/09/09 - 11:10
Espainiako Gobernuak El Prat handitzea baztertu du, Kataluniako Gobernuaren "babes faltagatik"
Generalitateak ez du egitasmoa guztiz babestu, besteak beste, aurreikusitako lanek La Ricarda aintzira "txikitu" egingo luketelako.
2021/08/25 - 18:42
Mossoek dispositiboa indartu dute Bartzelonan hildako umearen aita aurkitzeko
Poliziak eta Mossoek dispositiboa indartu dute Bartzelonan hildako umearen aita aurkitzeko. Izan ere, semea hiltzea egozten diote.
2021/08/23 - 16:29
Etxertatze aginduari ezezkoa eman dio Kataluniako Auzitegi Nagusiak
Kataluniako Gobernuak 20.000 biztanletik gorako herrietan etxeratze agindua ezartzeko egindako eskaerari ezezkoa eman diote epaitegiek.
2021/08/22 - 00:15
Giro lasaia nagusitu da Bilbon larunbat arratsaldean, jaien hasierak behar lukeen egunean
Abuztuaren 21etik 29ra bitarteko astean, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren patruilak arduratuko dira covid-19ari aurre egiteko osasun neurria betearazteaz. Arreta berezia izango dute larunbat honetan Athletic Cluben eta Bartzelonaren arteko partida dela eta.
2021/08/20 - 16:13
Jende pilaketak izan dira Bartzelonan, etxeratze agindurik gabeko lehen egunean
Bartzelonako Segurtasun arkateordeak "gau mugitua" izan dela adierazi du, baina normaltasun baten barruan, kontutan izanek Gracia auzoko jaiak direla.
2021/08/19 - 22:55
81 urteko gizon bat atxilotu dute Bartzelonan, Pere Aragonesi gutun bidez mehatxu egitea egotzita
Gainera, atxilotuarenak ziren 11 su-arma atzeman dituzte; lau arma labur eta zazpi luze, lizentzia indarrean zutela. Atxilotua aske geratu da, Poliziaren aurrean deklaratu ondoren.