Epaileek baimena eman dute Katalunian etxeratze-agindua ezartzeko, edukierak murrizteko eta bilerak mugatzeko
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du osasun egoera honetan etxeratze-agindua ezartzea, edukierak murriztea eta taldean bildu daitezkeen pertsonen kopurua 10era mugatzea legezkoa dela. Halaber, ontzat eman du covid ziurtagiri digitala erabiltzen jarraitzea.
Generalitateak auzitegiaren baimena behar zuen aipatu murrizketak ezartzeko, oinarrizko eskubideei eragiten dietelako. Neurri berriak 14 egunez egongo dira indarrean eta ostegun gauerditik aurrera aplikatuko dituzte.
Etxeratze agindua 126 udalerritan ezarriko dute; edukiera % 50era murriztuko dute jatetxeetan eta % 70era saltokietan, gimnasioetan eta kirol eta kultur ekitaldietan. Gainera, ostiral honetatik aurrera diskotekak itxita egongo dira.
Erabaki hori hartzeko Kataluniako Osasun Publikoaren Agentziak egindako txostena hartu dute kontuan epaileek. 100.000 biztanleko intzidentzia-tasa metatua aste batetik bestera % 28 hazi dela eta Katalunia larrialdi maila gorenean dagoela azpimarratuta, birusaren transmisio komunitario kontrolik gabe dagoela eta horrek osasun sistemaren ahalmenean eragin zuzena izango duela ohartarazi dute adituek.
Horrez gain, omikron aldera askoz kutsakorragoa dela, urtea amaitu orduko aldaera nagusia izango dela eta, neurririk hartu ezean, urtarrilean, eguneko 25.000 positibo izango direla aurreikusi dute.
Kutsatzeekin batera, koronabirusak eragindako ospitaleratzeak eta heriotzak ere datozen asteetan gora egiteko arrisku handia dagoela ondorioztatu dute.
Datu horekin, Generalitateak proposatutako murrizketak baimentzea ebatzi dute epaileek.
Zure interesekoa izan daiteke
Berehalako trafiko-kontrolak ezarri dituzte Oiartzunen eta Irunen, hirigunean zirkulazio-arazoak saihesteko
Ertzaintzak Oiartzungo landa-bideetako sarbideak zainduko ditu bereziki, mugan harrapatutako ibilgailuek ordezko bideak erabil ez ditzaten. Irunen, Udaltzaingoak iragazkiak ezarriko ditu, igarobideko trafikoak hirigunea kolapsatu ez dezan. Ostegun honetan, 10 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira Biriatun, Baionarako noranzkoan.
Hamar urteko mutiko bat hil da Burlatako etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz
Sua hartu duen eraikineko hirugarren solairuko leihoetako batetik erori da eta ospitalera eraman dute, larri, kolpe ugarirekin.
14 dira Donostiako gozoki-saltzailearen sexu-erasoen biktimak
Ertzaintza 6 urteko epea ikertzen ari da, salatutako gertakarietako batzuk 2020koak baitira. Ustezko egilea behin behineko espetxealdian dago uztailaren hasieratik.
Anboto mendian 30 metroko altueratik erori ostean erreskatatutako 18 urteko emakume bat hil da
Istripua atzo, asteazkena, gertatu zen. Bi lekukok eman zuten abisua, gailurraren iparraldean biktima bihotz-arnasketako geldialdian zegoen bitartean, haren ondoan laguntza eske oihuka ari zen mutil bat prismatikoekin ikusi ostean. Gaur hil da gaztea, Gurutzetako ospitalean.
Urzainkiko suteak aktibo jarraitzen du, eta garrak perimetratzea da orain lehentasuna
Iñaki Elias Nafarroako suhiltzaileen buruak esan duenez, ez dago arriskurik herritarrentzat, baina eremu oso malkartsua izateak asko zailtzen ditu sua itzaltzeko lanak. Azken orduetan 4x4 ibilgailuentzako eta mangerentzako bideak irekitzea lortu dute, eta, horri esker, errazago heldu ahal izango diote suari, lurrez; airez, zortzi helikoptero ari dira lanean.
Enpresen iruzurrerako sare bat desegin dute Bilbon eta Castron
Guardia Zibilak bost pertsona atxilotu ditu talde kriminaleko kide izatea, iruzur egitea, dirua zuritzea, dokumentuak faltsutzea eta egoera zibila usurpatzea egotzita.
Izarrako igerilekua gaur itxi dute, ur eskasia dela eta
Urkabustaizko Udalak (Araba) udal igerilekuen denboraldia ohi baino lehenago ixtea erabaki du, ur kontsumo handia eta akuiferoen agortzea tarteko.
1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara
Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.
Behi bat erreskatatu dute sasi artean, Faltzesko bosgarren entzierroan lubetatik erori ostean
Behia mugitu ezinik egon da hainbat minutuz, sasiz eta sastrakaz estalitako eremu batean harrapatuta. Azkenean, animalia bere kabuz irteten saiatu da, baina ez du askatzea lortu. Egoera horren aurrean, erreskate bat jarri da martxan, auzolanean sokak jarrita, zezena harrapatuta geratu den eremutik ateratzeko.
Rigloseko sutea egonkortu dute 14.500 hektarea kiskali ostean
Goizean Centenero, Ena eta Botayan herrietako bizilagunak beren etxeetara itzuli dira, atzo beste 13 herritako 583 bizilagunek egin bezala.