Bartzelona
2021/04/28 - 11:00
Bilbo, bizi-kalitate onena duten hirien artean
Osasun zerbitzuak alderdi nabarmena izateari utzi dio inkestatuen artean, covid-19aren pandemia dela eta.
2021/04/15 - 14:39
Manresan eraildako emakumea indarkeria matxistaren biktima dela berretsi dute
Ustezko hiltzailea, biktimaren bikotekide ohia, atxilotuta dago.
2021/03/28 - 13:18
Gabriel Rufian: "ERC eta Junts elkar ulertzera kondenatuta gaude"
ERCren Diputatuen Kongresuko bozeramaileak Pere Aragones inbestitzeko Juntsekin akordioa lortzeko konfiantza dauka. Beste aukera, esan duenez, hauteskundeak deitzea da.
2021/03/24 - 22:51
Borrasek Aragones proposatu du inbestidurarako, baina oraindik ez du nahikoa babes
ERCren hautagaiak oraindik ez du ostiraleko inbestidurarako boto nahikorik, JxCatek uko egin baitio ERCk eta CUPk izenpetutako aurreakordioari.
2021/03/12 - 14:08
Borras izendatu dute Kataluniako Parlamentuko presidente
JxCat eta ERC alderdietako diputatuen botoak jaso ditu Borrasek, baita CUPeko ordezkari batena ere. Azken horrek Lluis Puig diputatuaren "hutsunea" orekatzeko eman dio boza.
2021/03/12 - 10:20
Borras izango du presidente gaur osatuko duten Kataluniako Parlamentuak
Ezustekorik ezean, Laura Borras hautatuko dute presidente, ERCk ziurtatu baitu haren alde egingo duela, eta CUPek hitzeman baitu ez duela presidente independentista baten aukeraketa arriskuan jarriko.
2021/03/06 - 16:05
Poliziaren indarkerian arreta bera ez dela jarri salatu du Pablo Castillak
Pablo Hasel raperoaren kontrako epaia, "gazteen haserrearen azken eragilea besterik ez da", azaldu du Contracorriente gazte erakundeko kideak.
2021/03/01 - 15:10
Generalitatea eta Bartzelonako Udala bilduta daude istiluei buruz hitz egiteko
Esquadra Mossoak Mataron eta Canet de Marren okupatutako bi ontzi miatzen ari dira epailearen aginduz, Pablo Hasel raperoa espetxeratzeko protestetan izandako arpilatzeen harira.
2021/03/01 - 14:51
Josep Maria Bartomeu Bartzelonako presidente ohia atxilotu dute
Mossoek Camp Nouko bulegoak miatu eta beste hiru pertsona (tartean Oscar Grau taldeko egungo zuzendari nagusia) atxilotu dituzte "Barça Gate" izenez ezaguna den ikerketarekin lotuta.
2021/02/28 - 21:29
Bartzelonako udaltzainen furgoi bat erre dute bederatzigarren istilu gauean
Pablo Haselen espetxeratzearen kontrako protestak hasi zirenetik, larunbatekoak izan dira istilu larrienak. Manifestariek Bartzelonako Udaltzaingoaren furgoi bati su eman diote, barruan agente bat zegoela. Bere kabuz atera da.
2021/02/22 - 11:17
Zortzi atxilotu eta istilu gutxiago Bartzelonan, seigarren protesta egunean
Mossoek 22:45 aldera egindako balantzearen arabera, bost pertsona atxilotu dituzte arropa denda batean lapurtzeagatik eta hiru, berriz, desordena publikoengatik.
2021/02/22 - 09:48
Zortzi atxilotu, zazpi agente zauritu eta istilu gutxiago, bart Bartzelonan
Bart gaua lasaiagoa izan da Bartzelonan. Pablo Hasel raperoaren aldeko manifestazioan ez da istilu handirik izan, liskar bakan batzuk izan ezik.
2021/02/21 - 20:53
102 atxilotu izan dira bost egunean Katalunian Haselen aldeko protestetan
Atxilotuetako bakarra sartu dute kartzelan. Era berean, 82 polizia zaurituak izan dira, ia denak arin.
2021/02/19 - 11:51
16 pertsona atxilotuta Bartzelonan eta Valentzian, bart, Haselen aldeko protestetan
Hirugarren egunez jarraian, istiluak izan ziren hainbat lekutan. Barakaldon, Iruñan eta Gasteizen ere mobilizazioak egin zituzten, rap abeslariaren atxiloketa salatzeko, baina ez zen istilurik izan.
2021/02/18 - 16:41
Beste bi urtetik gorako kartzela-zigor bat baieztatu dute Pablo Haselen aurka
Epaitegiak erabaki beharko du orain ea rap kantariak zigorra espetxean bete beharko duen, baina Auzitegi Gorenean helegitea jartzeko aukera dago.
2021/02/18 - 07:58
Emakume gazte batek begi bat galdu du Bartzelonako istiluetan
Iridia giza eskubideen aldeko elkarteak salatu duenez, Mossoek jaurtitako foam pilota batek jota galdu du begia.
2021/02/17 - 22:37
Istiluen bigarren eguna Bartzelonan, Pablo Haselen aldeko manifestazioan
Pablo Hasel rap abeslariaren espetxeratzea salatzeko dozenaka elkarretaratze deitu dituzte arratsaldean, eta istiluak izan dira berriro Bartzelonan.
2021/02/17 - 22:36
Bigarren egunez, istiluak izan dira Pablo Haselen aldeko mobilizazioetan
Rap-kantaria Lleidako espetxean sartu zuten asteartean, eta mila manifestari inguru haraino joan dira. Madrilen egindako bilkura ere liskarrekin amaitu da. Gazte batek begia galdu du.
2021/02/17 - 15:50
Muturreko indarkeria ikusi dute Kataluniako agintariek bart gaueko istiluetan
Batez ere Vicen gertatuak eragiten du kezka Barne sailean. 50 bat pertsonak komisariako kristalak apurtu eta barruraino sartzea lortu zuten, Mossoei eraso eginez.
2021/02/17 - 13:02
Calvo, Hasel auziaz: "Adierazpen askatasuna ez da indarkeriarekin defendatzen"
Rap musikari katalanari buruzko "diskurtso faltsuak" gaitzetsi ostean, Jon Iñarrituri erantzun dio Calvok. EH Bilduko diputatuak esan du Espainia dela kartzelan artista gehien dituen herrialdea.