Bartzelona
2020/09/29 - 10:39
Protestak Bartzelonan, Torraren gaitasungabetzearen kontra
Esquadra Mossoek bost pertsona atxilotu dituzte Bartzelonako erdigunean izandako istiluetan desordena publikoak egotzita.
2020/09/29 - 00:39
Mobilizazioak Katalunian, Torra babesteko
Quim Torrari urtebete eta erdiko zigorra ezarri diote, eta dagoeneko Generalitateko presidente kargua utzi behar izan du. Mobilizazioak deitu dituzte Kataluniako herri eta hirietan.
2020/09/17 - 09:11
Torrari ezarritako inhabilitazio zigorra gaur berrikusiko du Auzitegi Gorenak
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak urte eta erdiko inhabilitazioa ezarri zion Torrari, desobedientzia leporatuta. Epaia berretsiz gero, presidente izateko gaitasunik gabe geratuko litzateke.
2020/09/11 - 23:17
Independentismoaren banaketak COVID-19ak hondatutako Diada astindu du
Ospakizunak birformulatu behar izan dituzte koronabirusagatik eta ez da manifestazio masiborik izan, baina ANCk eta Omnium Culturalek JxCat eta ERCri egindako belarri-tiraldi esanguratsu bat izan da.
2020/08/26 - 20:39
Konfinamendurik ez bada, Diadako ekitaldiak egingo direla ziurtatu du ANCk
Herritarren manifestaziorako eskubidea bermatu beharra dagoela azpimarratuta, ANCk esan du segurtasun-neurri zorrotzak hartuko dituztela kutsatzeak saihesteko.
2020/08/26 - 14:02
Bi pertsona atxilotu eta beste 18 ikertzen ari dira, Gasteizen iruzur egiteagatik
Ustezko egileek mailegu bat eskatu zuten biktimaren izenean, eta guztira 28.000 euro kendu zizkioten.
2020/08/17 - 12:40
A17ko atentatuen biktimak gogoan izan dituzte Bartzelonan
Senitartekoek eta agintariek lore eskaintza egin dute Bartzelonako Rambletan, 2017ko abuztuaren 17ko atentatu jihadisten hirugarren urteurrenean.
2020/08/14 - 12:32
Hiru hildako eta sei zauritu Bartzelonan izandako sute batean
Hiru pertsona hil dira eta beste sei zauritu dira, Barceloneta auzoko eraikin bateko etxabean piztu den sute batean.
2020/08/10 - 10:23
Puigdemont, JxCat berriko presidentea botoen % 99,3rekin
Jordi Sanchez JxCateko idazkari nagusia izango da, afiliatuen % 94,23ren babesarekin.
2020/08/07 - 10:01
Nissaneko langileek aho batez berretsi dute zuzendaritzarekin lortutako akordioa
Langileek greba mugagabea utziko dute, eta abuztu amaieran ekingo diote berriro ekoizpenari. Bartzelonako lantegiak 2021eko abenduan itxiko dituzte.
2020/07/31 - 01:28
Epaileek hirugarren gradua kendu die Rull eta Turulli, baina ez Forcadell eta Bassari
Beraz, 'proces' auziko bederatzi presotik zazpik (Junquerasek, Fornek, Romevak, Sanchezek, Cuixartek, Rullek eta Turullek) ezingo dute espetxetik atera, ezta lanera joateko ere.
2020/07/28 - 19:53
Epaileak hirugarren gradua kendu die 'proces' auziko bost presori
Junquerasi, Cuixarti, Romevari, Forni eta Sanchezi eragingo die Bartzelonako Lurralde Fiskaltzak, astearte honetan, aurkeztutako helegitearen ondotik heldu den erabakiak
2020/07/28 - 16:49
WhatsAppek, Instagramek eta Facebookek konexio arazoak izan dituzte
Facebooken jabetzako sare sozialek huts egin dute astearte honetan, eta horiek normaltasunez erabiltzeko arazoak egon dira. Ezin izan dira argazkiak, bideoak ezta audioak ere kargatu.
2020/07/26 - 16:59
Diskotekak eta dantzalekuak pertsiana jaitsita Katalunian
Bart sartu da indarrean, kutsatzeak eragozteko itxiera neurria. Hiriburuko eta kasu gehien dituzten beste 60 bat herritako taberna eta jatetxeek ere gauerdian itxi behar izan dute.
2020/07/24 - 23:33
Kataluniako diskoteka guztiak ixteko agindua eman du Generalitateak
Halaber, kasu positibo gehien izan diren udalerrietan tabernak eta jatetxeak gehienez gauerdira arte egon ahalko dira irekita.
2020/07/24 - 19:42
Frantziak Kataluniara ez bidaiatzeko gomendioa eman du
Jean Castex Frantziako lehen ministroak azaldu duenez, Espainiako eta Kataluniako agintariekin harremanetan daude, ahal den neurrian joan-etorriak mugatzeko.
2020/07/20 - 01:37
Junqueras: "Jendeak agindutakoa egingo dut; noski baietz"
Egindakoa “agindu demokratiko baten fruitua, hauteskundeen emaitza da”, errepikatu du ERCko buruzagiak. Epaiketan gauza bera esan zuela gogorarazi du.
2020/07/19 - 17:27
Juan Marse idazlea hil da 87 urte zituela
Azken hamarkadetako literaturan figura oso garrantzitsua izan da. Marsek hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Biblioteca Breve, Planeta eta Nacional de Narrativa.
2020/07/17 - 19:54
Lau milioi pertsonari etxetik ez ateratzeko gomendioa, Bartzelonan eta Lleidan
Azken astean koronabirus kasuak hirukoiztu egin dira Bartzelonan eta haren metropoli-barrutian, eta Segria eta Noguera Lleidako eskualdeetan.
2020/07/17 - 12:42
Espetxetik atera dira 'proces'eko presoak, hirugarren graduari esker
Kataluniako espetxeetako tratamendu-batzordeek emandako hirugarren graduari esker, etxetik kanpo igaroko duten lehen asteburua izango da.