Bartzelona
2020/07/24 - 23:33
Kataluniako diskoteka guztiak ixteko agindua eman du Generalitateak
Halaber, kasu positibo gehien izan diren udalerrietan tabernak eta jatetxeak gehienez gauerdira arte egon ahalko dira irekita.
2020/07/24 - 19:42
Frantziak Kataluniara ez bidaiatzeko gomendioa eman du
Jean Castex Frantziako lehen ministroak azaldu duenez, Espainiako eta Kataluniako agintariekin harremanetan daude, ahal den neurrian joan-etorriak mugatzeko.
2020/07/20 - 01:37
Junqueras: "Jendeak agindutakoa egingo dut; noski baietz"
Egindakoa “agindu demokratiko baten fruitua, hauteskundeen emaitza da”, errepikatu du ERCko buruzagiak. Epaiketan gauza bera esan zuela gogorarazi du.
2020/07/19 - 17:27
Juan Marse idazlea hil da 87 urte zituela
Azken hamarkadetako literaturan figura oso garrantzitsua izan da. Marsek hainbat sari irabazi ditu, besteak beste, Biblioteca Breve, Planeta eta Nacional de Narrativa.
2020/07/17 - 19:54
Lau milioi pertsonari etxetik ez ateratzeko gomendioa, Bartzelonan eta Lleidan
Azken astean koronabirus kasuak hirukoiztu egin dira Bartzelonan eta haren metropoli-barrutian, eta Segria eta Noguera Lleidako eskualdeetan.
2020/07/17 - 12:42
Espetxetik atera dira 'proces'eko presoak, hirugarren graduari esker
Kataluniako espetxeetako tratamendu-batzordeek emandako hirugarren graduari esker, etxetik kanpo igaroko duten lehen asteburua izango da.
2020/07/15 - 22:54
Katalunian neurriak gogortzen hasi dira koronabirusaren hedapena gelditzeko
Lleidan indarrean dira egunerokoan mugikortasuna mugatzen duten neurriak. Hospitaleten, berriz, gomendioa soillik da etxean geratzea. Bartzelonan 29 foku daudela adierazi du Ada Colau alkateak.
2020/07/15 - 14:43
Torrak helegitea aurkeztu du L'Hospitaleteko neurri baten beto judizialaren aurka
Epaitegiak Generalitateak iragarritako mugikortasun neurriak baimendu ditu, 10 lagunetik gorako bilerak debekatzea izan ezik, "neurriz kanpokoa" dela iritzita.
2020/07/14 - 22:57
Segurtasun neurriak zorroztuko dituzte Lleidan eta L'Hospitalet de Llobregaten
Azken orduetan, 745 positibo antzeman dituzte Katalunian, horietatik 197 Lleidan eta 151 Segria eskualdean.
2020/07/14 - 13:39
Terrorismo jihadistaren aurkako Mossoen operazioa, Bartzelonan
Esquadra Mossoek Bartzelonako Ciutat Vella barrutian egiten ari diren terrorismo jihadistaren aurkako operazioaren bi helburu nagusiak atxilotu dituzte.
2020/07/11 - 20:18
100 kasu baino gehiago baieztatu dituzte Hospitaleten (Bartzelona)
Astebetean 30 kasutik 100 baino gehiagora pasa dira, horietako batzuk adinekoen egoitza batean antzeman dituzte. Agerraldiak bereziki hiriaren iparraldeari eragiten dio.
2020/07/08 - 13:44
Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da Katalunian
Maskara nahitaez erabili behar da Katalunian, distantzia mantendu daitekeen kasuetan ere.
2020/05/29 - 15:56
Sute batean hildako emakume baten semea atxilotu dute Bartzelonan
Generalitateko suhiltzaileek emakumearen gorpua eraikin bateko bigarren solairuan topatu dute, Santa Coloma de Grameneteko Barnus etorbidean.
2020/05/28 - 16:12
Nissanen itxieraren ondorioz 3.000 lanpostu zuzen eta 20.000 zeharkako galduko dira
Nissan enpresak ofizialki iragarri du gaur Bartzelonako lantegia itxiko duela urtea amaitzerako. Horrek sekulako protestak eragin ditu berehala.
2020/05/28 - 12:17
Nissanek Bartzelonako lantegia itxiko du eta 3.000 lanpostu zuzen galduko dira
Lantegia ixteko zurrumurruen aurrean, maiatzaren 4an lantaldeak greba abiatu zuen. Enpresak 20.000 lanpostu murrizteko asmoz abiatutako plan estrategiko berriari erantzunez hartu du erabakia.
2020/05/15 - 22:33
Madril, Bartzelona eta Gaztela eta Leongo zati handi bat 0 fasean geratuko dira
Datorren astean oraindik ere 0 fasean jarraituko dute Madrilek, Bartzelona hiriak eta inguruek eta Gaztela eta Leongo 9 hiriburuek. Oraindik ez dituzte 1 fasera pasatzeko irizpideak betetzen.
2020/05/06 - 16:32
Bartzelonak 0 fasean jarraituko duela iradoki du
Bartzelonako datuak 1 fasera pasa ahal izateko mugetatik gertu badaude ere, atzo Alba Verges Osasun kontseilariak iradoki zuen ez zutela hurrengo fasera igarotzeko eskaerarik egingo.
2020/04/28 - 14:14
Ez Bilbo, ez Donostia, ez Iruñea; Bartzelonan egin zen bolo-bolo zabaldutako argazkia
EiTBk jakin duenez, Bartzelonako Pau Casal etorbidean egin zuten argazkia. Irudian ageri diren pertsonen arteko distantziak nolabaiteko nahasmena sor dezake, ia 300 metroko sakonera dagoen arren.
2020/04/22 - 12:42
Badalonako alkateak dimisioa eman du mozkortuta gidatzen harrapatu ostean
Agenteek ikusi zuten haren ibilgailua sigi-saga egiten zebilela. Ibilgailua gelditu ondoren, alkateak Mossoei aurre egin zien, eta atxilotu egin zuten agintaritzaren aurkako atentatua egotzita.
2020/03/20 - 11:29
Bi pertsona atxilotu dituzte El Prateko aireportura ibilgailu batekin sartzeagatik
Bartzelonako El Prat aireportuko terminalean ibilgailu batekin sartzeagatik atxilotutako bi lagunetako batek "islamismoaren aldeko" oihuak egin ditu Mossoek atxilotu dutenean.