Puigdemont, JxCat berriko presidentea botoen % 99,3rekin
Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia JxCat berriko presidente izendatu dute, alderdiko afiliatuen botoen % 99,3rekin, beste hautagaitzarik ez zegoen hauteskunde telematiko batean.
Igande eguerdira arte, alderdiko 2.130 afiliatuk presidentetza, presidenteordetzak, idazkaritza nagusia eta alderdiko zuzendaritzako gainerako kideak aukeratu zituzten, JxCat berria sortzeko kongresuaren baitan, ohar baten arabera.
Botoen % 94,23rekin, Jordi Sanchez ANCko presidente ohiak hartuko du idazkaritza nagusia. Hark ere lehiakiderik gabe aurkeztu zuen bere hautagaitza, hautagaitza alternatibo batek uko egin ondoren.
Txio batean, Sanchezek eskerrak eman dizkie afiliatuei emandako babesagatik: "Gogor lan egingo dugu alderdia motor politikoa izan dadin independentzia irabazteko eta Katalunia ekonomikoki oparoa eta sozialki justua izan dadin".
Presidenteordeak
Elsa Artadi Bartzelonako JxCaten bozeramailea, Jordi Turull kontseilari ohia, Anna Erra Vic hiriko (Bartzelona) alkatea eta Josep Rius ere presidenteorde izendatu dituzte.
Turull izan da presidenteordetzarako hautagai bozkatuena (botoen % 93,47 lortu ditu), eta Artadi (% 88,12), Erra (% 79,15) eta Rius (% 73,66) geratu dira atzetik.
David Saldoni Generalitateko Garraio eta Mugikortasuneko zuzendari nagusia eta Sallenteko (Bartzelona) zinegotzia Antolakuntzako idazkaria izango da, eta Teresa Pallares, berriz, Kataluniako Parlamentuko diputatua eta Reuseko (Tarragona) Udaleko zinegotzia.
Exekutiba Nazionala
Bozketa horretan, JxCaten talde bultzatzaileak alderdiaren zuzendaritza nazionaleko gainerako kargudunentzat egindako proposamena ere babestu dute afiliatuek, eta hogei bat lagunek parte hartuko dute bertan.
Besteak beste, Albert Batet Kataluniako Parlamentuko JxCaten egungo bozeramailea, Laura Borras Kongresuko JxCaten bozeramailea, Damia Calvet Generalitateko Lurralde eta Iraunkortasun kontseilaria eta Marta Madrenas Gironako alkatea izango dira horietako batzuk.
Zuzendaritzako kide izango dira, halaber, JxCat alderdiko Gemma Geis, Toni Morral eta Aurora Madaula diputatuak, baita Miriam Nogueras Kongresuko JxCat alderdiko diputatua ere.
Borras izan da zuzendaritza taldean sartzeko boto gehien lortu dituen hautagaia (botoen % 92,82 jaso ditu), eta Miriam Nogueras (% 83,43) eta Madrenas eta Calvet geratu dira ondoren (botoen % 82,86 jaso dituzte).
Zuzendaritza berriari emandako "babesa" eskertu du
Puigdemontek eskertu egin du alderdiaren presidentetza, presidenteordetza, idazkaritza eta zuzendaritza taldeko kideak hautatzeko bozketetan alderdiaren "zuzendaritza osoari eman zaion babesa".
"Zorionak idazkari nagusi berriaren zuzendaritzapean, Jordi Sanchez lagunaren zuzendaritzapean, ibiltzen hasi den zuzendaritza taldeari", idatzi du txio batean, alderdiko presidente izendatu eta gero (botoen % 99,3 eskuratu ditu).
Jordi Turull kontseilari ohiak ere ontzat jo ditu emaitzak: "Katalanen eskubideak defendatzeko eta Kataluniaren askatasuna lortzeko ahalik eta tresnarik onena eraikitzeko ahaleginak batzen dituzte".
Zure interesekoa izan daiteke
Grande-Marlaskaren eta Roblesen kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularreko idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroaren eta Margarita Robles Defentsa ministroaren kargugabetzeak eskatu ditu, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.