Bartzelona
2023/03/08 - 09:54
11 urteko neska batek salatu du taldean bortxatu dutela Badalonako merkataritza-gune batean
Esquadra Mossoek bi adin txikiko atxilotu eta 14 urtez azpiko hiru identifikatu dituzte, sexu-erasoan parte hartu dutelakoan.
2023/02/28 - 15:52
Bartzelonako Mobile azokan punta-puntako teknologia aurkezten jarraitzen dute
Gaur ezagutu ditugunen artean, teknologia aplikatua, itzulpen simultaneoa egiten duten betaurrekoak edo errealitate birtuala sukaldaritzan.
2023/02/27 - 15:28
6G teknologiaren erronka eta adimen artifiziala dira aurtengo Mobile World kongresuaren protagonistak
Iraultza digitalaren 3. aroak proposatzen dituen aldaketak ezagutzeko aukera eskaintzen du azokak: erabiltzaileari sentimenduen esperientzia eskaini nahi zaio antza.
2023/02/27 - 12:06
Euskal enpresek ere badute presentzia Bartzelonako Mobile World Kongresuan
Naru Ingelligence enpresa da adibide bat. Adimen artifizialeko teknologia garatzen dute paziente onkologikoei begira sortua.
2023/02/21 - 13:16
Dani Alvesek behin-behinean preso jarraitu beharko du
23 urteko emakume baten kontrako sexu-erasoa leporatzen diote 39 urteko futbol jokalari brasildarrari. Joan den abenduaren 31n izan zen erasoa, Bartzelonako diskoteka batean.
2023/02/09 - 21:50
Elkarrizketa Kate Wilsoni, polizia infiltratu batekin bizi izan zen ekintzaileari
Biktima ingurumen aktibista zen, eta urtebeteko harreman sentimentala izan zuen polizia agente batekin, polizia infiltratua zela jakin gabe. Argitara atera zenean, emakumeak epaitegietara jo, eta auzia irabazi zuen.
2023/02/04 - 12:09
Kataluniako mugimendu independentistetan infiltratutako poliziaren auziagatik azalpenak eskatu ditu Colauk
Agente horrek hiru urte eman zituen Bartzelonan, independentziaren aldeko mugimenduetan sartuta, eta harremanak izan zituen 8 emakumerekin. Haietako bostek sexu-abusuak salatu dituzte, "baiezko libre eta informatua" eman ez zutelakoan. Agentea enbadaxa batera bidali dute.
2023/02/03 - 13:14
Arazoak Interneteko operadore handien hornidurarekin Espainiako Estatu osoan
09:00etatik izan dira hutsegiteak, eta Madril, Bartzelona, Valentzia, Murtzia eta Andaluzia dira kaltetuenak.
2023/02/02 - 21:35
Bost emakumek Kataluniako mugimendu sozialetan infiltratu zen polizia bat salatu dute, sexu abusuengatik
Polizia horrek harreman "afektibo-sexualak" hasten ei zituen hainbat emakumerekin, mugimendu sozialen informazioa lortzeko. Bost emakumek salatu dute agenteak erabili izan zituela.
2023/01/23 - 18:54
Dani Alves futbol jokalaria espetxez aldatu dute
Astelehen honetan, Brians-1etik Brians-2ra lekualdatu du Alves Generalitateko Justizia Departamentuak, "segurtasuna eta elkarbizitza normala" bermatzeko. EITB Mediak azken orduotan jakin duenez, haren familiak proposatu du espetxe zigorra beste neurriren batengatik aldatzea.
2023/01/23 - 09:37
Mikel Gurrea ("Suro") eta Alauda Ruiz de Azua ("Cinco lobitos") nabarmendu dituzte Gaudi sarietan
Zuzendari berri onenaren saria jaso du Gurreak, "Suro"gatik. "Cinco lobitos", bestalde, Europako film onentzat jo dute.
2023/01/20 - 19:31
Kartzelatu egin dute Dani Alves futbol jokalaria, sexu erasoa egotzita
Abenduaren 30ean, Bartzelonako dantzaleku batean, emakume bati sexu erasoa egin izana egotzi dio epaileak. Mexikoko Pumas UNAM taldeak hegaleko brasildarra kaleratu du.
2023/01/20 - 14:07
Dani Alves futbol jokalaria atxilotu dute, Bartzelonan izandako ustezko sexu eraso batekin lotuta
Esquadra Mossoen aurrean deklaratu du goizean, eta handik atxilotuta eraman dute epailearen aurrera deklaratzera. Abenduaren 30ean Bartzelonako diskoteka batean Alvesek sexu erasoa egin ziola salatu zuen emakume batek.
2023/01/20 - 12:20
Dani Alves futbolaria atxilotu dute Bartzelonan ustez emakume bati sexu erasoa egiteagatik
Dani Alves futbolaria atxilotuta atera da Bartzelonako Les Cortseko Esquadra Mossoen komisariatik, abenduaren 30ean Sutton diskotekan emakume bati ustez sexu-erasoa egiteagatik deklaratzera joan ostean.
2023/01/19 - 17:55
Espainiak eta Frantziak lantalde bat sortu dute mugako pasabideak berriro irekitzeko
Horietako lauk Ipar eta Hego Euskal Herria lotzen dituzte: Izpegi, Hendaia–Santiago zubia, Aldude eta Iturzaetako lepoa. Urkulluk horiek berriz zabaltzea eskatu zuten gutun bidez. Lehendakariaren gutuna aipatu du Sanchezek, eta planteatzen dituen gaiak goi-bileran "aztertu" dituztela ziurtatu du.
2023/01/08 - 15:38
Presorik gabeko espetxeetara bisitak, memoria bizirik mantentzeko helburuz
Gero eta gehiago dira burdin hesien atzean gertatu zena ezagutzeko jakin-mina duten bisitariak. Mundu zabaleko fenomenoa da. Estatu Batuetan San Frantziskoko Alcatraz espetxean esaterako. Estatuan, Bartzelonako Modelok 158.000 bisita jaso ditu azken urteetan.
2022/12/14 - 16:19
"Boulevard" saioak Ondas Saria jasoko du arratsaldean, Bartzelonako Liceu antzokian
Gertutasuneko irratsaiorik onenaren saria irabazi du Xabier Garcia Ramsdenek gidatutako "Boulevard" saioak, 2021eko urrian eskainitako euskal kartzelei buruzko saio bereziagatik.
2022/12/11 - 20:08
Hitlerrek Polonian edo AEBk Iraken egindakoarekin parekatu du Chomskyk Ukrainako errusiar inbasioa
Hizkuntzalari, intelektual eta aktibistak "edonolako akordioak" bilatu behar direla azpimarratu du, "gatazka areagotu ez dadin".
2022/12/07 - 10:58
Gutxienez 150 pertsona zauritu dira Bartzelonan, bi trenen arteko talkan
Istripua 08:00ak baino minutu batzuk lehenago gertatu da, Montcada i Reixac geltokian, Bartzelonarako bidean zihoan tren batek geltokian zegoen beste bat atzetik jo duenean.
2022/11/25 - 15:36
Romanek hiru urte daramatza Bartzelonako El Prateko aireportuan bizitzen
Argirik gabe, urik gabe eta bizitzeko gutxieneko baldintzarik gabe bizi da etxerik gabeko pertsona talde bat Bartzelonako El Prat aireportuko parking abandonatu batean. Eli Zunzunegik Romanekin hitz egin du.