Bartzelona
2023/03/27 - 16:56
Kings Leaguek erakutsi du kirolaz eta espektakuluaz gozateko beste era bat dagoela
Kings League erabat iraultzen ari da kirol-ikuskizunaren protagonistak eta espektakulua bera. Atzo 92.000 lagun elkartu ziren Bartzelonan, Nou Campen. Iraultzaren arrazoiak ulertu nahirik adituengana jo dugu.
2023/03/26 - 17:44
Bizikleta zaharren piezetatik sortutako artelanak
Bartzelonako bizikleta lantegi honetan, txirrinduak konpontzeko balio ez duten piezekin artelanak sorten ditu Ramiro Sobralek: lanparak, besaulkiak, xake jokoa... denetarik.
2023/03/22 - 13:01
Hiru pertsona hil dira Bartzelonako Rubi herriko etxebizitza batean piztutako sutean
Hiru hildakoak ez ziren euren etxean konfinatu eraikinaren sarreran zeuden altzari batzuek su hartu zutenean. Larrialdietako zerbitzuek bost zauritu arin artatu dituzte, eta suhiltzaileak kaltetutako eraikinaren egoera aztertzen ari dira.
2023/03/20 - 15:18
Casadok onartu du ez zituela katalanari buruz esandakoak kontrastatu, baina "berriro" egingo lukeela
PPko presidente ohiak epailearen aurrean deklaratu du, Katalunian irakasleek gaztelaniaz hitz egiten duten haurrei komunera joaten ez uzteko jarraibideak dituztela esateagatik deitu baitzuten.
2023/03/11 - 21:31
19 urteko neska bat bortxatu eta jipoitu dute bart Bartzelonan
Esquadra Mossoek bart gertatutako bortxaketa bortitz bat ikertzen ari dira Bartzelonan. Diskoteka baten kanpoaldean aurkitu dute goizaldeko bostetan zaurituta 19 urteko neska bat. Antza, kolpe handia zuen buruan eta bortxatua izatearen aztarnak.
2023/03/09 - 11:33
Hiru pertsona hil dira Bartzelonako potasa meategi batean izandako luizian
Lur jausia Iberpotash enpresak Sarria udalerrian ustiatzen duen meategian gertatu da, 900 metroko sakoneran.
2023/03/08 - 09:54
11 urteko neska batek salatu du taldean bortxatu dutela Badalonako merkataritza-gune batean
Esquadra Mossoek bi adin txikiko atxilotu eta 14 urtez azpiko hiru identifikatu dituzte, sexu-erasoan parte hartu dutelakoan.
2023/02/28 - 15:52
Bartzelonako Mobile azokan punta-puntako teknologia aurkezten jarraitzen dute
Gaur ezagutu ditugunen artean, teknologia aplikatua, itzulpen simultaneoa egiten duten betaurrekoak edo errealitate birtuala sukaldaritzan.
2023/02/27 - 15:28
6G teknologiaren erronka eta adimen artifiziala dira aurtengo Mobile World kongresuaren protagonistak
Iraultza digitalaren 3. aroak proposatzen dituen aldaketak ezagutzeko aukera eskaintzen du azokak: erabiltzaileari sentimenduen esperientzia eskaini nahi zaio antza.
2023/02/27 - 12:06
Euskal enpresek ere badute presentzia Bartzelonako Mobile World Kongresuan
Naru Ingelligence enpresa da adibide bat. Adimen artifizialeko teknologia garatzen dute paziente onkologikoei begira sortua.
2023/02/21 - 13:16
Dani Alvesek behin-behinean preso jarraitu beharko du
23 urteko emakume baten kontrako sexu-erasoa leporatzen diote 39 urteko futbol jokalari brasildarrari. Joan den abenduaren 31n izan zen erasoa, Bartzelonako diskoteka batean.
2023/02/09 - 21:50
Elkarrizketa Kate Wilsoni, polizia infiltratu batekin bizi izan zen ekintzaileari
Biktima ingurumen aktibista zen, eta urtebeteko harreman sentimentala izan zuen polizia agente batekin, polizia infiltratua zela jakin gabe. Argitara atera zenean, emakumeak epaitegietara jo, eta auzia irabazi zuen.
2023/02/04 - 12:09
Kataluniako mugimendu independentistetan infiltratutako poliziaren auziagatik azalpenak eskatu ditu Colauk
Agente horrek hiru urte eman zituen Bartzelonan, independentziaren aldeko mugimenduetan sartuta, eta harremanak izan zituen 8 emakumerekin. Haietako bostek sexu-abusuak salatu dituzte, "baiezko libre eta informatua" eman ez zutelakoan. Agentea enbadaxa batera bidali dute.
2023/02/03 - 13:14
Arazoak Interneteko operadore handien hornidurarekin Espainiako Estatu osoan
09:00etatik izan dira hutsegiteak, eta Madril, Bartzelona, Valentzia, Murtzia eta Andaluzia dira kaltetuenak.
2023/02/02 - 21:35
Bost emakumek Kataluniako mugimendu sozialetan infiltratu zen polizia bat salatu dute, sexu abusuengatik
Polizia horrek harreman "afektibo-sexualak" hasten ei zituen hainbat emakumerekin, mugimendu sozialen informazioa lortzeko. Bost emakumek salatu dute agenteak erabili izan zituela.
2023/01/23 - 18:54
Dani Alves futbol jokalaria espetxez aldatu dute
Astelehen honetan, Brians-1etik Brians-2ra lekualdatu du Alves Generalitateko Justizia Departamentuak, "segurtasuna eta elkarbizitza normala" bermatzeko. EITB Mediak azken orduotan jakin duenez, haren familiak proposatu du espetxe zigorra beste neurriren batengatik aldatzea.
2023/01/23 - 09:37
Mikel Gurrea ("Suro") eta Alauda Ruiz de Azua ("Cinco lobitos") nabarmendu dituzte Gaudi sarietan
Zuzendari berri onenaren saria jaso du Gurreak, "Suro"gatik. "Cinco lobitos", bestalde, Europako film onentzat jo dute.
2023/01/20 - 19:31
Kartzelatu egin dute Dani Alves futbol jokalaria, sexu erasoa egotzita
Abenduaren 30ean, Bartzelonako dantzaleku batean, emakume bati sexu erasoa egin izana egotzi dio epaileak. Mexikoko Pumas UNAM taldeak hegaleko brasildarra kaleratu du.
2023/01/20 - 14:07
Dani Alves futbol jokalaria atxilotu dute, Bartzelonan izandako ustezko sexu eraso batekin lotuta
Esquadra Mossoen aurrean deklaratu du goizean, eta handik atxilotuta eraman dute epailearen aurrera deklaratzera. Abenduaren 30ean Bartzelonako diskoteka batean Alvesek sexu erasoa egin ziola salatu zuen emakume batek.
2023/01/20 - 12:20
Dani Alves futbolaria atxilotu dute Bartzelonan ustez emakume bati sexu erasoa egiteagatik
Dani Alves futbolaria atxilotuta atera da Bartzelonako Les Cortseko Esquadra Mossoen komisariatik, abenduaren 30ean Sutton diskotekan emakume bati ustez sexu-erasoa egiteagatik deklaratzera joan ostean.