Basauri
2021/12/22 - 13:31
Maria Jose Berzosa, loteria administrazioaren jabea: ''Basaurik merezi zuen''
Gabonetako Loteriaren Zozketa Bereziaren bigarren saria, 72.119 zenbakia, osorik erori da Basaurin, Nagusia kaleko 9. zenbakian dagoen administrazioan. 177 milioi euro banatu ditu, gehienak Basauri Eskubaloi Taldeak.
2021/12/22 - 12:40
72119 zenbakiak milioiak utzi ditu Basaurin
Basauriko Nagusia kaleko 9. zenbakiko loteria administrazioak saldu du bigarren saria, oso-osorik. Serieko 1.250.000 euro dira (dezimo bakoitzak 125.000 euroko saria du).
2021/12/22 - 12:14
72119 zenbakia, Gabonetako Loteriako bigarren saria Basaurin saldu da osorik
Saria Basauri Eskubaloi Taldeko kideen artean banatu da batez ere, 120 serieri dagozkio 1200 loteria-txartel saldu baititu 400 familia ingururen artean, beraz, bigarren sariak pertsona askoren poltsikoak alaitu ditu. Zenbakiak 177 milioi utzi ditu, guztira, Basaurin.
2021/12/22 - 12:03
Horrela abestu dute Basaurin osorik erori den Gabonetako loteriaren bigarren saria
Gabonetako loteriaren Zozketa Bereziaren bigarren saria 72119 zenbakiari egokitu zaio, beraz, dezimo bakoitzaren jabeak 125.000 euro irabaziko ditu. Basaurin saldu da oso-osorik.
2021/12/20 - 14:18
Oñatin intzidentziak 3.000 kasuak gainditu ditu; Aretxabaleta, Eskoriatza eta Orio ere gertu daude
Gipuzkoak jarraitzen du lurralde zigortuena izaten, eta 10 udalerrik baino gehiagok dute 2000 kasutik gorako intzidentzia.
2021/12/16 - 14:34
Intzidentzia metatuak 1.000 kasuko langa gainditu du Araban, eta 1.500ekoa Gipuzkoan
Gainera, Aretxabaleta eta Tolosa zerrendara gehituta, zortzi dira 2.000 kasu baino gehiagoko intzidentzia duten Gipuzkoako herriak. Gasteiz, berriz, 1.000 kasutara iritsi da, eta Amurrio gertu dago, 958 kasurekin.
2021/12/16 - 10:59
Manu Cabacas: "Guri ukatzen digutena eskatzen du Urkulluren Gobernuak beste batzuentzat"
Iñigo Cabacas zenaren aitak aitortza eskatu du eta hori egitea hain zaila den galdetu du. Atsekabea adierazi du Ertzaintzak artxibatu egin duelako Cabacas auziagatik irekitako barne ikerketa. Halaber, Eusko Jaurlaritzaren eta Ertzaintzaren enpatia eta gizatasun falta salatu ditu.
2021/12/13 - 14:17
Gipuzkoako zortzi udalerri handik 2.000 kasutik gorako intzidentzia dute
Arrasate, Azpeitia, Bergara, Deba, Eibar, Eskoriatza, Lazkao eta Villabona dira. Agurainen (Araba) behera egin du intzidentziak baina oraindik 2.500 kasu inguru biltzen ditu.
2021/12/09 - 14:23
Arrasaten eta Eibarren, 2.000 kasutik gorako intzidentzia; Azpeitian, Ondarroan eta Agurainen, 3.000 ingurukoa
Gipuzkoak jarraitzen du lurralde zigortuena izaten, eta aipagarria da Debagoieneko kasua; izan ere, azken egunotan eskualde horretako hainbat herritan positibo asko atzeman dituzte, Aretxabaletan, Bergaran eta Eskoriatzan, besteak beste.
2021/12/09 - 09:55
Nerbioi ibaiari begira esnatu da Basauri
Azaroaren 29ko uholdeen ostean, eta gaurko eguraldiaren iragarpen txarrarekin, Nerbioi ibaiaren emariari begira esnatu dira gaur Basauriko bizilagunak.
2021/12/06 - 13:27
Gipuzkoan eta EAEko dozenatik gora udalerri handitan 1.000 kasutik gorakoa da intzidentzia
Ez dago 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerririk eremu gorritik kanpo. Azpeitiak 3.000 kasuko intzidentzia du ia, eta Eibarrek, berriz, 2.000 kasuko intzidentziaren langa gainditu du.
2021/12/04 - 20:22
Josu Ginea eta Iker Lima ETAko presoak Basauriko espetxera eraman dituzte
Larrabetzuarra eta galdakoztarra Leondik eraman dituzte Bizkaiko presondegira.
2021/12/04 - 14:51
Sidenorrek bost urterako aurreakordioa lortu du UGTrekin, CCOOrekin eta USOrekin
Hori horrela, langileen soldata finkoa % 2,5 haziko da 2022an; % 2, 2023an, 2024an eta 2025ean; eta % 1,5, 2026an.
2021/12/02 - 22:14
Merkataritza txikia "hiltzen" ari da: Basauriko denda batek eskela batekin iragarri du itxiera
Datorren urtarrilaren 28an ateak itxiko dituen Basauriko LaLula dendak aditzera eman duenez, tokiko merkataritzaren krisiaren errudun nagusiak dira internet bidezko erosketak eta pandemiak eragindako kontsumo ohiturak.
2021/12/02 - 14:26
Intzidentzia 1.000 kasutik gertu dago Gipuzkoan; Azpeitian, 2.600etik gora
Gainera, Zumarragak, Urretxuk, Eibarrek eta Andoainek 1.500 kasuak gainditu dituzte 100.000 biztanleko.
2021/11/29 - 15:45
800eko langa gainditu du intzidentziak Gipuzkoan
Orotara 177 herri daude eremu gorrian EAEn: 24 Araban, 79 Bizkaian eta 74 Gipuzkoan.
2021/11/29 - 15:23
Nerbioi ibaiak Basaurin eragin ditu kalterik handienak
Uraren indarrak garajeetko ateak altxatu zituen. Autoa inguru horretan zuten jabeek abisua jaso zuten ateratzeko. Goizak aurrera egin ahala, ibaiaren maila jaisten joan da.
2021/11/29 - 10:44
Urak Basauriko hainbat garaje eta lonja hartu ditu
Ibaizabal ibaiak gainezka egin du eta uholdeak izan dira Basauriko Ariz auzoko garaje eta lonjetan. Okerrena pasatu dela dirudien arren, inguruko bizilagunek ibaiari begira jarraitzen dute.
2021/11/29 - 09:25
Nerbioi ibaiak gainezka egin du Basaurin eta ura hainbat garajetan sartu da
Nerbioi ibaia arazoak sortzen ari da Basaurin. Ura garaje, denda eta lokaletan sartu da Ariz parean.
2021/11/25 - 14:09
Bilbo eremu gorrira sartu da, aurrez Gasteizek eta Donostiak egin bezala
Gipuzkoa gogor astintzen ari da izurria, eta hainbat udalerri handik, tartean Zumarragak, Azpeitiak edo Urretxuk, 1.500 kasutik gorako intzidentziak dituzte.