Basauri
2022/12/28 - 11:43
Hau da Bilboko Metroak abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean emango duen zerbitzua
Abenduaren 31n 20:30ean aterako da azken trena, eta zerbitzua geldirik egongo da 01:00a arte. Hortik aurrera gau osoan egongo dira trenak.
2022/11/28 - 12:05
Bidegorri batek Bilbo eta Basauri lotuko ditu, Arratiako tranbia zaharraren ibilbidea berreskuratuz
Bide berriak kilometro bateko luzera izango du eta tranbia zaharraren plataformatik igaroko da El Calero eta Bolueta auzoen artean, El Boquete tunela zeharkatuz.
2022/10/17 - 22:40
Sustoa Basaurin, Sidenorren izandako burrunba baten ondorioz
Hondakindegiko isurketa baten erreakzio "normala" izan dela dio enpresak, baina gertaerak kezka eragin du inguruko bizilagunen artean.
2022/10/14 - 17:19
Kamioiek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko dituzte N-240 eta BI-625 errepideetako bidesariak
Bizkaiko Aldundiak Europako Batzordeak ezarritako gehienezko prezioa baino merkeago jarriko ditu, eta deskontuak emango dizkie maiz erabiltzen dituztenei eta ibilgailu eraginkorrei.
2022/10/12 - 12:41
Emakume batek sexu erasoa salatu du Basaurin
Tokiko eragile feministek elkarretaratzea egin dute, Social Antzokian.
2022/10/11 - 22:53
Basauriko eskubaloi taldeak Gabonetako loteriaren partizipazio guztiak saldu ditu jada
Basauriko eskubaloi taldeak Gabonetako loterian mordoxka handia irabazi zuen iaz. Bada, aurtengorako, partizipazio guztiak saldu dituzte dagoeneko.
2022/09/24 - 16:45
Basaurin bizi den Svetlanak kezka handiz bizi du erreserbisten mobilizazioa, familia guztia Errusian duelako
Erreserbisten mobilizazioak zatiketa handia eragin du errusiarren artean. Svetlanak kontatu digu errusiar askok herrialdetik ihes egitea erabaki dutela, gerrara ez joateko, tartean, senide askok.
2022/08/24 - 22:59
Ertzaintza ikertzen ari da suhiltzaileek Basaurin hilik topatutako 73 urteko bi anaien kasua
Suaz eta keaz kezkatuta, bizilagunek larrialdietara deitu zuten, baina sua baimenduta zegoela esan zieten. Duela hiru hilabete moztu zituzten eukalipto zuhaitzak eta bart sastrakak erretzeko baimena lortua zuten.
2022/08/24 - 15:01
73 urteko bi gizon hil dira Basaurin, landa-sute batean
Segurtasun Sailaren hipotesi nagusiaren arabera, bi anaiak uztondoak erretzen ari ziren eta sua deskontrolatu egin da.
2022/08/24 - 13:56
Sute tragikoa Basaurin
Suhiltzaileek bi hilotz aurkitu zituzten astearte honetan Basaurin, San Miguel auzoan, piztu zen landa-sute batean.
2022/08/24 - 12:23
Bi lagun hil dira Basaurin, landa-sute batean
Arteagoitin jazo da, asteartean. Hildakoak 73 urteko bi gizon dira. Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da.
2022/08/15 - 22:49
Abuztuan hutsik geratzen diren herriak
Euskal Herriko hiri eta herri askotan jende andana bildu ohi da udan, turismoak eta jaiek erakarrita. Beste hainbat, baina, hustu egiten dira. Horietako batean, Basaurin, egon gara.
2022/08/12 - 13:15
Hiru lagun zauritu dira eta eraikin bat hustu dute Basaurin, sute batengatik
Sutea ostiral honetako 5:00ak aldera piztu da etxebizitza batean. Bertan bizi den emakumea eta bi ertzain zauritu dira kea arnasteagatik. 8:00etan, bizilagunak eraikinera bueltatu ahal izan dira.
2022/08/04 - 15:05
Basaurin 81 urteko gizon baten heriotza eragin zuen harrapaketaren lekukoei lankidetza eskatu die Ertzaintzak
Asteazkenean gertatutako istripuari buruzko informazioa eskaini dezaketen pertsonak Ertzaintzarekin harremanetan jar daitezke honako zenbaki hauetan: 946 079 034 edo 946 079 035.
2022/08/03 - 15:11
81 urteko gizon bat hil da Basaurin kamioi batek harrapatuta
Bizkaiko udalerriko hiriguneko Cervantes etorbidean gertatu da istripua.
2022/07/28 - 14:39
Bilboko metroko lanuzteak % 21eko jarraipena izan du, enpresaren arabera
Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, % 30ekoak. ELAk, CIMek, UGTk eta Trenbide Makinisten Espainiako Sindikatuak deitu dituzte lanuzteak; helburua da hitzarmen kolektiboaren gaineko negoziazioan presioa egitea, eta makinisten lan baldintzetako aldaketen aurka protestatzea.
2022/07/26 - 09:39
Lanuzteak berriro Bilboko metroan gaur, 6:30etik 9:30era eta 18:30etik 21:30era
Mobilizazioaren helburua bikoitza da: alde batetik, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan presioa egitea, eta, bestetik, makinisten lan baldintzetan ezartzekoak diren aldaketen aurka protestatzea. Ostegunerako, alegia, hilaren 28rako, deialdi berdina dago deituta.
2022/07/21 - 19:10
Bilbon eta Basaurin AHTren geltokiak eraikitzeko proiektuak "laster" lizitatuko dituztela esan du Sanchezek
Espainiako Gobernuak eta euskal erakundeek egindako itunaren arabera, Basaurikoa behin-behineko geralekua izango da eta Abandon lurpeko geltokia eraiki arte egongo da martxan.
2022/07/20 - 15:10
Kamioientzako bidesariak ezarriko dituzte Bizkaiko bost errepidetan
3,5 tona baino gehiagoko merkantzia-ibilgailu astunei ezarriko zaie kanona honako errepide hauetan: A-8 autobidean Basurtotik Hayara; N-240 errepidean, Barazarren; N-636an Durangotik Gipuzkoarako tartean, Kanpazarretik; Txorierriko korridorean; eta BI-625 bidean, Laudiotik Basauriraino.
2022/07/01 - 13:52
Lanuzteak berriro Bilboko metroan, gaur puntako orduetan
06:30etik 09:30era egin da bigarren greba eguneko lehen lanuztea Metro Bilbaon. Gaur arratsaldean hiru orduko beste lanuzte bat egingo dute langileek 18:30etik 21:30era. ELAk arrakastatsutzat jo du goizeko lanuztea, eta arratsaldeko mobilizazioei eutsi die.