Bilboko metroko lanuzteak % 21eko jarraipena izan du, enpresaren arabera
Gaur, osteguna, lanuzte eguna da Bilboko metroan. Aurrekoetan bezala, lanuzteak 6:30etik 9:30era izan dira goizeko txandan, eta 18:30etik 21:30era izango dira arratsalde-gauekoan. Goizeko lanuzteak % 21eko jarraipena izan du, eta enpresaren arabera, 210 langiletik 45k egin dute bat protestarekin.
Hiru orduko geldialdian, 9 tren gehigarrik Eusko Jaurlaritzak ezarritako % 30eko gutxieneko zerbitzuak handitu dituzte, eta, beraz, % 41,5eko zerbitzua lortu da. Metro Bilbaoko zuzendaritzak gaineratu duenez, "uneoro errespetatu dira grebarako eskubidea eta hitzarmen kolektiboan jasotako lan-eskubideak". Tren gehigarriek "gorabeherarik gabe" egin dituzte joan-etorriak goizeko puntako orduan.
Abuzturako eta irailerako 11 lanuzte egun iragarri dituzte sindikatuek, 13:45etik 16:45era.
ELAk, CIMek, UGTk eta Trenbide Makinisten Espainiako Sindikatuak deitu dituzte lanuzteak; helburua da hitzarmen kolektiboaren gaineko negoziazioan presioa egitea, eta makinisten lan baldintzetako aldaketen aurka protestatzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Arabako Aldundiak eta Elkarrekin Podemosek adostutako aurrekontuek 2028ra arte 31 milioi euroko diru partida izango dute
Arabako Foru Aldundiak eta Elkarrekin Podemos IU-k igande honetan adostutako 2026ko aurrekontuei esker, erresidentzia pribatu eta etxez etxeko langileentzako lehen hitzarmenari bide emango zaio. Gaur-biharretan eztabaidatu eta zuzenketak egin ostean, ostiralean emango diote behin betiko argi berdea Aldundiaren aurrekontuari.
Frantziarako noranzkoan Biriatuko ordainlekua itxi dezaketela eta, "arretaz" jokatzeko eskatu dute
Bidegik eta Ertzaintzaren Gipuzkoako Trafikoko lurralde-unitateak zaintza-lanak areagotuko ditu eta segurtasun-neurriak hartuko dituzte, gerta daitezkeen zirkulazio-gorabeherek ahalik eta gutxien ergaiteko.
Jaurlaritzak beste hamar urteko lizentzia eman dio Balenciaga ontziolari itsas jarduerarekin jarraitzeko
22.400 metro koadroko lursail bat utziko diola iragarri du Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak. Lursail horren erabilera itsasontziak eraikitzera eta konpontzera mugatu du Jaurlaritzak. Balenciaga ontziolak 10 eguneko epea du baimen hori ordaintzeko edo alegazioak aurkezteko.
Arabako Foru Aldundiak eta Elkarrekin Ahal Dugu Ezker Anitza-IUk 2026ko aurrekontuak adostu dituzte
Ituna segurutzat jotzen zen alderdi moreak joan den ostiralean osoko zuzenketa erretiratu ondoren, baina erabat itxi gabe zegoen. Astelehenean emango ditu alderdi moreak akordioaren xehetasunak.
Frantziako Gobernuak astelehen honetan hasiko du hego-mendebaldeko milioi bat behi dermatosiaren aurka txertatzen
Bitartean, Ipar Euskal Herrian laborariek mobilizazioekin jarraitzen dute. Prefeta Confederation Paysanne eta ELB sindikatuetako ordezkariekin bilduko da astelehen arratsaldean Pauen.
Gasteizko Mercedeseko langileak ordubeteko lanuztera daude deituta txanda bakoitzean astelehenetik ostegunera
Bihar, astelehena, hasiko dituzte lanuzteak, baina mobilizaziorik gabe. Asteartean eta ostegunean, ordea, elkarretaratzeak egingo dituzte 14:15ean, txanda aldaketekin batera, lantegiaren kanpoaldean.
Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleek balorazio gazi-gozoa egin dute EBk ezarritako arrantza kuoten inguruan
Erdietsitako akordioa albiste txarra da Ondarroako alturako ontzientzat, besteak beste, legatzaren eta oilarraren kuotak jaitsi dituztelako. Kaltetuenak, baina, berdela amuarekin arrantzatzen duten ontzi txikiak dira, % 70 murriztu baitute harrapaketen kopurua. Baxurako arrantzaleentzat, aldiz, akordio “positiboa” da, hegaluzearen kuotari eutsi egin diotelako eta atun gorriarena eta antxoarena handitu direlako.
Ipar Euskal Herriko laborariek A64a blokeatu dute dermatosi nodularraren aurkako neurriak salatzeko
Mobilizazioak bart abiatu dituzte, errepidean traktoreak eta lasto fardoak jarrita. Gaixotasuna kontrolatzeko, neurri zorrotzak hartu ditu Frantziako Gobernuak, eta kasuren bat agertuz gero, etxaldeko behi guztiak hiltzeko agindua eman du. Abeltzainek astelehenera arte jarraituko dute protestan, Macronen gobernuari euren “haserrea” helarazteko.
Jaurlaritza berdelaren kuota murrizteak eragingo dituen galerak arintzeko neurriak bilatzen ari da
Bilerak deituko ditu kuota berrien eragin ekonomikoa aztertzeko eta galerak arintzen lagunduko duten neurriak aztertzeko. Gainera, beste espezie batzuentzat ere murrizketak aurreikusi ditu Europar Batasunak.
EBk % 73 murriztu du berdelaren kuota 2026ko lehen sei hilabeteetarako
Antxoari dagokionez, albiste onak euskal arrantzaleentzat, gehieneko muga baimendu baita (29.700 tonako harrapaketak). Onartutako kuotak ekainera arte egongo dira indarrean, negoziazio berrien zain.