Kamioiek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ordainduko dituzte N-240 eta BI-625 errepideetako bidesariak
Ibilgailu astunek 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera ordaindu beharko dute bidesaria Bizkaian N-240 eta BI-625 errepideak erabiltzeagatik, Bizkaiko Batzar Nagusiek araua onartu eta Europako Batzordeak oniritzia eman ostean.
Bizkaiko Foru Aldundiak hilabetetan eduki ditu elkarrizketak errepideko zama garraiolariekin, eta dagoeneko iragarri du zenbatekoak izango diren ezarriko dituen bidesariak. Europako Batzordeak ezarritako gehienezko prezioa baino merkeago jarriko ditu, eta deskontuak emango dizkie maiz erabiltzen dituztenei eta ibilgailu eraginkorrei.
Aldundiak azaldu duenez, bidesariak ezarrita errepide sarearen egoera ona bermatu nahi du, sarea mantentzeko eta erabiltzeko bitartekoak eskuratzeko gutxieneko inbertsioa pilatuz.
N-240 errepidean (Barazar) bederatzi free flow arku jarriko dituzte martxan El Gallo eta Ubidea artean, eta 0,32 eurotik 8,93rainoko prezioan. N-240 Tarragona – Bilbao (Barazar) errepideko El Gallo eta Ubidea artean norantza batean hilabete osoan 20 edo bidaia gehiago egiten dituztenek % 13ko deskontua jasoko dute.
BI-625ean, berriz, 8 free flow arku jarriko dituzte Laudiotik Basaurira, 0,23 eurotik 1,13rainoko prezioa izango dutenak. Kasu horretan ere, baldintza berberak eskatuko ditu % 13ko deskontua lortzeko.
Gutxiago kutsatzen duten ibilgailuek ere prezio bereziak izango dituzte, eta gutxiago ordaindu beharko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Testa funtsak 500 familia kalean utzi nahi dituela salatzeko manifestazioa deitu dute Iruñean
Etxebizitza horiek parke publikoaren parte izatera pasatzeko eskatzen dute bizilagunek. Manifestazioa urriaren 17an izango da, 17:30ean, Baluartetik abiatuta.
497 milioi euro bideratuko dituzte Loiu, Foronda, Hondarribia eta Noaingo aireportuak berritzera
Aireportuen bolumena handitzea, eraginkortasuna zein segurtasuna indartzea eta zerbitzuaren kalitatea hobetzea dira helburuak.
Confebaskek ituna eskatu du Euskadiko lehiakortasuna hobetzeko
Confebaskeko presidente Tamara Yaguek Pradalesi eskatu dio herrialde-itun bat bultzatzea lehiakortasuna eraldatzeko eta erronka demografikoari eta talentu faltari aurre egiteko.
Sarriguren handitzeko planak 6.000 etxebizitza aurreikusten ditu, horietatik % 70 eta % 80 bitartean babestuak
Foru Gobernuak hirigintza planak desblokeatzeko eta arintzeko duen lan lerroari jarraikiz ari dira garatzen plana. Horrekin asmo dute "arrazoizko prezioa duten etxebizitzak eraikitzea, gizartearen beharrizanak eta eskariak kontuan izanda", nabarmendu du Chivitek.
Donostiako Udalak eguzki planta berri bat eraikiko du Martutenen, 11 udal eraikin hornitzeko
Arantzazuko Ama instalazioak urtean 90.000 kWh baino gehiago ekoitziko ditu, eta ekipamendu publikoen autokontsumoa zabalduko du, Iñigo Garcia Donostiako Ingurumen eta Hiri Mantentze eta Zerbitzuetako zinegotziak adierazi duenez.
Greban dauden Zarauzko eta Bergarako IATetako langileek salatu dutenez, "inguruko herriak kolapsatzear daude"
Duela 68 egun ELAk deitutako greban dauden IAT zentro horietako langileek. "Gatazkan esku hartzeko" eskatu diote Jaurlaritzari, "zerbitzu publikoa izanik, erantzukizuna berea ere badelako".
KPIa % 4,5eraino igo da abuztuan Euskadin eta % 4,2raino Nafarroan
Espainiar Estatuan azken 3 urteetako mailarik altuenean dago urte arteko indizea: % 4,3an. Batez ere erragaien igoerak eragin du KPI-aren gorakada. Elikagaiak eta energia kontuan hartzen ez dituen azpiko inflazioa zertxobait apaldu da; %2,9an dago.
Petrolioaren prezioak gora egiten jarraitzen du, eta Brenta 107 dolarretik gora iritsi da
Saudi Arabiako oliobide garrantzitsu bat itxi ostean, egoerak okerrera egin du, eta erregaiek ere garestitzen jarraitzen dute, litroko 1,9 euro inguruko batez besteko prezioarekin.
Oiartzunen izandako istripuan hildako gizona lanean ari zen ezbeharra gertatu zenean
Biktima 61 urteko azpeitiar bat da. Antza, gasolindegiko zutoin baten kontra talka egin zuen laneko furgonetarekin.
Ondarroako itsas zabaleko flotak berehalako irtenbideak eskatu dizkio Espainiako Arrantza Ministerioari
"Gasolioaren prezioaren igoerak blokeatuta uzten gaitu, gaur egun itsasora ateratzeak dirua galtzea baitakar", esan du Ondarroako itsas zabaleko flotaren gerente Mikel Ortizek, eta zehaztu du, batez beste, astean 20.000 euro inguru ari direla galtzen arrantzara ateratzen diren itsasontziak.