Basauri
2023/11/19 - 14:40
Lehen greba-eguna Mercabilbaon, patronalaren ''proposamen erregresiboak'' salatzeko
ELA sindikatuak bi greba egun deitu ditu gaurko eta astelehen honetarako, azaroak 19 eta 20, 2023-2025rako fruta, barazki eta platanoaren biltegizainen lan-hitzarmenaren negoziazioan patronalak "fede txarra" erakutsi eta "proposamen erregresiboak" egin dituelako.
2023/11/18 - 18:10
Ibarrolak Omako baso kutunaren zuhaizpean hartuko du atseden, bere emaztearen aldamenean
Omako basoan zuen baserriaren inguruan zabalduko dituzte errautsak. Familiak azken unera arte lanean aritu zen artistaren obra aldarrikatu du.
2023/11/18 - 12:22
'Bere obra aitortzea da Agustin Ibarrolari egin diezaiokegun omenaldi handiena''
Jose Ibarrola margolari eta Agustin Ibarrolaren semeak uste du "garrantzitsuena" artistak utzi duen ondarea dela. Hil-kapera asteburu osoan egongo da irekita, eta errautsak Omako basoan zabalduko dituzte.
2023/11/17 - 10:12
Agustin Ibarrola margolari eta eskultorea hil da 93 urte zituela
Eskultore eta margolaria goizaldean hil da Galdakaoko Ospitalean. XX. mendeko euskal artista garrantzitsuenetako bat izan da. Omako Basoa da bere lanik enblematikoena.
2023/11/14 - 17:36
Bridgestonek aldi baterako lan-erregulazioa iragarri du Basauriko eta Usansoloko lantegietan
Zuzendaritzak aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat proposatu du fabrika horietarako, 2023ko abendutik aurrerako ondorioekin, bai eta 2024rako ere, “aurreikusitako eskari murrizketaren ondorioz”.
2023/11/11 - 14:06
Gidari mozkor batek eraikin baten ataria jo du autoarekin Basaurin, eta sutea eragin du
Hiru bizilagun artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute, eta gidariak erredurak egin ditu esku batean. Suhiltzaileek joan behar izan dute sua itzaltzera.
2023/11/11 - 14:02
Gidari mozkor batek atari bat jo du autoarekin Basaurin, eta sutea piztu da
Istripuak kalte handiak eragin ditu eraikinaren aurrealdean, eta hiru bizilagun artatu behar izan dituzte kea arnastu baitute. Gidariak erredurak egin ditu esku batean.
2023/10/06 - 12:10
Konpondu dira errepideetako arazoak Bizkaian, eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da
Malmasingo tunelen inguruan hiru ezbehar gertatu dira gaur goizean, eta bi lagun zauritu dira. Bestalde, Derion bi autok talka egin dute eta pertsona bat zauritu da.
2023/09/30 - 22:24
San Miguel jaietan gertatutako eraso matxista bat salatu dute Basaurin
Basauriko Asanblada Feministak kontzentrazioa egin du arratsaldean eta deialdiarekin bat egin dute Udaleko alderdi politiko guztiek, adierazpen instituzionala kaleratzearekin batera.
2023/09/17 - 14:19
Basaurin urak gainez egin zuen eta irudi ikusgarriak utzi zituen
Kaleak erreka bihurtuta, ura etxabe askotan sartu zen, baita tabernaren batean ere. Larunbat arratsaldeko ekaitzak litro asko utzi zituen.
2023/09/17 - 11:43
Euri eta txingor ekaitzak kaleak ibai bihurtu zituen Bilbon eta inguruetan larunbat arratsaldean
32 litro bota zituen metro koadroko Mungian, eta Derion Euskotrenen geltokia itxi behar izan zuten ura belaunetaraino iristen zelako. Zorionez, ez zen gertakari larririk gertatu.
2023/08/20 - 20:22
9 espetxeratzeko agindu zituen gazte bat atxilotu du Ertzaintzak, Internet bidez berarekin geratu ostean
24 urteko gizonezkoak bederatzi atxilotze-agindu zituen. Behin eta berriz saihestu zituen atxiloketak, antza fisiko handia zuen senide baten dokumentazioa erabiltzen baitzuen.
2023/07/17 - 20:28
Sidenor eta Cofivacasa zigortu dituzte amiantoagatik minbizia duen langile bati kalte ordaina ematera
Enpresa horietan bete zituen bi lanpostuetan amiantoarekin kontaktuan egon zen, baina "ez zitzaion ohartarazi zer arrisku zuen, eta ez zitzaion babes ekipamendu egokirik eman".
2023/07/05 - 12:48
Basauriko azpiestazio elektriko batean sutea piztu da eta ke beltza eta hornidura etenak eragin ditu
00:40 aldera piztu da sutea, eta goizera arte ez dute itzali. Basauriko San Migel auzoko bizilagunei leihoak ixteko gomendatu diete. Gertu dagoen BI-712 errepidea itxi dute, segurtasun neurri gisa.
2023/07/05 - 11:33
Basauriko azpiestazio elektriko batean sutea piztu da eta hornidura etenak eragin ditu
Sutearen ondorioz, hornidura eten behar izan dute Basauriko zati batean eta Zaratamon eta Arrigorriagan. Suak ke zutabe handi bat eragin du, eta, horregatik, herritarrei, bereziki San Migel auzoko bizilagunei, leihoak ixteko eskatu zaie.
2023/06/26 - 11:49
A-8 autobidean matxuratutako kamioi batek kilometrotako ilarak sortu ditu Basauri parean, Bilborako noranzkoan
Max Center eta Artatza aldean ere trafiko handia izan da lehen orduan.
2023/06/21 - 14:04
21 urteko gizonezko bat hil da Basauriko Ariz geltokiaren inguruan, trenak harrapatuta
Ertzaintzak jakitera eman duenez, bart izan da ezbeharra, 00:00ak inguruan, Zaratamo udalerrian, Basauriko geltokitik oso gertu. Antza, trenbidetik oinez zihoan gizonezkoa, trenak harrapatu duenean.
2023/06/03 - 16:44
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, gidabaimen faltsuak egiten zituen sare bateko kide izatea egotzita
30 pertsona atxilotu dituzte guztira Espainiar Estatuan: 13 Madrilen, tartean sareko burua, eta 16 Sevillan. Basauriko atxiloketan, 15.000 euro aurkitu dituzte esku-dirutan, eta 300 kilo marihuana, kokaina, heroina, armak eta dokumentazio faltsua.
2023/05/25 - 13:36
Basauriko gizon bat zigortu dute barraskilo espezie inbaditzaile batekin trafikatzeagatik
Basauriko gizon bat zigortu dute Internet bidez barraskilo espezie inbaditzaile batekin trafikatzeagatik, jatortasunagatik munduko kaltegarrienetakotzat jotzen baita. Espezie Exotiko Inbaditzaileen Trafikoagatik Floraren eta Faunaren aurkako lehen kondena-epaia da Euskal Herrian.
2023/05/22 - 22:45
Ariz eta Uritarra futbol taldeen partida eten zuten epaileak heriotza mehatxuak jaso ostean
"Zoaz hemendik edo txikituko zaitut! Irteeran itxarongo dizut, akatuko zaitut". Mehatxu horiek eta beste hainbat irain homofobo jaso ostean erabaki zuen epaileak Aritz eta Uritarraren arteko partidam etetea. Bausauriko taldeak gertatutakoa gaitzetsi eta neurriak hartuko dituela jakinarazi du.