Basauri
2024/03/13 - 10:41
Trafikoa bere onera etorri da A-8 autobidean, Basauri parean, istripu batek auto-ilara luzeak eragin ondoren
Ezbeharra Malmasingo tunelaren sarreran gertatu da, 07:50 inguruan, Donostiako noranzkoan. 6 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
2024/03/08 - 20:14
Basauriko 89 urteko emakume baten eta haren 59 urteko semearen heriotza ikertzen ari dira
Bizilagunek eta gertukoek Udaltzaingoari jakinarazi zioten egunak zeramatzatela biak ikusi barik, eta etxebizitzara suhiltzaileekin batera joan ziren, barrura sartu ahal izateko.
2024/02/25 - 11:05
Ogeta Bat Basauriko kuadrillak 2018tik desagertuta egon den Eskarabilera berreskuratu du Ibarrangelun
150 bat basauriar Ibarrangelura joan dira San Fausto jaietako ikurraren panpina jasotzera. Ikatza biltzen zuten emakumeak goraipatzen dituen pertsonaia da Eskarabilera, eta helio puxikekin zerura bota ohi dute San Fausto jaien amaieran.
2024/02/13 - 18:00
Bi gazte atxilotu dituzte Errioxan, Basaurin lau urteko alaba ostea egotzita
Adingabea aitaren aldeko amonarekin bizi zen, hark baitu umearen zaintzarako eta jagoletzarako ardura.
2024/02/10 - 12:52
Mikel Caballero Gatibu taldeko baxu jotzaile ohia hil da
Bat-batean hil da, 57 urterekin, Mexikon. 20 urtez Gatibun ibili ostean, Caballerok 2022an utzi zuen taldea. Aurretik, Cartoon Band, Noiz?, Maxia eta Insert Beat taldeetan aritu zen. EraBatera supertaldeko kide ere izan zen eta gaur egun Peatones taldean aritzen zen.
2023/12/30 - 22:16
Ertzaintzak espedientea ireki die 127 pertsonari Zaballako espetxera bengalak jaurti ostean
Bestalde, manifestazioa egin dute larunbat honetan Basauriko kaleetan Sare plataformak deituta, presoen egoerari "konponbidea" ematea eskatzeko. 2024ko urtarrilaren 13an Bilboko kaleak betetzeko deia ere egin dute.
2023/12/15 - 12:49
Mugimendu bizia Mercabilbaon, 21.125 tona elikagai merkaturatuko baitituzte
19.000 tona fruta eta barazki eta bi mila tona arrain eta itsaski merkaturatuko dituzte. Aurtengo gabonak garestiagoak izango dira iazkoekin alderatuta, eta datorren astetik aurrera nabarituko da batez ere prezioen igoera.
2023/12/02 - 11:46
AP-8 autobidea ireki dute berriro, Basauri parean trafiko-istripu batengatik itxita egon ostean
Auto bat errepidetik atera da, eta gidaria Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dute. Ertzaintzak trafiko-zirkulazioa eten du puntu horretan, eta horrek auto-pilaketak sortu ditu. Ordubete geroago, berriro ireki dute. Bestalde, ezbeharra izan da N-634 errepidean ere, Usurbilen.
2023/11/22 - 13:07
URAk amaitu ditu, 11 urteren ostean, Basauri eta Galdakao uholdeetatik babesteko lanak
Nerbioi eta Ibaizabal ibaien ubideetan egindako lanotan, hiru zubi ordezkatu dira eta beste bat zaharberritu. Jarduerei esker, bi udalerrietako 5000 bat biztanle uriolen eraginpean egoteari utziko diotela nabarmendu dute agintariek.
2023/11/22 - 11:11
Ibaizabal eta Nerbioi ibaien uholdeetatik babesteko lanak amaitu dira Basauri eta Galdakao parean
Obra hauen bidez, sekzio hidraulikoa 5,3 kilometroko luzerako ibai-tarteetan handitu da Nerbioi eta Ibaizabalen. Hiru zubi ordeztu dira eta Mercadilloko zubia egokitu eta zaharberritu da.
2023/11/19 - 14:40
Lehen greba-eguna Mercabilbaon, patronalaren ''proposamen erregresiboak'' salatzeko
ELA sindikatuak bi greba egun deitu ditu gaurko eta astelehen honetarako, azaroak 19 eta 20, 2023-2025rako fruta, barazki eta platanoaren biltegizainen lan-hitzarmenaren negoziazioan patronalak "fede txarra" erakutsi eta "proposamen erregresiboak" egin dituelako.
2023/11/18 - 18:10
Ibarrolak Omako baso kutunaren zuhaizpean hartuko du atseden, bere emaztearen aldamenean
Omako basoan zuen baserriaren inguruan zabalduko dituzte errautsak. Familiak azken unera arte lanean aritu zen artistaren obra aldarrikatu du.
2023/11/18 - 12:22
'Bere obra aitortzea da Agustin Ibarrolari egin diezaiokegun omenaldi handiena''
Jose Ibarrola margolari eta Agustin Ibarrolaren semeak uste du "garrantzitsuena" artistak utzi duen ondarea dela. Hil-kapera asteburu osoan egongo da irekita, eta errautsak Omako basoan zabalduko dituzte.
2023/11/17 - 10:12
Agustin Ibarrola margolari eta eskultorea hil da 93 urte zituela
Eskultore eta margolaria goizaldean hil da Galdakaoko Ospitalean. XX. mendeko euskal artista garrantzitsuenetako bat izan da. Omako Basoa da bere lanik enblematikoena.
2023/11/14 - 17:36
Bridgestonek aldi baterako lan-erregulazioa iragarri du Basauriko eta Usansoloko lantegietan
Zuzendaritzak aldi baterako enplegu-erregulazioko espediente bat proposatu du fabrika horietarako, 2023ko abendutik aurrerako ondorioekin, bai eta 2024rako ere, “aurreikusitako eskari murrizketaren ondorioz”.
2023/11/11 - 14:06
Gidari mozkor batek eraikin baten ataria jo du autoarekin Basaurin, eta sutea eragin du
Hiru bizilagun artatu behar izan dituzte, kea arnastu baitute, eta gidariak erredurak egin ditu esku batean. Suhiltzaileek joan behar izan dute sua itzaltzera.
2023/11/11 - 14:02
Gidari mozkor batek atari bat jo du autoarekin Basaurin, eta sutea piztu da
Istripuak kalte handiak eragin ditu eraikinaren aurrealdean, eta hiru bizilagun artatu behar izan dituzte kea arnastu baitute. Gidariak erredurak egin ditu esku batean.
2023/10/06 - 12:10
Konpondu dira errepideetako arazoak Bizkaian, eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da
Malmasingo tunelen inguruan hiru ezbehar gertatu dira gaur goizean, eta bi lagun zauritu dira. Bestalde, Derion bi autok talka egin dute eta pertsona bat zauritu da.
2023/09/30 - 22:24
San Miguel jaietan gertatutako eraso matxista bat salatu dute Basaurin
Basauriko Asanblada Feministak kontzentrazioa egin du arratsaldean eta deialdiarekin bat egin dute Udaleko alderdi politiko guztiek, adierazpen instituzionala kaleratzearekin batera.
2023/09/17 - 14:19
Basaurin urak gainez egin zuen eta irudi ikusgarriak utzi zituen
Kaleak erreka bihurtuta, ura etxabe askotan sartu zen, baita tabernaren batean ere. Larunbat arratsaldeko ekaitzak litro asko utzi zituen.