Mikel Caballero Gatibu taldeko baxu jotzaile ohia hil da
Mikel Caballero Gatibu euskal musika taldeko baxu jotzaile ohia hil da ostiral honetan Mexikon, bat-batean, Geuria albiste atariak zabaldu duenez. 57 urte zituen musikari basauriarrak.
Gatibu 2000. urteko udan sortu zen, Alex Sardui (abeslaria), Haimar Arejita (gitarra), Gaizka Salazar (bateria) eta Mikel Caballero (baxua) taldekide zituela. Euskaraz abesten dute, bizkaieraz. Taldeak argitaratutako hamar diskotan eta Euskal Herria osoan zein kanpoan eskainitako ehunka kontzertutan aritu zen Caballero.
Caballerok 2022an utzi zuen taldea. Aurretik, Cartoon Band, Noiz?, Maxia eta Insert Beat taldeetan aritu zen.
Era berean, EraBatera supertaldeko kide izan zen, Gaizka Salazar (Gatibu), Beñat Serna (Ken Zazpi) eta Jurgi Ekiza (Willis Drummond) musikariekin batera. Taldeak bi lan argitaratu zituen: Antipodetan (2018) eta Izpi galdua (2021).
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da