Konpondu dira errepideetako arazoak Bizkaian, eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da
Gaur goizean Bizkaiko errepide nagusietan gertatu diren zenbait istripuk gorabeherak eragin dituzte trafikoan, baina 10:00etarako dena konponduta zegoen eta normaltasuna zen nagusi zirkulazioan.
Malmasingo tunelean (Basauri) bi autok talka egin dute eta ilarak sortu dira Bilboko noranzkoan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Iturriaren arabera, 07:30ean izan da ezbeharra, eta pilaketak sortu dira.
35 minutu geroago, 08:05 aldera, beste bi istripu gertatu dira inguru horretan. Batean lau autok egin dute talka, eta pertsona bat zauritu da; eta bestean, bi ibilgailuren arteko istripua izan da eta pertsona bat zauritu da.
Auto-ilarak bi kilometro eta erdikoak ziren inguru horretan 08:45 aldera, Bilbora bidean.
Bestalde, Derion beste bi autok egin dute talka, eta pertsona bat zauritu da. Hor, Txorierriko errepidean, lau kilometrokoak izan dira auto-ilarak Donostiako noranzkoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Bi emakume bizkaitar hil ziren Madrilgo jatetxeko suteagatik ikertutakoak auzipetu dituzte, hilketa egotzita
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda