Bastida
2025/05/08 - 12:31
Araba ARF Tour ekimenak Amurrio eta Bastidara eramango du Azkena Rock Festival
Amurrion, Letagin eta Nukore taldeak arituko dira maiatzaren 17an, eta Bastidan Nightwaves eta The Clayton, ekainaren 14an. ARF Gasteizko jaialdiaren atariko bi emanaldiok doakoak izango dira.
2024/10/10 - 15:31
Araba Euskaraz ekainaren 15an itzuliko da Olarizura, Bastidako ikastolaren alde
Gasteizko Olarizuko zelaietan Arabako ikastolen aldeko jaia hartuko dute ekainaren 15an, ''Etengabe'' lelopean. 2025ko jaialdiaren edizioan bildutako dirua Bastidako ikastolara bideratuko dute.
2024/07/18 - 16:17
Udako lehen beroaldia iritsi da Euskal Herrira
Nafarroako Erriberan alerta laranja ezarri dute beroagatik eta termometroak 40 graduren bueltan ibiliko dira. Arabako Errioxan ere abisu horia ezarri du Segurtasun sailak.
2024/07/06 - 00:22
Ekaitz bortitz batek ibai bihurtu ditu Bastidako kaleak
Arratsaldean abisu horia ezarri dute Arabako hegoaldean. Iragarpenen arabera, prezipitazio handiak lurralde osora zabalduko dira gauean.
2024/06/23 - 17:10
Bastidako bizilagunek uda garaian mediku zerbitzua mantentzea eskatu dute
Bastidan Osakidetzak udarako egindako murrizketen aurka, elkarretaratzea egin dute Udalak berak deituta eta murrizketak ez aplikatzea eskatu dute. Udan gainera biztanle kopurua zazpi aldiz biderkatzen dela diote, eta hala ere, neguan baino mediku bat gutxiago izaten dutela.
2024/01/10 - 23:44
Lasa Baik "ez dio uko egiten" Bastidako zentsura-mozioari, baina EH Bilduren argudioak errefusatu ditu
Udalerriaren egoerarekin "zerikusirik ez" duten argudioak erabiliz proposamena justifikatu izana aurpegiratu dio Lasa Baik koalizio subiranistari.
2024/01/09 - 14:25
EH Bilduk zentsura mozioa proposatu du Bastidan, PP Alkatetzatik kentzeko
EH Bilduk uste du zentsura mozioa aurkezteko unea iritsi dela, herritarren gehiengoak —"bai zinegotzi kopurua (5-4) zein boto portzentajea (% 48,73 - % 46,85) aintzat hartuta"— "PPren politika kontserbadoreei ateak ixten dizkion" udal gobernu plural eta aurrerakoi bat nahi duelako, .
2023/10/13 - 09:02
Taberna eta jatetxe gehien dituzten herriak, eta bat ere ez duten bi
Jakingo zenuke zein herritan dagoen taberna eta jatetxe gehien? Pista bat: ez da hiriburua.
2023/07/12 - 19:38
EAJ utzi zuten hiru zinegotziek alderdi berri bat sortu dute Bastidan
PPren gobernuari bide emateko EAJk Alkatetzarako hautagairik ez aurkeztea erabaki ostean, hiru zinegotziek alderdi jeltzalea uztea erabaki zuten. Lasa Bai plataforma berriak udalerria osatzen duten bi herrien izenekin jokatzen du: Bastida eta Buradon Gatzaga.

2023/07/10 - 21:22
Harriak 8.422 lursailetan eta 7.643 hektareatan kalteak eragin ditu Araban, batez ere zereal-laborantzan
Kalte nagusiak Gasteizen eta Arabako Lautadan utzi ditu, baina harri-jasak Gaubean, Añanan, Kuartangon eta Izkiko Parke Naturalaren magalean, Arraia-Maeztun eta Apilaizen ere bota zuen.
2023/06/17 - 19:30
Bastidako EAJko zinegotziek alderdia utzi dute, jasotako aginduak eragin dien "inpotentzia eta nazkagatik"
EAJk alkategairik ez aurkezteko EBBtik jasotako aginduaren aurrean alderdiarekiko loturak hautsi dituzte hiru zinegotzi jeltzaleek. Edu Barinaga zerrendaburuak dimisioa eman ostean, gainerako zinegotziek ezinezko zuten beste alkategairik aurkeztea.
2023/06/17 - 19:02
PPk Bastidako aginte-makila lortu du
Daniel Garcia popularra Bastidako alkate izendatu dute, alkategaia aurkezteari EAJk uko egin ostean. Hautagai jeltzalea babesteko prest azaldu zen EH Bildu. Bestalde, 300 bat biztanle dituen Mañueta udalerrian ere PPko alkate bat izango dute.
2023/06/15 - 17:56
Edu Barinaga EAJren Bastidako alkategaiak uko egin dio zinegotzi akta hartzeari
EAJko zuzendaritzarekin desadostasunak izan ostean etorri da erabakia. EAJk larunbateko saioan alkategairik aurkeztuko ez balu, PPko Daniel Garcia izango litzateke alkate.
2023/06/15 - 15:58
Edu Barinaga: ''Dimisioaren arrazoia helburuak aldatu direla da''
Alderdi jeltzaleko hautagaiak Bastidan uko egin dio bere aktari, EAJk alkatetzarako ez aurkezteko eskatu ostean. Hortaz, alderdi jeltzaleko hautagairik aurkeztu ezean,PPk eskura izango luke Bastidako Udala.
2023/04/03 - 15:13
Itzuliak trafikoan eragingo dituen traba nagusiak
Txirrindularien lasterketak trafiko eta tranbia etenak eragingo ditu gaur Gasteizen. Datozen egunetan, honetan izango dira trafikoan gorabeherak: Nafarroan (asteartea), Errenterian (asteazkena), Bizkaiko Ezkerraldeko hainbat herritan (osteguna), Zornotzan (ostirala) eta Eibarren (larunbata).
2022/11/19 - 15:37
Bi pertsona hil dira Bastidan izandako auto-istripu batean
Turismo baten eta furgoneta baten gidariak dira hildakoak. N-124 errepidean egin dute talka gaur goizean.
2022/11/12 - 22:47
Kontrolpean dago Bastidan piztutako sutea
Guardia, Iruña Oka, Haro eta Mirandako suhiltzaile-parkeak lanean ari dira sugarrak itzaltzeko.
2022/11/06 - 13:02
'Bastidan fusilatutakoak gogoan (1936)': Ondorengoen lekukotzak
Bastidako Udalean egin den omenaldia bideo honekin hasi da. Bertan, biktimen gorpuzkiak berreskuratzeko sustatzaile eta senide batzuek gertatutakoa kontatzen dute, baita 1980an egindako desobiratzeak beraientzat eta haien familientzat zer eragin zuen ere.
2022/11/06 - 12:31
Gerra garaian hil eta Bastidako hobi batean lurperatutako 12 herritarrak omendu ditu Eusko Jaurlaritzak
1980an haren gorpuzkiak hobitik atera zituzten eta San Vicente de la Sonsierrako hilerrian lurperatu. Gaur, EAEko erakundeek totem bat jarri dute biktimen izenekin, haien omenez.