Araba ARF Tour ekimenak Amurrio eta Bastidara eramango du Azkena Rock Festival
Laugarren urtez, Azkena Rock Festival jaialdiak bi kontzertu egingo ditu Arabako beste hainbeste herritan, Gasteizen ekainaren ekainaren 19tik 21era egingo duten jaialdiaren atariko gisa.
Maiatzaren 17an, larunbatarekin (19:00etan hasita), Oñatiko Letagin (hard rock, stoner) eta Gasteizko Nukore (metala) taldeek kontzertua egingo dute Amurrion.
Ekainaren 14an, Bastidan izango dira kontzertuak, 20:00etatik aurrera; Nightwaves bilbotarrek amerikar indie ukitua duen rock musika oholtzaratuko dute, eta The Clayton Aramaioko taldekoen rock-and-rolla.
Azkena Rock Festival jaialdia ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dute, Mendizabalan, eta bertan arituko dira, besteak beste, John Fogerty, Manic Street Preachers, Dinosaur Jr., The Flaming Lips, Public Image Limited, The Damned, Lucinda Williams eta The Hellacopters.
Zure interesekoa izan daiteke
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko