Manic Street Preachers, The Flaming Lips, The Hellacopters eta Lucinda Williams, Azkena Rock Festivalen
Azkena Rock Festival jaialdiaren hogeita hirugarren edizioa ekainaren 19tik 21era egingo dute Mendizabalan, Gasteizen. Antolatzaileek han izango diren lehen taldeka iragarri dituzte gaur: Manic Street Preachers, The Flaming Lips Yoshimi Battles the Pink Robots diskoa jotzen, Lucinda Williams, Melissa Etheridge, Richard Hawley, Reckless Kelly, P.I.L. Johnny Rotten Sex Pistolsen kantariaren taldea, Turbonegro, The Hellacopters, Buzzcocks, Diamond Dogs & Chris Spedding, Kaotiko, Quique Gonza lez, Dead Kennedys, The Chesterfield Kings, Robert Jon & The Wreck, Masters of Reality, La estrella azul, Derby Motoreta's Burrito Kachimba, Psilicon Flesh, Ezezez eta Libe.
Sarreren salmenta azaroaren 20an, asteazkenean, hasiko da, 10:00etan, azkenarockfestival.com webgunean, eta aurreko edizioren batera joan direnek aurresalmenta esklusiboa izango dute bihartik, azaroaren 15etik, aurrera.
3 eguneko bonuez gain, Gazte Bonua ere izango da aukeran (100 € + gastuak) 23 urtetik beherakoentzat, eta, aurten lehenengoz, Kuadrilla Bonua, 5 bonu erosita 6. bonua opari. 14 urtetik beherakoek ez dute sarrera ordaindu beharrik.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da