Bastida
2019/11/15 - 17:59
Elurra kentzeko 35 makina eta 238 langile Araban, elurrari eta izotzari aurre egiteko
Arabako Errepideetarako Neguko Plana ostiral honetan aktibatu dute, eta apirilaren 15era arte egongo da indarrean.
2019/11/14 - 17:26
“Hazitik gora” izango da Euskal Eskola Publikoaren 2020ko Jaiaren leloa
29. edizioko jaia Bastidan ospatuko da. Arabako Errioxako eskola publikoak bizitzen ari diren eraldaketa erakusteko baliatu nahi dute jardunaldia.
2019/06/15 - 12:38
EAJk eta EH Bilduk bat egin dute Arabar Errioxan PPk gobernatu ez dezan
Samaniegon, zinegotzi sozialista bakarrak EH Bilduren aldeko botoa eman du, EAJ-PSE ituna apurtuz. Gainera, Trebiñuko bi udalak abertzaleak izango dira.
2019/06/14 - 13:09
EAJk eta EH Bilduk gobernu akordioa sinatu dute Bastidan eta Guardian
Arabako Errioxako bi herri horietan alderdi bozkatuena PP izan bazen ere, EAJk eta EH Bilduk gehiengo absolutua izango dute.
2019/06/14 - 12:47
Udalen osaketa, akordioen menpe
Gehiengo osorik ez dagoen udalerrietako askotan EAJ-PSE itunak baldintzatuko ditu Alkatetzak EAEn, baina oraindik ikusteko dago zer gertatuko den Iruñea eta beste udal batzuetan.
2019/06/13 - 21:51
Bastida eta Guardiako alkatetzak PPri kentzeko negoziatzen ari dira EH Bildu eta EAJ
Bestalde, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek akordioak egingo dituzte Errenterian, Ordizian, Elorrion eta Durangon. Koalizio soberanistak Arrigorriagan ere gobernatuko du, independenteekin batera.
2019/06/10 - 20:11
Udalen mapan aldaketak ekar litzake EAJ-PSE akordioak
Larunbatean osatuko dira, eta oraindik ikusteko dago zer gertatuko den. EAEn, EAJ-PSE akordioa, EH Bildu eta Podemosen artekoa eta indar abertzaleena gailendu litezke, zerrenda bozkatuenaren kaltetan.
2019/04/10 - 12:10
Euskararen normalizazioa azkartzeko konpromisoa berretsi dute 50 gizarte eragilek
Korrikaren ekuatorean, 18 eragilek (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua eta Euskararen Erakunde Publikoa, tartean) bat egin dute “Aro berriari, klika” dinamikarekin, Bastidan.
2019/04/09 - 22:41
Arabako Errioxan egin du Korrikak erdibidea
Gainera, euskararen alde klik egiteko konpromisoa sinatu dute erakunde eta elkarteek Bastidan. Guardian ere, eskuak zabalik-zabalik hartu dute euskararen aldeko lasterketa.
2019/04/09 - 08:38
Araban barrena dabil Korrika
Gasteizera iritsi baino bost egun lehenago, Nafarroa utzi eta Araban sartu da Korrika.
2018/05/18 - 00:53
AHT Arabako Errioxatik igarotzeko bideetako bat baztertu du Sustapen Ministerioak
Lapuebla de Labarca, Eltziego, Villabuena eta Labastida herriak zeharkatu behar zituen zatia da baztertu dutena. Euskal erakundeak eta alderdiak aukera horren kontra agertu dira hasieratik.
2017/10/29 - 00:20
Sustrai Colina Bertsolari Txapelketaren bigarren itzulirako sailkatu da
Bastidan izandako lehen finalaurrekoan garaile atera da urruñarra, 705,5 puntu lortuta.
2017/06/18 - 17:41
Milaka lagunek bat egin dute Bastidan Araba Euskaraz jaiarekin
Igande honetan bero handia egin duen arren, ehunka euskaltzalek bultzada eman diote Bastidako ikastolari eta baita euskarari ere, Arabako ikastolen aldeko jaian.
2017/06/18 - 12:25
Abian da Araba Euskaraz, Bastidan
Arabako ikastolen aldeko jaiak espazioarekin lotutako hiru gune ditu. "WOW!" lelopean, Bastida Ikastolako arduradunek egitarau zabala prestatu dute.
2015/08/31 - 13:49
''Espero ez genituen aztarnak aurkitu ditugu Torrentejon''
Bastidan, Santa Luzia elizaren inguruan, Torrentejoko aztarnategia dago. EHUko ikertzaile batzuk Erdi Aroko piezen bila zebiltzan bertan, eta ezustean, duela lau mila urteko buztinkiak topatu dituzte. Maite Iris Garcia EHUko arkeologoa izan da Faktorian.
2013/12/27 - 16:46
Bastida, Arabako Errioxako herria
Toloño mendiaren magalean dago eta borroka askoren gertalekua izan zenez, harresiz inguraturik dago herria. 1.500 biztanle diren arren, udan 15.000 herritarrera pasatu daiteke.
2013/08/21 - 17:21
Bastidako gaztelua, guztioi irekia
Esparru militarraren hondarrak ikusteko bisita gidatuak antolatu ditu egunotan EHUk. Bastidako gazteluaren existentziari buruz 1370. urteko dokumentu garrantzitsu bati esker jakin zen.
2013/03/24 - 15:11
Arabako Errioxan Korrika alternatiboa egin dute
Korrika ofiziala ez da bertatik pasatzen, baina Arabako Errioxako Euskaldunen elkarteak hainbat ekitaldi antolatu ditu euskararen alde. Bitartean, Korrikak tipi-tapa jarraitzen du Gipuzkoatik.