Baztan
2025/04/04 - 17:37
Sutea piztu da bart Baztanen, Iñarbil aldean, Maxaborro baso inguruan
04:00etan eman dute sutearen abisua, eta hainbat foku piztuta aurkitu dituzte suhiltzaileek. Inguruko borda batean lotan zeuden bi lagun atera dituzte erreskate taldeek.
2025/02/01 - 20:49
Maiatzaren 10ean Nafarroako zubietan euskara aldarrikatzera deitu du Sorionekuak ekimenak
Euskararen aldeko zubiak eraikitzeko konpromisoa hartu dute antolatzaileek. Halere, horien ustez, "alderdi politikoek, sindikatuek eta gainerako eragileek dute bide horretan urratsak emateko ardura".
2025/02/01 - 20:47
Aroztegia gelditzeko eta auzipetuak absolbitzeko eskatu dute milaka lagunek Iruñean
'Lurraren defentsan, kriminalizaziorik ez. Aroztegia gelditu' lelopean egin dute manifestazioa Nafarroako auzitegi aurrean, bertan epaituko baitituzte maiatzetik aurrera orain bi urte Aroztegiaren makroproiektua geldiarazteko kanpaldia antolatu zuten zazpi gazteak.
2025/02/01 - 20:21
Jende oldea Iruñean, Lekarozko Aroztegiko makroproiektua gelditzea eskatu eta auzipetuei babesa adierazteko
Baztanen egin nahi den etxegintza proiektu erraldoiaren kontra aritzeagatik, 20 urteko kartzela-zigorra eta 56.000 euroko isuna eskatzen diete zazpi baztandarri, talde kriminaleko kide izatea leporatuta. 139 eragile sozial, politiko eta ekologistek bat egin dute deialdiarekin.
2025/01/26 - 00:18
Baldintzak zorroztu dituzte Baztanen, hotel zein apartamentu berriak zabaldu ahal izateko
Nafarroan, Baztan ibarrak, urtetik urtera gero eta bisitari gehiago erakartzen ditu. Turistifikazio horren ondorioz, etxeak nabarmen garestiago daude. Hori dela eta, hotel eta apartamentu turistikoak irekitzeko baldintzak zorroztu egin ditu Udalak.
2025/01/22 - 12:38
Hilda topatu dute Saioa mendian desagertutako 59 urteko mendizalea
Gizonezkoa, Hondarribiko bizilaguna, atzo hasi zen Venta Quemadatik Saioa mendira igotzen, eta ordutik ez dute horren berririk izan.
2025/01/22 - 10:23
Erreskate talde bat mendizale baten bila ari da Saioa mendian
Gizonezkoak 59 urte ditu eta Hondarribin bizi da. Mendizalea atzo hasi zen Arraizko Bentetatik Saioa mendira igotzen, eta ordutik ez da haren berririk izan. Segurtasun indarrek gizonezkoaren ibilgailua eta sakelako telefonoa aurkitu dituzte.
2025/01/03 - 09:52
Nobela beltza eta euskara, elkarren eskutik Baztanen berriz ere
(H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea hamaikagarrenez ospatuko dute urtarrilaren 20tik 26ra: liburu aurkezpenak, solasaldiak, dokumental proiekzioa, ikuskizunak…
2024/12/07 - 17:43
Nafarroan al dago izenik luzeena duen Europako herria?
Azpilicuetagaraycosaroyarenberecolarrea izena eman diote komunikabide askok Baztanen kokatuta dagoen Azpilkueta udalerriari, baina ez omen da benetako izena.
2024/11/13 - 18:43
Dolores Redondo Nafarroako Bailara Lasaietara itzuli da, sorginkeria eta kronika beltza uztartuz
"Las que no duermen. Nash" filmak ez du benetako krimen bat kontatzen, hainbat krimenetan oinarritzen da, batez ere Josefa Sagardia Goñiren kasuan. Josefa 1936ko abuztuan desagertu zen, sei seme-alabekin batera, eta haren gorpuzkiak Legarreako leizean aurkitu zituzten 2016an.
2024/11/04 - 13:59
21 udalerritan abiatuko ditu Nafarroako Gobernuak etxebizitza eremu tentsionatu izendatzeko izapideak
Iruñea, Tutera, Eguesibar, Burlata, Barañain, Zizur Nagusia, Lizarra, Aranguren, Berriozar, Tafalla, Antsoain, Atarrabia, Corella, Noain, Cintruenigo, Baztan, Altsasu, Uharte, Berriobeiti, San Adrian eta Azkoien dira eremu tentsionatu izendatzeko prozesua abian jarriko den herriak.
2024/10/13 - 18:29
Lekarozko Kortaria gaztandegiak irabazi du Idiazabalgo Artzain Gazta Txapelketa
Lehen saria irabazi berritan, Julen Arburua artzaina pozik mintzatu da. Otsailaren 22an egindako gazta natural batekin irabazi du.
2024/10/06 - 20:43
Baztan liburutegi publikorik gabe gelditu da
Beste zerbitzu batzuetan ere arazoak dituzte. Elizondoko osasun-zentroan, adibidez, medikurik gabe egon dira uda osoan.
2024/09/22 - 17:45
Nabarmen hazita doaz Arga, Ultzama eta Baztan ibaiak
Horrelaxe daude ibaiak gaur, Nafarroan. Euriteen ondorioz, Baztan ibaiaren ur emariak dezente gora egin du Elizondon, eta Arga eta Ultzama ibaiak ere nabarmen hazita doaz azken orduotako ekaitzen eraginez.
2024/07/21 - 15:52
Giro paregabea, beste behin, Baztandarren Biltzarrean
Baztandarren Biltzarra egin dute, urtero lez, Elizondon. Senide-harremanak sendotzeko festa hau ibarreko jairik adierazgarriena da, eta "xarma berezia" du, baztandarren esanetan.
2024/06/05 - 20:49
64 urteko gizon bat zauritu da Baztanen, balkoia behera etorri eta 3,5 metroko altueratik erorita
Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dute zauritutako gizonezkoa helikopteroan; gorputzeko hainbat tokitan ditu kolpeak eta zauriak.
2024/05/03 - 10:42
Amaia Apalauza itzultzaileak irabazi du (H)ilbeltza beka
Literatura beltzaren Baztango jaialdiaren sariari esker, "Guillem" Núria Cadenes katalanaren liburua euskaratuko du iruindar itzultzaileak.
2024/04/14 - 18:58
Baztanen istripua izan duen motozale bat helikopteroz eraman dute Iruñeko ospitalera
Motor-gidaria, 57 urteko Iruñeko bizilaguna, NA-1210 errepidean bidetik aterata zauritu da.
2024/03/02 - 23:19
Lozy's pharmaceuticals enpresako langileek soldatak eta ordutegiak hobetzeko eskatu dute Elizondoko kaleetan
Lozy's pharmaceuticals enpresako langileek greba mugagabea hasiko dute astelehenean, enpresak hitzarmen propiorik negoziatu nahi ez duela salatzeko; izan ere, Estatu mailako hitzarmena aplikatzen diete. Enpresak gozoki sendagarriak egiten ditu, eta 78 langile ditu une honetan.
2024/01/19 - 11:07
(H)ilbeltza: nobela beltza, urtarrila, euskara eta Baztan, berriz elkar hartuta
Ilbeltzaren, urtarrilaren, 22tik 28ra egingo dute Euskal Nobela Beltzaren Astea, Baztanen: aurkezpenak, solasaldiak, zinema proiekzioak, Susmagarrien Gaua jolasa…