Baztan

2023/05/25 - 15:59
Baliorik gabeko boto-paperak banatu ditu Zurekin Baztan koalizioak Nafarroako hainbat herritan
Kontua da aipatu koalizioa etxez etxeko banaketarako boto-paper gabe geratu zela, eta Iruñerriko udal batek beste hauteskunde batzuetako paperak eskaini zizkiola (baliorik gabekoak).
2023/04/09 - 21:15
Baztanen piztu den mendi sutearen ikuspegia, airetik
Baztanen, Okoli mendiaren ondoan dagoen eremu irisgaitz batean, gaur arratsaldean piztutako baso-sutearen egoera ezagutzeko hegaldia egin dute Nafarroako suhiltzaileek. (Suhiltzaileek Twitterren zabaldutako irudiak).
2023/04/08 - 16:57
Erasoak turisten ibilgailuei Baztanen
Nabarmen ugaritu dituzte kontrolak, Otsondon aparkatuta zeuden autokarabanei harrika egindako erasoa gertatu ostean. Joan den azarotik antzeko hiru eraso izan dira.

2023/03/11 - 09:53
33 urteko gazte bat larri zauritu da Elizondora bidean izandako istripuan
22:54 aldera izan da ezbeharra. Ibilgailua errepidetik irten da NA8307 errepidean, pareta baten kontra jo eta irauli egin da.

2023/02/13 - 12:10
Amaiurko sutea kontrolatu dute eta Erratzukoa itzali dute
Sua Alkurruntz mendian piztu da, Amaiurren, iristeko zaila den gune batean, eta helikoptero bat bertaratu da laguntzera. Beste sutea, ostera, Izpegi inguruan hasi da, Erratzun, eta erabat itzali dute jada.

2023/02/13 - 12:06
Amaiurko sutea perimetratu dute eta Erratzukoa itzalita dago jada
Horietako bat Alkurruntz mendian piztu da, Amaiurren, iristeko zaila den gune batean. Helikoptero bat ari da sua itzaltzeko lanetan. Bigarren sutea, ostera, Izpegi inguruan hasi da, Erratzun, eta kontrolpean hartu dute.
2023/01/29 - 19:03
Erdiz, abeltzaintza tradizionalaren eta meatze-estraktibismoaren arteko pultsua
Magnesitas Navarras enpresak urtean 600.000 tona mineral atera nahi ditu 25 urtez Baztango larre horretatik, baina bertako biztanle asko eta erakunde ekologistak aurka agertu dira.
2023/01/23 - 17:05
Baztan beltzez jantziko du (H)ilbeltzak
Euskal Nobela Beltzaren Asteak denetariko jarduera eta ekitaldiak antolatu ditu igandera arte: solasaldiak, zinema, ibilbide antzeztuak, liburu aurkezpenak…
2023/01/07 - 16:15
Gaitak Baztanen izan duen ibilbidea jaso dute disko-liburu batean
"Espartinen ahaireak" disko-liburua argitaratu dute soinu tresna horrek ibarrean utzitako arrastoari segika.
2022/12/17 - 20:40
Lagun bat hil da Baztanen mendi istripu baten ondorioz
SOS Nafarroak Twitter bidez jakinarazi du ezbehar hori, baina ez du horren gaineko xehetasunik eskaini.
2022/09/21 - 20:39
89 urteko gizon bat hil da, gidatzen zuen autoa irauli ostean, Otsondon
09:30 ean gertatu da istripua N121B errepidean Foruzaingoak berri ema nduenez. Urdaxko bizilaguna helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, baina hil egin da.
2022/08/18 - 16:21
Gipuzkoa ekialdean eta Nafarroako ipar mendebaldean bota du euri gehien azken orduetan
Segurtasun sailak euria iragarri zuen eta aurreikuspenak betetzeaz gain hainbat tokitan aise gainditu dira datuak. Azken orduetan izandako zaparradak gune zehatzetan bota ditu, argi eta garbi Gipuzkoa ekialde eta Nafarroako ipar mendebaldean.
2022/07/18 - 20:01
Tenperaturak 11 °C jaitsi dira hamar minutuan Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldean
Arratsaldeko lehen orduan enbata sartu da kostaldean, eta tenperaturak nabarmen jaitsi dira minutu gutxitan. Asteartean, suteengatik ezarritako abisuak egongo dira indarrean Euskal Autonomia Erkidegoan, eta beroagatik, Nafarroan.
2022/07/17 - 17:33
Baztandarren Biltzarra ospatu dute Elizondon, bi urteko etenaldiaren ostean
Milaka pertsona batu dira Elizondon, euskara eta auzolana ardatz dituen festa ospatzera. Herritarrek ilusioz prestatutako 15 karroza dotore izan dira desfile nagusiko protagonista.

2022/07/06 - 14:53
Pertsona bat hil da Arraiozen (Baztan) auto batek harrapatuta
Gidariak ihes egin du eta oraindik haren bila dabiltza. Foruzaingoak herritarren laguntza eskatu du.