Baztan
2022/04/05 - 09:46
Bidearen erdia egin du Korrikak: 1.287 kilometro
Baztan, Ultzama, Lekunberri eta Estellerria igarota, gauerditik aurrera, Arabara itzuliko da Korrika.
2022/02/15 - 20:34
21 urteko mutil bat hil da Baztanen izandako auto-istripu batean
Gazteak gidatzen zuen ibilgailua troka batetik behera erori da eta zuhaitz bat jo du, Olabideako mendatean.
2022/02/11 - 10:07
72 urteko emakume bat zauritu da Baztanen, 50 metroko mendi-hegal batetik erorita
Zauritua frantziarra da, eta Marin errekako zentral elektrikora ura daraman kanaletik mendi-ibilia egiten ari zela erori da. Aurpegian traumatismoa eta kolpeak izan ditu.
2022/01/24 - 15:48
(H)ilbeltza, euskal nobela beltzaren astea hasiko da gaur Baztanen
Duela zortzi urte irakurle talde batek sortutako ekimenak beka bat ere badu. Aurten (H)ilbeltzan izango dira Koldo Almandoz zinegilea, Itxaro Borda, Ana Galarraga, Petti eta Ainize Madariaga, besteak beste.
2022/01/08 - 12:18
2,8 graduko lurrikara izan da Baztanen
Mugimendu sismikoa ostiraleko 18:55ak aldera izan zen. Beranduago, indar gutxiagoko beste dardara bat hauteman zuten inguru horretan.
2021/12/23 - 12:24
Urtarrila, Baztan eta nobela beltza, berriz bat (H)ilbeltzan
Euskal Nobela Beltzaren Astea ohi bezala ospatu nahi dute Baztanen 2022ko ilbeltzaren, urtarrilaren, 24tik 30era.
2021/09/30 - 18:41
Baztanek Euskal Herriko Dantzari Eguna hartuko du larunbatean
Euskal Herri osoko 35 taldek hartuko dute parte, 2020ko etenaldi behartuaren ondoren, berriz ospatuko den egunean.
2021/09/27 - 15:20
Bi pertsona larri zauritu dira N-121-A errepidean, Baztan parean, izandako istripuan
Bi ibilgailuen arteko aurrez aurreko talka 09:52an izan da. Bi zaurituak Nafarroako Ospitalera eraman dituzte.
2021/08/07 - 18:12
'Amaiur memoria demokratikoa' erakusketa ikusgai, Elizondon
XX. mende hasieran askatasun demokratikoaren nahiz errepublikaren defentsan borroka egin zuen belaunaldi batek Amaiur nola ulertzen zuen erakutsi nahi du erakusketak. Urrira arte egongo da zabalik.
2021/07/13 - 21:50
14 eta 29 urte arteko gazteei zuzendutako baheketa antolatu dute Lesakan
Probak asteazken honetan egingo dituzte Lesakako frontoian, 13:00etatik aurrera. Inguruko udalerrietako gazteak ere deitu dituzte.
2021/07/03 - 14:27
18-29 urtekoen txertaketa eta 60-67koen bigarren dosia aurreratuko dute Nafarroan
Azken agerraldiak ikusita, gazteak immunizatu nahi ditu, batetik, Nafarroako Gobernuak, eta, bestetik, AstraZenecaren bigarren dosiaren zain dauden adinekoen pauta amaitu nahi du hilabete amaierarako.
2021/06/01 - 00:21
Baztanen autoarekin harrapatuta txirrindulari bat hil zuen gizona espetxeratu dute
Homizidio delitua, alkoholaren edo droga toxikoen eraginpean gidatzea, arduragabekeriaz gidatzea eta istripua gertatu zen lekutik alde egitea leporatzen dizkiote.
2021/05/31 - 00:04
Otsondo mendatean txirrindulari bat hil duen auto gidaria atxilotu dute
Atxilotua Urdazubiko 44 urteko bizilagun bat da. Alkoholemia proban positibo eman du. Foruzaingoak hiru delitu leporatu dizkio, eta Iruñera eraman du.
2021/05/30 - 22:15
Txirrindulari bat hil eta ihes egin du auto baten gidariak, Otsondoko portuan
Ezbeharra 16:13an jazo da, N-121-B errepideko 68. kilometroan. Dagoeneko gidaria atxilotu dute. Antza denez, inguruko bizilagun bat da.
2021/05/08 - 20:02
Zer egin ahalko da eta zer ez Nafarroan, igandetik aurrera?
Hauek dira alarma egoera amaitzearekin batera, igandetik aurrera, Nafarroan indarrean egongo diren neurriak.
2021/04/11 - 17:36
Euroeskualdearen taulan begira daiteke Hegoaldean zein Iparraldean zein diren neurriak
Murrizketen zurrunbiloa are korapilotsuagoa da Hego Euskal Herritik Iparraldera edo alderantziz joan behar dutenentzat. Leku bakoitzean zein diren neurriak jakitea ezinbestekoa da.
2021/02/20 - 17:57
"Kontrolpean" daude Erratzu eta Amaiur inguruko suteak
Erratzu eta Arizkun arteko fokuak zaintzen ari dira orain. Alkurruntzeko sutea zaintzarik gabe dago, baina errekara iristen denean itzaliko dela uste dute.
2021/01/31 - 20:56
145 salaketa jarri ditu Foruzaingoak asteburuan, covid arauak urratzeagatik
Besteak beste, Zizur Nagusiko garaje batean botiloia egiten ari ziren 21 gazteri jarri diete salaketa. Baita beste 16ri Lodosan ere.
2021/01/19 - 15:57
Osasunbidea erietxe mugikorra erabiltzen hasi da txertaketarako
Gaur Mugairin izan da kamioia, bertako osasun langileei, etxez etxeko gizarte langileei eta osasun arazo larriak dituztenei txertoa jartzen.
2020/10/23 - 23:04
Baztanen beldur dira jende oldea hurbilduko ote den, ezin baitute Nafarroatik irten
Nafarroatik ezin dira atera nafarrak, baina erkidego barruan mugitzea ez daukate debekatuta, gomendioa etxean geratzea bada ere.