"Kontrolpean" daude Erratzu eta Amaiur inguruko suteak
Baztango Udalak goizean zehar "kontrolik gabeko" suteak daudela eta "egoera larria" dela ohartarazi eta gero, nolabaiteko lasaiatasuna iritsi da eskualdera. Euskadi Irratiak jakitera eman duenez, 16:00ak alderako "kontrolpean" zituzten eskualdean piztutako fokuak.
Atzo gauean piztu zen sutea Erratzun eta Oronozko suhiltzaileak gau osoan lanean aritu eta gero, 08:30 alderako kontrolpean hartzea lortu dute. Ordu horretan Alkurruntzen eta Oronozen foku batzuk piztuta zeuden oraindik eta haizeak zaildu egin ditu itzaltzeko lanak. Goizean zehar, suhiltzaileek Berara alde egin behar izan dute, han beste sute handi bat piztu delako eta sua berriz bizitu egin da zonaldean.
Baztango Udalak SOS mezua zabaldu du: "Suteei aurre egiteko suhiltzaile plantilla handitu den arren, ez da nahikoa izaten ari, eta haizea dela eta helikopteroak ezin dira hegatu". "Momentu hauetan istripuren bat balego edo etxebizitzaren batek su hartuko balu ezin izanen da behar bezala lagundu", gaineratu du.
Azkenean, bizilagunek sugarrei eutsi ahal izan diete, eta Imanol Etxeberria Arizkungo alkateak Euskadi Irratiari jakitera eman dionez, 16:00ak aldera "kontrolatutzat" eman dituzte fokuak, itzalita ez bazeuden ere. Irratian egindako adierazpenetan, alkateak azaldu du horrelako sute handi batean, duela 30 urte, Gobernutik jaso zituzten tresnak erabili behar izan dituztela gaur.
Erratzu eta Arizkun arteko sutea kontrolpean eta zainduta dago. Alkurruntzekoa zaintzarik gabe dago, baina ibaira iristean sua itzaltzea espero dute.
Estatuko Meteorologia Agentziak (Aemet) abisua eman zuen atzo, Nafarroako iparraldean eta erdialdean 80 km/h-ko haize-ufadak izan zitezkeela ohartarazteko, eta erkidego osoan baso-suteen arriskua handia zela jakinarazteko. Haizeak, azkenean 100-120ko indarra ere hartu du zenbait momentutan eta horrek asko zaildu du suteak itzaltzea. Alerta indarrean egongo da bihar eguerdira arte.
Sutea Bertizko Natur parkean
Bertizko Natur parketik gertu ere beste sute bat izan da bart. Sute handia piztu zen atzo iluntzean, 21:00ak inguruan Oteixon eta Nafarroako Suhiltzaileak eta basozainak bertan aritu dira gau osoan sua itzaltzeko lanetan. Lehen zantzuen arabera, gutxienez, 25 hektarea lur erre dira.
2020ko urritik, Bertizko Natur Parkea itxita dago, garbiketa lanak direla eta. Haizete handi baten ondorioz, zuhaitz asko erori eta kalte handiak izan ziren. Hori dela eta, ingurua garbitzen ari dira, eta natur parkerako bideak eta bidezidorrak itxita daude azken hilabeteotan.
Foru Gobernuak asteon jakitera eman duenez, aste honetan bertan berrekin diete berriro garbiketa lanei, Aste Santurako prest izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.