Baztan
2018/08/01 - 12:43
Hilaren bukaeran hasiko dira grabatzen Baztango trilogiaren beste bi pelikulak
'Legado en los huesos' eta 'Ofrenda a la tormenta' aldi berean grabatuko dituzte Bartzelonan eta Nafarroan, eta 2019ko abenduan eta 2020ko apirilean estreinatuko dira, hurrenez hurren.
2018/07/23 - 11:20
Baztandarrek egun handia ospatu dute Elizondon
Baztango 15 herriek garai bateko bizimodua irudikatu dute musikaz eta dantzaz betetako desfile ikusgarri batean. Urtero bezala, herri bakoitzak ohitura edo ofizio jakin bat antzeztu du.
2018/05/28 - 15:10
Emakume batek sexu abusuak salatu ditu Baztanen eta xaman bat kartzelan sartu dute
Xamanak emandako ayahuasca edan ostean bere borondatearen aurka sexu abusuak jasan zituela salatu du.
2018/04/28 - 21:34
N121A errepidean segurtasuna bermatzeko eskatu dute Elizondon
Manifestazioa egin dute baztandarrek, Belateko tunela itxita dagoen bitartean nazioarteko kamioiak N121A errepidetik desbideratu, eta Leitzaranera bideratzeko eskatzeko.
2018/02/13 - 14:50
Foruzaingoak lau gizon atxilotu ditu emakumeen aurkako indarkeria leporatuta
Hala, 42 gizon atxilotu ditu aurten Foruzaingoak emakumeen aurkako indarkeriarekin zerikusia duten delituak leporatuta.
2018/01/17 - 10:06
Nafarroa, nobela beltzaren erakusleiho
Intriga eta hilketak Baluartera itzuliko dira Pamplona Negra jaialdiaren laugarren edizioan. Gainera, (H)ilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea egingo dute Baztanen.
2018/01/04 - 12:10
Hilbeltza Euskal Nobela Beltzaren Astea, Baztanen urtarrilaren 15etik 21era
Solasaldiak, zinema proiekzioak, liburu aurkezpenak eta Susmagarrien Gaua prestatu dituzte antolatzaileek urtarrilaren, ilbeltzaren, 15etik 21era egiteko.
2017/12/29 - 21:40
Baztandarren Biltzarraren etorkizuna jokoan da
Antolatzaileek konpromisioa eskatu dute. 15 lagun berri ez badira batzen datorren udan jaia ez dute antolatuko.
2017/10/13 - 22:57
Ehiza jardunaldi gastronomikoetan murgilduta daude Baztan eta Bidaso aldean
Uso garaia izaki, jatetxeak buru belarri aritzen dira lanean eta, diote, urtetik urtera gero eta zale gehiago dituela ekimenak.
2017/06/12 - 15:17
Gizon bat inputatu dute Iruritan, 12 urteko semeari gidatzen uztea egotzita
Nafarroako Foruzaingoko patruila batek ziklomotor bat gidatzen harrapatu zuen adingabea, gidabaimenik eta kaskorik gabe.
2017/04/21 - 17:42
San Martin Unx eta Elizondo nekazaritza turismoaren hiriburu izateko lehian
Landa Turismoaren hiriburu izateko hautagaitza, turista berriak erakartzeko aukeratzat hartzen dute Nafarroako bi herrietan. Edonork eman dezake bozka escapadarural.com web orrian.
2017/04/07 - 12:02
Sutea piztu da Baztango Trilogiaren jatetxean, Elizondon
Lehen zantzuen arabera, Txokoto jatetxeko frijigailuak su hartu du antza, eta ondoren ke-erauzgailura eta tximiniara hedatu da.
2017/04/04 - 13:20
Baztan zeharkatu du Korrikak
Herriz herri dabil lekukoa, eta gu ere hala gabiltza. Arraioz, Lekaroz eta Iruritatik igaro da Korrika, besteak beste, bosgarren egunean. Hemen dituzu irudiak.
2017/02/22 - 15:31
Baztanen ikusmin handia piztu du 'Zaindari ikusezina'ren estreinaldiak
Baztan inoiz baino ezagunago bilakatu du eleberriak eta, itxuraz, filmak are oihartzun handiagoa ekarriko dio inguruari.
2017/01/24 - 09:55
Noraezean zebilen mendizale bat erreskatatu dute Saioan, Baztanen
Tontorreraino heltzea lortu zuen, baina jaitsieran nahasi egin zen, behe-lainoagatik.
2017/01/16 - 12:47
Ilbeltza, eleberri beltzaren hilabetea Baztanen
Euskal nobela beltzaren astea ospatuko dute ibarreko udalerrietan, urtarrilaren 16tik 22ra.
2017/01/05 - 14:59
Baztango herriak zeropean esnatu dira
Tenperaturak jausi egin dira Baztan-Bidasoan, ia itsas bazterreko herrien altuera berean. Hotzik handiena, 8 zero azpitik, Iruritan egin du.
2016/06/05 - 22:51
Aroztegiko egitasmoaren aurka azaldu dira Baztango herritarrak
Parte-hartzea % 26koa izan da. Oraindik zenbaketa % 70ean dagoela, herri guztietan gailendu da ezezkoa.
2016/05/25 - 20:12
Baztango euskara plana baliogabe utzi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak
UPNren Foru Gobernuak helegitea aurkeztu zuen planaren aurka, eta epaileek onartu egin dute.
2016/04/03 - 19:46
Baztan-Bidasoa elkarteak mendiko marken gaineko ikastaroa emango du
Gure ibilbideetan laguntzen diguten markak, normalean, mendi-federazioen esku egoten dira; hala ere, apirilaren 23an emango duten ikastaroarekin, boluntario-sare hori zabalagoa izango da.