Beherapenak
2015/03/07 - 17:06
BECek Stock Feriaren VIII.edizioa jaso du %80ko deskontuekin
172 merkatarik hartu dute parte 3 egunetan BECen egindako Stock Ferian. Denetarik topa daiteke bertan: arropa, altzairuak, sukalderako tresnak, informatika gailuak... dena, %40-80ko deskontuekin
2015/01/07 - 17:14
Baikor eta aurreikuspen onekin hasi dira beherapenak
Kutxatik atera gabe, pertxekin orekak eginez eta biltegira etengabe sartzen eta irteten… Lanpetuta baina baikor hasi dituzte beherapenak merkatariek.
2015/01/07 - 11:06
Merkealdian aintzat hartu beharreko aholkuak eman ditu Kontsumobidek
Elena Unzueta Kontsumobideko zuzendariarekin hitz egin dugu merkealdiaren hasieran. Aintzat hartu beharreko aholkuak eman dizkigu Unzuetak.
2015/01/07 - 08:29
Abian da neguko merkealdia
Beherapenak % 50 artekoak izango dira. Kontsumitzaileek 60 eta 80 euro arteko gastua egingo dute batez beste Espainiako Estatuan, eta 250 eurokoa Frantziakoan.
2015/01/06 - 15:21
Dendetan dena prest, beherapenei hasiera emateko
Kartelak eskegita daude eta prezioak aldatuta. Dendariak itxaropentsu daude beherapenei begira. Denboraldia txarra izan da, eta merkealdi sasoian denboraldia salbatzea espero dute
2014/12/01 - 16:22
Black Fridayren ostean, gaur Ciber Monday
Iritsi da ordenagailuak, tabletak eta mugikorrak hartu eta sarean erosteko eguna. Hainbat dendatan, gauerdian bertan hasi dira enkarguak jasotzen.
2014/12/01 - 11:21
'Cyber Monday', 'Black Friday' egunaren alternatiba sarean
Saltoki gehienek ostiralean egin zituzten beherapenak, baina bada gaur ere webgunean deskontuak egiten dituenik.
2014/11/28 - 22:00
Eromena AEBetan Black Friday dela eta
Kontsumo basatiaren adierazle da. Gosez hiltzear baleuden, borrokan ibili da jendea adibidez telebista merkea lortzearren. Hainbat kasutan asteburu osoan egingo dituzte saltokiek beherapen bereziak.
2014/11/28 - 16:19
Deskontu eta eskaintzak jendeak eros dezan
Bilboko dendak beltzez tindatu dira Bariku Beltza ospatzeko. %20-30eko beherapenak jarri dituzte Gabonetako erosketekin hasteko. Elektronikan, modan, optiketan baita elikagai dendetan ere.
2014/11/28 - 12:24
'Black Friday': Gabon aurreko beherapenak ez galtzeko gida
Kontsumoa bultzatzeko, AEBko ohiturarekin bat egin dute marka ezagunenek ostiral honetan, deskontuak eta sustapen bereziak eskainita.
2014/11/28 - 10:33
Joseba Barandiaran, ''Black Friday'' edo ''Ostiral beltza'' fenomenoaz
Jatorria Ipar Amerikan duen kontsumo joerak gero eta eragin handiagoa du Euskal Herrian. "Black Friday" fenomenoaz galdetu diogu Joseba Barandiaran gure ekonomia adituari Euskadi Irratiko Faktorian.
2014/09/03 - 18:20
Iaz baino gehiago saldu dute dendariek merkealdi sasoian
Eguraldi txarrak lagundu du, eta bezeroak gastatzeko gogoz ibili dira. Azken bost urteotan asko sufritu ostean, baikor daude dendariak. Beherapenen ostean, denboraldi berria ona izatea espero dute.
2014/07/22 - 17:24
Eguraldiarekin bat beherapenak ere noiz hobetuko zain dendariak
Beherapenetan iaz baino emaitza hobeak ari dira igartzen dendariak. Halere azken txanpan eguraldiak laguntzea espero dute. Halere kexuka ibiltzea baino baikor izateko ordua dela uste du zenbaitek.
2014/07/01 - 15:27
Hasi da udako merkealdia
Lehen beherapen egun hauetan % 20 eta % 40 arteko deskontuak aurki ditzakegu euskal dendetan.
2014/06/05 - 22:58
130 dendak hartuko dute parte Bilboko ''Shopping Night'' ekimenean
Bilboko 130 denda 23:00 orduak arte zabalik egongo dira. Ekimenak "Shopping Night" dauka izena, eta deskontuez gain, zenbait ekintza ere eskaintzen ari dira hiri osoan zehar.
2014/03/29 - 15:52
Hainbat ekimen Bilbon, Shopping Egunaren harira
Bilboko merkatariek hamaika ekimen abiatu dituzte gaur 'Shopping Eguna' deitutako gaurko egunean. Halaber, arropa-bilduma berriak aurkezteko aukera izango dute dendariek.
2014/01/07 - 17:55
Euskaldun bakoitzak 88 euro gastatuko ditu, bataz beste
Gabonak bukatuta, oso ondo hasi da neguko merkealdia. Mugimendu handiko goiza izan da orain arte. Lehen egunotan, %30-50arteko deskontuak eskainiko dituzte.
2014/01/06 - 17:06
'Itxaropentsu' ekingo diote neguko merkealdiari euskal dendariek
Gabonetako kanpaina ez da "guztiz txarra" izan. Hori dela eta, krisi egoeran egon arren, merkealdian emaitza "positiboak" izatea espero dute.
2014/01/06 - 12:20
Asteartean hasiko da urtarrileko merkealdia
Errege eguna bukatu bezain laster hasten da merkealdia. Urteko salmenta kanpiana garrantzitsuenetakoa izaten da, eta beherapen handiak espero dira.
2013/12/02 - 19:02
''Ciber Monday'', erosketak internet bitartez egiteko eguna
Estatu Batuetako ohiturak nagusitzen ari dira. Aurreko ostiralean, "Ostiral Beltza" delakoa izan zuten han, eta baita Euskal Herrian ere. Gaur, berriz, Interneteko saltokien txanda da.