'Black Friday': Gabon aurreko beherapenak ez galtzeko gida
Black Friday edo Ostiral beltza gurean da. Gabonetako erosketak merkeago egin nahi dituzten horiek azaroaren 28 hau dute egun egokia marka eta denda ezagunenek pagotxak eskainiko baitituzte. Gabonetako erosketa kanpaina aurreratu, eta kontsumoa sustatzeko eskaintza bereziak egin ohi dituzte AEBn gaurko egunez, eta ohitura hori gurera ekarri dute.
Thanksgiving Day edo Esker oneko eguna-ren biharamunean abiatzen dituzte AEBn Gabonetako erosketak. Hasiera batean beherapenak online bidezko salmentara mugatzen baziren ere, orain denda fisikoetan ere egiten dituzte eskaintzak, eta, AEBn ez ezik, Espainian eta Frantzian ere eskainiko dituzte.
Hona ostiral eta asteburu honetan beherapenak eskainiko dituzten denden zerrenda:
Arropa:
Inditex taldeko markek % 20ko deskontua egingo dute; Zara, Oysho (barruko arropa) eta Pull&Bear (gaztetxoentzako arropa) dendetan, esaterako.
Mangoren dendetan ere 'ostiral beltza' ospatuko dute. Gaur hasi eta igandera arte, merkealdia izango dute ehunka arropatan.
H&M enpresa suediarrak arropa jakin batzuk merkatuko ditu saltokietan eta webgunean.
Cortefielek astelehenean, abenduaren 1ean, Ciber Monday edo Ziber astelehena izenekoan, egingo du merkealdia, baita Women'Secret eta Springfield dendek ere.
La Redoute frantsesak % 60rainoko beherapena egingo du asteburu honetan.
Teknologia eta etxetresnak:
Applek goizaldean jakinaraziko du bere webgunean, Apple Storen, produktuei egingo dien deskontua. iPhoneak eta iPadak 50 euro merkeago eskuratu ahal izango dira, eta Mac ordenagailuak, 200 euro gutxiago pagatuta.
Amazonek ere % 42rainoko beherapena egin die 300 bat produkturi, batez ere elektronikakoei, etxetresnei eta bideo-jokoei.
MediaMarkten azaroaren 27tik 30era egingo dituzte beherapenak. Tabletak, telebistak eta etxetresnak merkeago erosteko aukera izango da.
FNACek 1.000 produkturi % 50erainoko deskontua egin die. iPadak % 20 merkeago eskuratu ahalko dira, eta Mac ordenagailuak, % 15eko deskontuarekin.
Auchan.fr eta Darty marka frantsesek ere asteburuan egingo dute merkealdia.
Kirola:
Decathlon etxe frantsesak % 20 eta % 60 arteko beherapenak egingo ditu saltokietan, eta sarean erositako produktuak doan eramango dituzte etxera.
Saltoki handiak:
El Corte Inglesek ostegunean ekin zien beherapenei, eta azaroaren 30a arte eskaintza bereziak egingo ditu.
Carrefoureko dendetan merkeago erosteko aukera izango da asteburuan.
Jostailuak:
Toys'R'USek beherapenak egingo ditu ostiral honetan. Ehunka produktu % 50 merkeago saldu eta etxera doan bidaliko ditu, sarean erosiz gero.
Imaginarium dendetan ere, % 10eko deskontua ezarri diete jostailuei (% 15 merkeago, bazkideentzat).
Liburuak:
Casa del Libro liburu-dendak ere izango du eskaintza berezirik. Liburu eta e-bookak % 5 merkeago eskainiko ditu, eta doan bidaliko ditu etxera.
FNACek ere tankerako deskontuak eskainiko ditu.
Zure interesekoa izan daiteke
Abuztuaren 15ean Maroko eta Ceuta arteko muga berriro zeharkatzeko deia egiten ari dira sare sozialetan
Ceutako Gobernuaren bozeramaileak ziurtatu duenez, Espainiako Gobernuak deialdi horren berri du, eta iragan asteko krisia ez errepikatzeko baliabide nahikoak jartzea espero du.
Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik
Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.
Nola ikusiko da eguzki-eklipsea zure herritik? Kontsultatu hemen fenomeno historikoari behatzeko mapak
Ilargiak erabat ezkutatuko du Eguzkia 2026ko abuztuaren 12an: Euskal Herrian 2183. urtera arte ez da berriro ikusiko horrelako fenomenorik. Eguzki-eklipse osoa ilunabarrean hasiko da, eta egunak "bi ilunabar" izango ditu. Eklipsea Orain.eus-en bidez zuzenean jarraitu ahal izango da.
Perez-Iglesias: "Eklipsea ikusiko den lekuetan milioi bat bisitari izango dira"
Eklipsea etxetik gertu eta urrun joan gabe ikusteko gomendioa egin du sailburuak. Milaka betaurreko banatu dituzte iada mugarritzat jo duen fenomenoa ikusteko. Pozik agertu da eklipseak zientzia plazara eramateko balio izan duelako.
Kolon eta ondesteko minbiziaren baheketak erdira murriztu du hilkortasuna Euskadin
Biogipuzkoako eta EHUko ikertzaileak buru ditu ikerketak eta JAMA Network Openen argitaratu dute. Horren arabera, kolon eta ondesteko minbiziaren baheketaren programak % 50 murriztu du hilkortasuna 50 eta 69 urtekoen artean, bi hamarkadatan.
2.200 bat emakumeri eraso die gizon bikotekideak edo bikotekide ohiak, Euskadin, 2026ko lehen seihilekoan
Emakunderen arabera, % 7 igo da 2025aren aldean. Familia barruko indarkeriaren biktimen kopurua % 20 hazi da Araban, eta erasoa jasan duten biktimen kopurua % 10 igo da Gipuzkoan.
Bi pertsona zauritu dira A-8an, trafiko-istripu batean, Muskiz parean, Kantabriarako noranzkoan
Istripua bi kilometroko auto-ilarak eragin ditu. Kantabriarako zirkulazioa 236. irteeratik bideratzen ari da.
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoa pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".