Belgika
2016/03/26 - 13:30
Atentatuetako 31 biktimak, Bruselako hiritarren gogoan
Hiriko plaza batean ari zaizkie omentzen. Jendea, besteak beste, banderak, loreak eta kandelak ari da uzten bertan.
2016/03/26 - 13:29
Bruselako aireportua itxita izango da asteartera arte
Aireportuak berri eman duenez, asteartetik aurrera 'partzialki' hegaldiei berrekiteko prestaketak hasi ditu.
2016/03/26 - 12:49
Belgikako agente nuklear bat hil dute eta segurtasun txartela lapurtu
Belgikako zentral nuklear batean lanean ari zen segurtasun langile bat hilik agertu da eta lanerako erabiltzen zuen segurtasun txartela lapurtu diote, kazeta batek argitaratu duenez.
2016/03/25 - 20:53
Bruselako aireportuko bigarren erasotzailea identifikatu dute
Belgikako Fiskaltzak jakinarazi duenez, Najim Laachraoui da Zaventem aireportuko atentatuaren egileetako bat.
2016/03/25 - 18:27
Belgikako Gobernuak dio 'utzikeriaz' jokatu zutela El Brakaouirekin
"Poliziaren arduraduna naizen aldetik, erantzukizun politikoa onartu behar dut, nahiz eta erruduna ez izan", esan du Jan Jambonek Belgikako Parlamentuan.
2016/03/25 - 13:40
F-16 hegazkinak bidaliko ditu Belgikak, Estatu Islamikoa bonbardatzeko
John Kerry AEBtako Estatu idazkariarekin bildu ostean iragarri du Charles Michel Belgikako lehen ministroak ehiza-hegazkinak bidaliko dituztela. Parlamentu belgikarraren onespena du misio honek.
2016/03/24 - 23:50
Informazioa trukatzeko prozedura hobetuko dute EBko herrialdeek
Horrez gain, Interneteko operadore handiei laguntza eskatuko diete, ustezko terroristen arrastoa sarean jarraitu ahal izateko.
2016/03/24 - 22:49
Belgikak atentatu arriskuengatiko alerta maila jaitsi egin du
Segurtasunerako Kontseilu Nazionalak esan du “berehalako” atentatuak izateko “mehatxurik ez” dagoela.
2016/03/24 - 08:52
Atentatuen aurrean hartu beharreko neurriak aztertuko ditu EBk
Jean–Claude Juncker Europako Batzordeko presidentearen hitzetan, Europa terrorismoari aurka egiteko prest ez egotea 28 estatu-kideen ardura da, ez direlako gai izan erantzun bateratu bat adosteko.
2016/03/23 - 14:03
Bruselako erasoen aurkako bilkura, Lakuan
Urkullu lehendakariarekin batera Belgikak Bilbon duen Ohorezko Kontsulak, Sylvie Lagneauxek, hartu du parte bilkuran.
2016/03/23 - 12:03
Lau izan ziren Bruselako atentatuen egileak, Belgikak zehaztu duenez
Horietako hiruk beren burua zartarazi zuten eta laugarrenak ihes egitea lortu zuen. Turkiak erasotzaileetako bat atxilotu eta deportatu egin zuen joan den udan.
2016/03/23 - 09:42
Bruselako atentatuen bi ustezko egileak identifikatu dituzte
El-Bakraoui anaiek (27 eta 30 urte) euren burua zartarazi zuten aireportuan eta metroan.
2016/03/22 - 17:09
Lehergailu bat eta gai kimikoak topatu dituzte miaketa batean Bruselan
Gainera, hainbat miaketa egiten ari dira "herrialdeko zenbait lekutan" eta Polizia galdeketak egiten ari da, Fiskaltzaren arabera, baina ez dute zehaztasun gehiagorik eman nahi izan.
2016/03/22 - 14:40
Europaren aurkako erasoaldi berri batek 31 lagun hil ditu Bruselan
Aireportuko atentatuan ustez parte hartu duen gizonezko baten aurkako atxilotzeko agindua eman du Poliziak. 30etik gora dira hildakoak eta 200 inguru zaurituak.
2016/03/22 - 14:30
Belgikak gorenera igo du alerta maila, leherketen ostean
Leherketen ondorioz, dozenaka lagun hil eta hainbat zauritu dira.
2016/03/22 - 13:53
'Askatasun eta segurtasun esparrua' eratzeko deia egin du Urkulluk
Halaber, asteazken eguerdian euskal erakundeen aurrean egingo diren elkarretaratzeetan parte hartzeko dei egin du.
2016/03/22 - 11:55
Ostendera desbideratu dute Loiutik Bruselara zihoan hegaldi bat
Josu Juaristi EH Bilduko europarlamentaria Loiutik Zaventemgo aireporturako bidea egin behar zuen hegazkin horretan zihoan.
2016/03/22 - 10:42
15 pertsona hil dira Maelbeekeko metro-geltokian izan den leherketan
Eztanda Maelbeekeko metro-geltokian gertatu da, Brusela erdialdean, Europako erakundeetako egoitzetatik gertu. Gutxienez 55 lagun zauritu dira erasoan.
2016/03/22 - 09:24
11 lagun hil dira Bruselako aireportuan izandako atentatu batean
Horrez gain, 35 lagun zauritu dira. Zaventem aireportuko irteerako hallean bi leherketa izan dira.
2016/03/20 - 14:03
Abdeslamek Fiskaltza salatuko du haren deklarazioa zabaltzeagatik
François Molins Parisko fiskalaren esanetan, Salah Abdeslamek gainean zeramatzan lehergailuak eztandarazteko asmoa zuen, baina azkenean atzera egin zuen.