F-16 hegazkinak bidaliko ditu Belgikak, Estatu Islamikoa bonbardatzeko
F-16 ehiza-hegazkinak bidaliko ditu Belgikak Ekialde Hurbilera, Estatu Islamikoaren gotorlekuak bonbardatzera, Charles Michel lehen ministro belgikarrak iragarri duenez.
Astearteko atentatuen ondoren, John Kerry AEBtako Estatu idazkariarekin bildu da, goizean, Michel Bruselan. Horren hitzetan, Belgikako Parlamentuaren onespena du gaur Kerrykin adostu duen misio militarrak.
"Ziur gaude parez pare ditugun desafioek, segurtasunaren inguruko desafioek, gure baloreak eta oinarriak defendatzea eskatzen dutela. Europak eta AEBek partekatzen dituzten baloreak dira", esan du Belgikako lehen ministroak. Terrorismoaren kontrako borrokan, batasunak gailendu behar duela adierazi du.
Michelen arabera, AEB eta Europa "demokrazia handien ispilu" dira. "Balore sendoak dituzten herrialdeak gara; adierazpen askatasuna, aniztasuna eta gure gizarteen zabaltasuna defendatzen ditugu misio hauen bidez", gaineratu du.
Terrorismoari aurre egiteko beharrezkoak diren neurriak hartuko dituztela hitz eman du, oinarrian dituzten baloreei uko egin gabe. Horretarako, Estatu Batuekin elkarlanean aritzeko konpromiso irmoa agertu du.
Gutxienez 31 lagun hil ziren eta 200 baino gehiago zauritu, asteartean, Bruselan izandako atentatuetan; Zaventemgo aireportuan eta Maelbeekeko metro-geltokian izan ziren erasoak. Lehen ikerketen arabera, erasogileak bost izan ziren. Horietako hiruk bere buruaz beste egin zuten, eta beste biak ihes egin zutela uste du Belgikako Poliziak.
'Estatu Islamikoa, geroz eta ahulago'
John Kerryk, goizeko bileraren osteko agerraldian, esan duenez, "Estatu Islamikoa geroz eta ahulago" dago eta horregatik ari da Europa erasotzen. "Buruzagiak, kideak eta finantzatzeko gaitasuna galtzen ari da", esan du.
Munduko gobernu guztiek gaitzesten dute Estatu Islamikoa, AEBetako Estatu idazkariaren hitzetan.
Bruselako atentatuek utzitako biktimen artean estatubatuarrak daudela ziurtatu du, oraindik hildakoen izen-abizenak ofizialki zabaldu ez diren arren.
Zure interesekoa izan daiteke
Trump catering kamioi batean ezkutatuta eraman zuten NATOk Turkian egin zuen goi-bileratik irtetean
AEBko inteligentzia-zerbitzuek diseinatu zuten plana, presidentearen hegazkinaren aurkako Iranen mehatxu sinesgarri bat antzeman ondoren.
130 hildakotik gora eta 500 zauritu baino gehiago, Kolonbia astindu duen lurrikararen ondorioz
Dozenaka eraikin kolapsatu dira, ospitaleak gainezka daude, aireportu batzuk itxi eta etxeratze aginduak ezarri dituzte, erreskate lanei ekiten dieten bitartean.
Gutxienez 111 hildako eta kalte handiak Kolonbian, 7,4 graduko lurrikara baten ondorioz
Hildakoen kopuru handiena Risaralda departamenduan izan da oraingoz, 40 pertsona hil baitira; Cauca haranean, aldiz, 27 eta lau Chocon, lurrikararen epizentroa. Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan ere nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.