Lau izan ziren Bruselako atentatuen egileak, Belgikak zehaztu duenez
Frederic Van Leeuw Belgikako fiskal nagusiak jakinarazi duenez, lau izan ziren Bruselako atentatuen egileak: Jalid eta Ibrahim El Bakraoui anaiak, oraindik identifikatu gabe dagoen kamikaze bat, eta "bilatzen ari diren" beste terrorista bat.
Van Leeuwen hitzetan, Jalid el Brakaouik bere burua zartarazi zuen Maelbeekeko metro geltokian. Haren anaia Ibrahimek beste hainbeste egin zuen Zaventemgo aireportuan identifikatu gabeko beste kamikaze batekin batera. Laugarren lagun baten bila ari dira orain, aireportuko kamerek El Brakaoui anaiekin batera zegoen eta buruan txanoa zeraman hori, hain zuzen.
Nahasmen eta informazio faltsu andanaren ostean, "baieztatutako eta egiazko informazioen" berri bakarrik emango zuela ohartarazi du fiskalak prentsaurrekoaren hasieran.
"Argazkian erdian ageri dena bere buruaz beste egin duenetako bat da, Ibrahim El Bakraoui, 1986ko urrian Bruselan jaiotakoa. Ezkerrean ageri dena, berriz, oraindik ez dugu identifikatu, eta eskuinekoa ere ez", esan du fiskalak.
Hain zuzen, azken horrek, irudian txanoa jantzita ageri denak, lehergailuz betetako maleta utzi zuen irteeren terminalean, eta ihes egin zuen. Gerora egin zuen eztanda, baina inor zauritu gabe, ordurako aireportua hustuta zegoelako, fiskalak jakitera eman duenez. "Lehergaiak zituen poltsa handi bat utzi zuen, eta lehertu aurretik ihes egin zuen. Bertan zegoen lehergai-kargarik handiena", gaineratu du.
Belgikako hainbat hedabidek zabaldu dutenez, Najim Laachraoui da ihes egin duen erasogilea. Parisko atentatuekin lotura duelakoan, Laachraoui bilatzeko eta atxilotzeko agindua emanda zegoen lehendik.
Metro-geltokian atentatua burutu zuena, berriz, esan bezala, Jalid El Bakraoui zela baieztatu du fiskalak. "Jalid El Bakraoui zen, Ibrahimen anaia, 1982ko urtarrilean Bruselan jaiotakoa", gaineratu du.
Atxiloketa bat izan dela ere berretsi du, baina ez du zehaztu nor den. Ez da, dena den, Najim Laachraoui, Belgikako egunkariek zabaldu duten bezala.
Vab Leeuwek bere agerraldian jakitera eman duenez, aireportuan erasoa egin zuten hiru lagunak etxetik aireporturaino eraman zituen taxilariaren lekukotza oso garrantzitsua izan da. Hark emandako helbidean lehergai gehiago, amoniakoa eta lehergailuak egiteko hainbat material aurkitu dute.
Kaleko zabor-ontzi batean, bestalde, ordenagailu bat topatu dute, eta, bertan, Ibrahimen testamentua zegoen gordeta, ikertzaileen arabera.

(Ibrahim eta Jalid El Bakraoui anaiak. Argazkia: EFE)
Turkiak erasotzaileetako bat deportatu zuen
Bruselako erasoen ustezko egileetako bat Turkian atxilotu zuten 2015eko ekainean, eta uztailaren 14an Holandara deportatu zuten, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak jakinarazi duenez.
"Bruselako erasotzaileetako bat atxilotu genuen joan den ekainean Ganziatipen eta deportatu egin genuen. Belgikako enbaxadari uztailaren 14an eman genion deportazioaren berri. Belgikak libre utzi zuen", azaldu du Erdoganek Ankaran emandako prentsaurrekoan.
?Atzerrian aritutako gerrillaria zela ohartarazi arrean, Belgikak ezin izan zuen egiaztatu terrorismoarekin inolako loturarik zuela?, azaldu du.
Erdoganek argitu du ustezko terroristak berak eskatuta deportatu zutela Holandara. ?Holandako agintariei ere helarazi genien jakinarazpena?, erantsi du.
Turkiako presidenteak ez du atxilo hartu zuten ustezko jihadistaren izena eman. ?Bruselako atentatuen egiletako bat? dela esan du.
Alabaina, Turkiako zenbait komunikabidek zabaldu dutenez, Ibrahim El Bakraoui da joan den ekainean Turkian atxilotu zuten erasotzailea.
Biktima kopuruaren balantzea
Bestalde, Bruselako sarraskian 31 lagun hil zirela berretsi du arratsalde honetan Belgikako Gobernuak, baina zauritutako pertsonak 300 direla zehaztu du.
Ildo horretan, behin-behineko zifrak direla azpimarratu dute; izan ere, 150 lagun oraindik ospitalean daude, horietako 61 zaintza intentsiboetako unitatean eta lau koman.
Zure interesekoa izan daiteke
Trump catering kamioi batean ezkutatuta eraman zuten NATOk Turkian egin zuen goi-bileratik irtetean
AEBko inteligentzia-zerbitzuek diseinatu zuten plana, presidentearen hegazkinaren aurkako Iranen mehatxu sinesgarri bat antzeman ondoren.
130 hildakotik gora eta 500 zauritu baino gehiago, Kolonbia astindu duen lurrikararen ondorioz
Dozenaka eraikin kolapsatu dira, ospitaleak gainezka daude, aireportu batzuk itxi eta etxeratze aginduak ezarri dituzte, erreskate lanei ekiten dieten bitartean.
Gutxienez 111 hildako eta kalte handiak Kolonbian, 7,4 graduko lurrikara baten ondorioz
Hildakoen kopuru handiena Risaralda departamenduan izan da oraingoz, 40 pertsona hil baitira; Cauca haranean, aldiz, 27 eta lau Chocon, lurrikararen epizentroa. Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan ere nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.