Bermeo
2024/12/23 - 17:04
Gorpu bat aurkitu dute igandean Bermeon kiskalitako baserriko hondakinen artean
Behin sua itzalita, baserrian bizi zen 43 urteko gizonezko bat desagertuta zegoela jakin zuen Ertzaintzak. Gorpua gaur aurkitu dute, hondakinak kentzeko lanetan.
2024/12/23 - 15:43
Gorpu bat aurkitu dute igandean Bermeon kiskali eta behera erori zen baserriaren hondakin artean
Sutea igande arratsaldeko 17:00ak aldera piztu zen, Bizkaiko udalerriko Artika auzoko baserri batean, eta guztiz kiskali ondotik, behera erori zen. Astelehen honetan, hondakinen artean, suhiltzaileek pertsona baten hilotza aurkitu dute.
2024/12/22 - 22:30
Sute batek ia erabat kiskali du baserri bat Bermeon
17:00ak aldera piztu da sua, eta 20:45 aldera lortu dute itzaltzea. Suhiltzaileak lekuan bertan geratuko dira gauean, zaintza lanetan. Zorionez, ez da inor zauritu.
2024/12/22 - 21:18
Bermeoko baserri batean piztutako sute batek kalte handiak eragin ditu egituran
17:00ak aldera piztu da sutea Artika auzoko baserri batean, eta 20:45 aldera lortu dute itzaltzea. Zorionez, ez da inor zauritu.
2024/12/06 - 09:47
Biosfera erreserba izendatu zutenetik 40 urtera, museoaren proiektuak eztabaidagune bihurtu du Urdaibai
Guggenheim Museoaren proiektua Urdaibaira zabaltzeak dakartzan arriskuez ohartarazi du Greenpeacek. Horrekin batera, araudia aldatzeko eskatu du kostaldetik 100 metrora eraikitzeko neurria berreskuratzeko, 20 metroko tartea soilik gordetzea gutxiegi dela iritzita, ohar batean jakinarazi duenez.
2024/10/15 - 21:13
Busturialdeko hainbat hautetsi Guggenheim Urdaibai proiektuaren aurka azaldu dira
EH Bildu, Guzan, Armendu eta Murueta Independente Taldeko hautetsiek agerraldia egin dute Urdaibain. "Ez dugu onargarria ikusten herritarrak entzungo direla esatea eta, aldi berean, proiektu hau bai ala bai egingo dela esatea", azpimarratu dute. Larunbateko manifestazioarekin bat egin dute.
2024/10/11 - 08:39
Aurora borealak berriro ikusgai Euskal Herrian
Fenomeno elektromagnetikoa, eskualde polarretan ohikoa, Gasteizen eta Hendaian atzeman da, eta Karrantzan eta Ogoñon ere ikusi ahal izan da.
2024/10/02 - 16:19
15 urte ''Alakrana'' bahitu zutela
Bermeoko 'Alakrana' atunontzia bahitu zuten Somalian. 47 egunez egon zen piraten eskuetan. Kezka handiko uneak izan ziren, batez ere Bermeon, bertakoak baitziren arrantzale gehienak.
2024/09/25 - 15:18
"Sustoa" Bermeon, hodi bat apurtu eta gas ihes handia izan baita
Gertakaria 10:00ak baino lehen jazo da Ander Deuna kaleko obra batzuetan; nonbait, gas hodi bat apurtu da eta horrek eragin du ihesa. Badaezpadako neurri gisa, bizilagunak etxean gordeta izan dira 40 bat minutuz.
2024/09/25 - 14:26
Horrela geratu da Bermeon gas ihesa eragin duen hodia
Bizkaiko suhiltzaileek jakinarazi dutenez, Ander Deuna kaleko obra batzuetan hodi bat apurtu da, eta horrek eragin du ihesa.
2024/09/25 - 10:40
Hodi batetik gas isuri handia izan da Bermeoko obra batzuetan
Suhiltzaileek Bermeon leihoak eta ateak ixtea gomendatu dute, Ander Deuna kaleko obra batzuetan hodi batek gas isuri "handia" izan duelako.
2024/07/22 - 16:02
Madalena Eguna ospatzen ari dira Elantxoben, Bermeon eta Mundakan
Aurten Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena ere oroitu nahi izan dute hiru herriok senidetzen dituen egun honetan.
2024/07/16 - 20:05
Bi pertsona erreskatatu dituzte mozkor eta hipotermia arinarekin, Lagako hondartzatik milia erdira
Guardia Zibilak asteazkenean jaso zuen abisua, 22:19ak aldera. Hala, gaueko ordu horietan ia zen argirik, eta, gainera, itsaskia areagotzen ari zen.
2024/07/12 - 15:16
''Sari honek etorkizunerako denbora emango dit artea egiteko; lan onenak oraindik egiteko egotea espero dut''
Idoia Monton, Tractora Kooperatiba Elkarteko Usue Arrieta eta Ainara Elgoibar eta Josu Bilbao Ugalde hautatu dituzte 2024ko Gure Artea sariak jasotzeko. Udazkenean emango diete saria, baina gaur eman dute horren berri prentsaurrekoan, Artiumen, Gasteizen.
2024/07/12 - 13:16
Idoia Montonek, Josu Bilbao Ugaldek eta Tractora kooperatibak jasoko dituzte Gure Artea sariak
Sarituek 20.000 euro jasoko dituzte Bizkaian egingo den sari-banaketa ekitaldian, udazkenean.
2024/06/09 - 21:15
Bilboko, Donostiako, Bermeoko eta Kanboko erraldoiak, Gaztelugatxen jaun eta jabe
Iaz Bilboko Aste Nagusian adostutako erronkari eutsita, Gaztelugatxe Euskal Herriko 13 erraldoi horien topaleku bihurtu da larunbatean. Lan eskerga izan da erraldoiak igotzea, bakoitzak 30-37 kiloko pisua baitu.
2024/06/09 - 20:18
Gaztelugatxeraino iritsi dira Kanboko, Bermeoko, Donostiako eta Deustuko 13 erraldoi
80-90 lagunen artean igo dituzte 20 urtetik gora eta 30 kilotik gora pisatzen dituzten erraldoiak. Zutik abiatu arren, etzanda igo behar izan zituzten eskaileren zatirik estuenetan. Gora iritsi eta erronka beteta, dantza egin dute guztiek elkarrekin.
2024/05/31 - 19:06
Bizkaiko hainbat udalerrik jatorri israeldarreko kontrataziorik ez egiteko konpromisoa hartu dute
Bermeok, Mundakak, Muxikak, Ajangizek eta Eak, besteak beste, Gernika-Palestina herri ekimenaren mozio bat onartu dute, Palestinari elkartasuna adierazteko eta Israeli boikot ekonomikoa egitea eskatzeko.
2024/05/20 - 12:39
Bermeoko arrantza-ontzi batek harrapatu du kosterako lehen hegaluzea eta kiloa 339 euroan saldu da Avilesen
"Goienkale" ontziak Avilesen porturatu duen lehen hegaluze tina Alimerka supermerkatu kateak erosi du.
2024/05/14 - 21:22
Unatx, Bermeoko sutetik familia osoa salbatu duen 15 urteko heroia
Sutea eraikineko laugarren solairuan piztu da, eta bosgarren solairuan harrapatuta geratu dira Ainhoa eta bere bi semeak. 15 urteko semeak familia osoa gela batera eraman du, ateak eta leihoak itxi ditu eta oihal bat jarri du atean. Azkar jokatzeari esker, salbatu egin dira.