Trafiko istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Motoziklista bat helikopteroz ebakuatu dute Bermeon istripua izan ostean

Istripua 11:12 aldera gertatu da, moto baten eta auto baten artean, Bi-631 errepidean. Osasun-langileak bertaratu dira, eta zauritua bertan artatu dute hasieran, baina Osakidetzaren helikoptero batean eraman dute gero Galdakaoko ospitalera.

Motoziklista bat helikopteroz eraman dute Galdakaoko ospitalera, Bi-631 errepidean, Bermeo parean, auto batekin istripua izan ostean.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 11:12 aldera gertatu da, Bi-631 errepideko 31. kilometroan.

Osasun-langileak bertaratu dira, eta zauritua bertan artatu dute hasieran, baina Osakidetzaren helikoptero batean eraman dute gero Galdakaoko ospitalera.

Ertzaintzak zirkulazioa eten du bi noranzkoetan, eta auto-ilara txikiak sortu dira, baina trafikoa bere onera itzuli da berehala.

Zure interesekoa izan daiteke

115 ikastoletako lehendakariek agerraldia egin dute
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Oztopoen aurrean 'sare sendo bat' osatzen dutela adierazi dute 115 zentroetako lehendakariek

Euskal Herriko 115 ikastoletako lehendakariek agerraldi jendetsua egin dute gaur arratsaldean Hernanin (Gipuzkoa). Azken boladan izandako auzien balorazioa egiteko eta emandako erantzun kolektiboaren balioa goratzeko agerraldia izan da. Ekitaldian, Oier Sanjurjo Nafarroako Ikastolen Elkarteko lehendakariak, Erik Etxart Seaskako lehendakaritzako kideak eta Nekane Artola Ikastolen Elkarteko lehendakariak hartu dute hitza. Azkenaldiko oztopoen aurrean ere 'indartsu eta gogotsu' arituko direla 'euskarazko hezkuntza baten alde' adierazi dute. Bi kasu aipatu dituzte bereziki: Lodosako kasua: Nafarroako Gobernuak Ibaialde ikastolari Haur Hezkuntzako ituna kentzeko egindako saiakera eta eskualdeak emandako babesa. Baxoaren borroka: Ipar Euskal Herrian azterketak euskaraz egin ahal izateko ikasle zein eragileek erakutsitako konpromisoa.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X